L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz Lauz—

 

Yakin

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

Yakin. Teologarien aldizkaria. Arantzazu'n 1957.

 

Aldizkari onen 5'gn. banakoa aspalditxo jaso genuen, 6'gna. bidean datorkigula iragarri digute Arantzazu'ko adiskideek. Gure agerkari onetan iraizean baizik ez da aipatu YAKIN, eta iraizekoa baiño aipamen iraunkorragoa merezi duela nik uste. Gazteen alegiñak jaso ta indartzera beartuta gaude euskeltzale guztiok, adiñean aurreratxo gabiltzanok bereziki. Eta iñoiz gure gazteen artean asmo bikaiñik sortu balin bada, YAKIN'en ots-emalleetan sortu da. Auxe bai esan dezakegula gazteen zitua dala, gazte ikastun, langille ta aurrerazaleena. Are goragarriagoa beren ikasketa ta lanen esparrutik irtetzeke ari diralako gazte azkarrok. YAKIN izan ere, aien ikas-lanen betegarri da.

        Zer balio du philosophi ta teologi iakintzaz burua betetzea buru bete oriek, eltzegorrak antzo, zearo itxita irautekotan iñolako argitasunik inguruetara zabaltzeke? ¿Zertako ondasunak bildu lakaripean izkutatzeko? Berrioneko talentuen parabola ezagun hura ezin obeki dator emen. Amaikatxo arduradun bota bearko lituke gure Jaunak kanpoko illunbetara, euskaldun ikasien artean, eman zitzaizkien talentuak lurpean usteltzen utzi dituztelako bat ere obaririk atera-erazteke! Eta auxe izan da, geienbat, gure zoritxarreko patua!

        Okerragorik ere gertatu zaigu! Izan ditugu gizon ikasi ta landu batzu beren argitasuna barreatu nai izan dutenak. Zor gatzazkien erri ta izkuntza baztertuta ordea, eman ta zabalzazuka ibili zaizkigu erderaren ego arroetan; kanpo eder, etxe kalte. Eta egia esan, ez digute euskaldunoi bat ere onurarik ekarri kanpo-ederrok.

        Besterik da YAKIN'eko gazteen kontua! Pozez gaiñezka ikusten ditugu auzo-lanik ederrenean prantziskotar, beneditar, karmeldar, sallestar, pasiotar, sakramentar, apaizgai ta abar, gazteak danak, dagokien saillean iakituri-legamiz euskera arrotzen, guk ere iakintza-ogiz gure gogoak ase ditzagun.

        Versate nocturna manu, Versate diurna; gau t'egun ekiozute lan eder orri idazle gazteon taldea geroago ta ugariagotuz, bidenabar zuten ikasketa ere sakon ta oparoagoa gertatuko zaizue ta. Dagoneko ari zerate igali umoenak ematen, eta are umoagoak espero ditugu gazte azkarrongandik.

        Ondo dakigu estu zabiltzatela diruarekin, arnaska, zuen lana aurrera ateratzeko. Ez orregatik atzerarik egin! Aberatsik naiko ta geiegi ere eman dio Jaunak Euskalerriari, besterik ezbada ere, eta aberatsok beartuta daude zuei laguntzen. Ez dirudunei pakerik eman zizku ertsiak oparo zabaldu ditzateño. Kostako zaizue, baiña iritxiko zerate.

        Noiz ikusiko ote ditugu gazte-erritar ikasiak ere, gazte-eliztarrak bezelako auzo-lan batean dagozkien ikas-saillak euskeraz lantzen? Legeak, edestia, osakuntza, etxegintza e.a. Ba dute gazteok zeri eldu. Gaiñera euskerak beren ikasketak sakon ta osoago borobiltzeko laguntasun aundia emango liekete, geiegizko ioalasak baiñon areago.

        Zorionak eliztar-gazteak ari duzuten lan eder orren alderako. Ekiñak maiz, egiñak baiño aundiagoak izaten dira. Zuen egiñak, orregatio, ekiñen neurrikoak edo aundiagoak dituzute!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.