L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Neurtuz—

 

Ezin dut, jauna

 

Xalokin, K.O.

 

Ezin dut, ez, Iauna, ezin dut eraman

Sorbalda gainean gurutz ain aztuna,

Bidea baidut latz, gogor eta illuna,

Eta nik indarrik gutxi dut neregan...

 

Emen nagotzu, Iaun on, beltzen artean.

Igeska dabilzkit, igeska gau t'egun,

Naiago dute egon lañopean, illun...

Ezin ditut iarri Zure Egi-bidean...

 

Nolatan Iainko ona, ni aukera nazu?

Zein? ta aul jun bear beltz oien artera?

Emen nabilkizu atzera t'aurrera,

Eta lenengoan bezela naukazu.

 

Beltz auen biotzak aitza bezin gogor;

Zure aginduak oientzat ezer ez;

Goiz t'arrats dabiltza okerreko bidez,

Bide zuzenera ez datorkit iñor.

 

Beltzontzat, iduriz, legerik eztago,

Autsi baitituzte agindu guziak;

Obe dira noski mendiko txoriak,

Abereak ere asko zuzenago.

 

Nere etxe alboan ba dut beltz-kabia,

Bertan nastu zaizkit ar t'eme pilloa;

Beontzako, nunbait, obe sasizkoa,

T'iñork ere ez du nai eleiz-lokarria.

 

Naste beltz ortatik datozten aurtxoak

Ez dute ezagutzen egizko amarik,

Ez dakite zer dan maitasun, lotsarik,

T'or dabilz billuizik, negarrez, gaxoak!

 

Nola maite leizke ama beltz gaiztoak,

Indarrik ezbaitdu barneko biotzak?

Lengo iru semeek aita bat bakoitzak,

Sabelean dunak, beste bat, gaxoak!

 

Nere egaztitxoek aurrek maiteago;

Beltzontzat eredu gure ollo-loka.

Aitzen ditunean alboan «pio» ka,

Bere txitoentzat ardura geiago.

 

Ta gizonei buruz zer esanen, Iauna?

Nagiak dirala, edari-zaleak?

Milla bidar obe asto, abereak...

Ta ezta geiegi esan dizutana.

 

Zuk egin zenduzan oentzat mendiak?

Eta zelaietan ondasun ugari?

Emaiozu oro, Iauna, obeari,

Galdu ez ditezen lur eder guztiak.

 

Zuk iarri dituzu beltzontzat ibaiak,

Baita arraintzarako eman bateltxoak;

Bañan beltz nagiok, eskergaiztokoak!

Alperrez ian nai ez ibaiko arraiak.

 

Eta beti alper, azken orduraño,

Bañan zoritxarrez ordu artan ere,

Beltzontzat «gero» an ezpaita deusere,

Ezdute esnatu nai, lo iarraitu baño.

 

Nere beltz auentzat oro da beltz, illun;

Iaiotze, bizitze ta eriordua.

Abereen antzo, idoro lekua,

Etzanda lo egin beti gau ta egun.

 

Noiz arte nagotzu, Iainko, beltz artean?

Noiz entzungo dute nere deadarra?

Luzaro iraungo ote nere min negarra?

Erruki zakidaz alako batean!

 

Ezin dut, ez, Iauna, ezin dut eraman!

Aula, gaxoa naiz. Edari mingotza

Du edontzi onek; ta nere biotza

Oiuka det: Iauna! Ez, ezin dut edan!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.