L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Uztaila-Daguenila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti Berriak—

 

Fr. Juan esku-legorra

 

E. Tolosa

 

        FR. JUAN ESKU-LEGORRA. Argitaratzallea: Euskalerriko Irugarren Ordenaren Zuzendaritza Nagusia. 1957 Uztailla. Eskatu: Zarautz'ko Prantsizkotarren Komentura. 15 orrialde.

 

Lentxeago asitako sallean, oraingo au boskarrena degu. Ongi etorri!! Euskera'ren barrutian gutxirik bein ere ez diteke izan.

        Idaztitxo auetakoak pillaka erosten ditun bat dazagut; eta, aretxek eman zidan ESKU-LEGORRA au. Neri bezela beste askori ere emango dizkielakoa aitortu zidan. Orrelako asko ba'genitu, idaztitxo auen irartaldi bakoitza laister litzake aitua.

        MUTIL BAT GUTXIAGO DANTZAN deritzanaren berri ematerakoan, gure oyartzuar Lekuona'tar Imanol yatorrari yalki zitzazkion aolkuak gogoan izan ditu, nola nai ere, ESKU-LEGORRA onen idazleak. Ala ere, lerro bakoitza zeatz-zeatz begiratuz gero, zerbait arki liteke: uxkeri bat edo beste bakarrik. Auxe, bat: Aldareko loreak bezela, ixil-ixillik Ama Birjiñarentzat usai goxoa zerion bizitza... Onela bear luke, noski: Aldareko loreai bezela, ixil-ixillik Ama Birjiñarentzat usai gogoa zerion bizitza. Izena ere... ez dakit, ba!! ESKU-IGARRA ez ote litzake garbigo eta euskerago? Olabide'k, Mk. 3, lenengo txatalean esku-igar dio. Neri beintzat, len-lenengoz idaztitxoaren azalean LEGORRA irakurri orduko, lekaide esku-zimurren baten goraberak izango ote ziran gogoratu zitzaidan.

        Asis'ko Beartsutxo'aren semeak, zerion-agurrak esku betean yasoko dituzte. Dagitena txit lan bikaña bait-da. Biyoazkie nereak ere!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.