L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

        Aburutzaga. Markiña'n (B.) bere oiñetxea. Mazmarroa. Gorria; zidarrezko iru lertxun-orri islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean), eta beko-alde osoan ur-ozka zidar-urdiñak. Urrezko egala zortzi otso-buru baltzez, ebagiak, odola dariola ta mustur gorriakaz.

        Aburrutza. Bidania'n (G.) bere oiñetxea. Tolosa'ra (G.) ta Naparroa'ra joan ziran. Migel, tolosarra, Bidania'ko etxeko ondorengoa, Donostia'ko bizilagun izan zan 1566'gn. urtean. Migel Iñazio'k Azpeitia'n adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1740'gn. Beste etxe bat, bere, ba-dago Aburrutza izenekoa, Errexil'en (G.). Mazmarroa. 1) Bidania'koak: Orlegia; zidarrezko gaztelua zidarrezko aitz-gaiñean. Aurrez, (a, b; c), zidarrezko iru lertxun-orri, islertzokoiz. 2) Tolosa'koak: Lau zatikoa: 1 ta 4) orlegia; zidarrezko gaztelua; 2 ta 3) gorria; zidarrezko iru lertxun-orri islertzokoiz ipiñirik. Naparroa'ko Aburrutzarrak, bere, mazmarro au berau erabilli eben, 1 ta 4'garren zatien zelaiak urdiñiez ipiñita, eta mazmarro osoa urrezko egal garbiz geiturik.

        3) Tolosa'ko ondorengo batzuek beste au erabilli ebela geroago, mazmarrolari batek diño: Urrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltza, ibilkoi, zubil-orpoan-zearretara ezarrita. Egal urdiña urrezko bost pertzez (caldera).

        Akaeta. Markiña'ko (B.) lurraldean izan ei'eban bere oiñetxea, Labairu'k diñonez. Mazmarroa. Zatitua. 1) zidarrezkoa; zugatz orlegia, ta otso baltz bi zubil-orpoan zearretara ezarrita ta bakoitzak bildots bat agoan daroala.

        Akandia. Izpazter'en (B.). Mazmarroa. Zatitua: I) gorria; urrezko zerrendaz; 2) urrezkoa; iru torre gorri, atea ta leioa zidarrez, islertzokoiz ipiñirik (torre bi goian eta bat bean). Zidarrezko egala zortzi sautor orlegiz.

        Akarregi. Zaratamo'n (B.). Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4 urdiña; zidarrezko menditxoa. Menditxo onen bekaldean, eta mendizulo baltz baten aurrean, zidarrezko otsoa aurreko anka biakaz belaunikaturik; 2 ta 3) urrezkoa; bost lertxun-orri gorri sautor-eraz ipiñita.

        Akasuso. Zailla'n (B.) bere oiñetxea. Mazmarroa. Urrezkoa; koner-lits gorria bere azken bakoitza irantsuge orlegi agoz oratuta. Egal urdiña urrezko zortzi sautorrez.

        Azebal. Euskal-abizena dirudi, baiña ez dogu idoro zein tokitan dagon bere oiñetxea.- Mazmarroa. Guerra jaunak b: dakartz: A) Zatitua: 1) urdiña; urrezko koartza (garza); 2) zidarrezkoa; sei makobil urdiñez, biñan-biñan ipiñita. B) Zidarrezkoa; zugatz orlegia ta otso baltz bi, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita. Auxe berau dakarre Vilar'ek eta Psayla'k bere.

        Azedo. Azedo-tokian, Baldorba-ibarrean (Naparroa) bere torrea ta jauregia. Ainbat ondorengo zabaldu ziran Azedo-tokiko oiñetxetik, bakoitzak bere mazmarroa arturik. Mazmarroa. Azedo-torre ta jauregikoa: Urrezkoa; bost baltz (batzuentzat antzarrak edo paitak dira, beste batzuentzat belatxingak edo antzerakoak), sautor-eraz ipiñirik, eta geldi.

        Azeillos. Iruiña'n bere oiñetxea, «Libro de Armería de Nabarra'k» diñonez. Mazmarroa. Gorria; urrezko arranoa, ego ta atzapar urdiñez.

        Azela. Munditibar-auzoan, Arbazegi'n (B.) Mazmarroa. Mantelatua: 1 ta 2) urrezkoa; zortzi izpiko iru izar gorri, islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean); 3) zati islertzokoia: zidarrezkoa; gaztelu baltza, leio biak eta atea urrezkoak, eta (gaztelua) ur-ozka zidar-urdiñen gaiñean ipiñirik. Ona emen zelaiaren zatiak:

        Azelaiña. Amorroto'n (B.).- Mazmarroa. Zatitua: 1) zidarrezkoa zerrenda urdin bi zuzen-beera; 2) urrezkoa; iru otso baltz, ibilkoi, bata bestearen gaiñean edo zuzen-beera. Egal gorria urrezko zortzi sautorrez.

        Azelain. Sorabilla'n (G.) bere oiñetxea. Mazmarroa. Era askotakoak dakarrez, ondorengoek artu ebezenak, noski. Euretariko bost ipiñiko doguz

        1) Gracia Dei'ren eritziz: Zidarrezkoa; arbazta edo cheurron gorria urrezko iru izar daroazala, ta arbazta-inguruan iru lertxun-orri orlegi. Arma oneik eta «Dagerre» abizenarenak bardiñak dira.

        2) «Nobiliario Anonimo» idaztiak, etxe oni «Celayn» deritxo, ta mazmarro au dakar: Moztua (ots, konerka zatitua, buruko eskumako lertzokotik muturreko ezkerretara); goikaldeko zatia (1), urrezkoa, arrano gorriaz; beko aldekoa (2), gorria, urrezko arranoaz. Jeronimo de Villa'k, bere, berauxe dakar. Ona emen zelai moztua:

        3) «Armas de la casa infañzona y palacio de Azelain» ingurri zarrek beste au dakarre: Urdiña; urrezko koner-litsa, mirotz (halcón) bi egaz dauzala ta atzaparrak lits (cintas) gorriakaz loturik.— Mazmarro margoztu berau dago Sorabilla'ko eliza naguzian bere, ta Azelaindarrak dira eliza aretako zaintzaille-eskubideak dabezanak.

        4) Francisco Lozano'k beste au dakar: Urrezkoa; goiko aldean, lili-ori urdiña lau lertxun-orri gorriz lau aldamenetan; eta muturrean, pertz baltza.

        5) Gracia Dei'k berak eta beste batzuek, beste au bere ba daukela diñoe: Urrezkoa; iru lertxun-orri orlegi, islertzokoiz ipiñirik.

        Azelegi. Markina'ko (B.) ibarraldean bere oiñetxea, Salazar'tar Mikel'ek diñonez. Mazmarroa. Zidarrezkoa; otso baltza, zutik, aztamakilla bat eskuman dauala: burdin-kirten baltza betik eskumaragiño, ta gorriz andik akoragiño ta akoa bere bai.

        Azeilla. Naparroa'n bere oiñetxea. Mazmarroa. Gorria; urrezko leoia arrano-buru ta egoakaz, ikazle; mokoa, belarriak eta buztana, urdiñez. Urrezko egala.

        Azenar. Naparroa'n dagola diño Francisco Lozano Prailleak. Mazmarroa. Urrezkoa; koner-lits urdiña bere azken bakoitza iransuge-ago orlegiaz oratuta; goiko aldeko utsunean, gurutze gorria lau azkenak makobillez amaiturik; bekaldeko utsunean, topin baltza. Egal orlegia urrezko zortzi sautorrez.

        Azerain. Osserain'en (Lizarre'n, Zuberoa). Mazmarroa. Zatitua: I) zidarrezko; iru otso-buru ebagiak, baltzez, odola dariola, islertzokoiz ipiñirik (bi goian ta bat bean); 2) gorria; zi darrezko arbazta (cheurron) bat; goiko aldean, zidarrezko izar bi ta beste bat beko aldean (zortzi izpikoak). Urrezko egala zortzi lili-ori urdiirez.

        Aziapi edo Asiapi. Naparroa'n bere oiñetxea, Francisco Lozano'ren eritziz. Mazmarroa. Zidarrezkoa; otso baltz bi ibilkoi, zuzen-beera (ots, bata bestearen gaiñean). Urrezko egala zortzi zautor gorriz.

        Aziendegi. Goronaeta'n (Bergara, G.). Mazmarroa. Urdiña; urrezko sautorra zelai osoa betez; sautor-barruan, bost lertxun-orri gorri ta sautorraren aldameneko utsune bakoitzean, zi darrezko izar bana (zortzi izpikoak). Zidarrezko egala zortzi katazuri (armiño) baltzez.

        Azilu. Gazteiz'en bere oiñetxea. Mazmarroa. Orlegia; zidarrezko litsa (gerkarren Y-eraz) zelai osoan, eta zazpi larrosa gorri litsaren barruan.

        Azillona. Fika'n (B.) bere lenengo oiñetxea. Bere ondorengo batek Arrieta'ko Libano'n (B.) egin eban etxe bat, eta beste ondorengo bat Bilbo'ra joan zan. Joan'ek, Motriko'n (G.) adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1725'gn. urtean. Mazmarroa. Zidarrezkoa; zugatz orlegia ta basurde baltza, ibilkoi, zubilorpoan zearretara ezarrita. Egal gorria urrezko zortzi izarrez, sei izpikoak. Batzuek, zugatza atarata (zusterrak agirian) ipinten dabe. Goiburutzat: «Egia gugaz danen aurka», izki gorriz zidarrezko litsean. Buruoskol-garaian: zugatz orlegia, urtenkoi, ta gaiñean urrezko izarra ta basurde baltza, ibilkoi, zubil-orpoan zearretara ezarrita.

        Azirezi edo Asiresi.- Naparroa'n. Mazmarroa. Zatitua 1) zidarrezkoa; arranoa bere margoz; 2) gorria; zidarrezko torrea.

        Akoa. Segura'n (G.).- Mazmarroa. Urrezkoa; sei lertxun-orri urdiñez, iru goian, bi erdian eta bean ipiñirik. Egal gorria zidarrezko zortzi torreaz, atea ta leioa urdiñak.

        Akoda. Markina'n (B.) izan eban bere oiñetxea.- Akoda'tar Domingo'k Elorrio'n adierazi eban bere aitorsemetasuna, 159...' garren urtean; markiñarra zan. Mazmarroa. Urrezkoa otso baltza bildots bat agoan dauala, ta izar urdiña gaiñean.

        Akoegi. Ataun'en (G.).- Bertantxe adierazi eban Francisco'k bere aitorsemetasuna. Mazmarroa. Ogetabost jakelezko zati, gorri ta urre. Barruan, zidarrezko iru leoi, ikazle, islertzokoiz ipiñirik (bi goian eta bat bean).

        Akorda. Kanala'n (B.), Gautegiz-Arteaga'ko errian. Mazmarroa. Lau zatikoa: 1 ta 4) zidarrezkoa; bost lertxun-orri gorri sautor-eraz ipiñirik; 2 ta 3) urrezkoa; zazpi izar urdin, iru eskumako aldean, beste iru ezkerrekaldean eta bat muturrez (h).



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.