L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Goazen Lourdes'a

 

Ibinagabeitia'tar Andima

 

Lazkao'ko beneditar gazte batzuek. - GOAZEN LOURDES'A -. Donostia 1958.

 

Ingurraztitxo apain batean eman dizkigute Lazkaoko beneditar gazte batzuek, Lourdes'era erromes dioazenentzat bilduta, ango Birjiña Sortzez Garbiari'dagozkion zenbait iakingarri. Idaztiño orretan arkitzen dira Masabieille'ko arkaitz-ean gertatutako mirari nagusien berri ez-ezen, bai eta toki santu artan ikus ditezken gauza guziena ere. Antxe arkituko ditu irakurle zintzoak, turismu-liburu batean bezela, Lourdes-ko lurraldeari dagozkion zeaztasunak.

        Esan bearrik ez euskera errex eta txukunean emana dagoenik, Lazkao'ko beneditar trebeak oi dutenez. Liburutxo onek beste liburutxo bat dakarkit gogora, Aita Goñi oiartzuarraren «LURDE-KO GERTAERAK» deritzaion liburutxo xoragarria. Liburu artan, oraingo onetan baiño, zabal ta sakonago edesi-ta daude Bernardatxo ta Sortzez Garbiaren inguruko gertari guziak, euskera ederrenean zeatzki kontatuta. Amaxei urteko mutil koxkorra nintzanean irakurri nuen Goñi'ren liburua, eta egia esan, biotza lapurtu zidan aren euskera goxoak. Pozik ikusi nuen geroago Altube jaunak ere aintzat zeukala «Lurdes'ko Gertaerak». Bere anai jesu-lagunek ez ote lezakete berriro irarri aspaldi akitu zan liburutxo polit ori?

        Gure txalo beroenak ar bitzate Lazkao'ko beneditar maiteek. Idaztiño au baiño goratzarre bikaiñagorik ezin zezaioketen egin Lourdes'ko Birjiñari. Orrialde txukun oien artean gure erria ere antxen ageri da Ama Birjiña bertsolarien aotik goraltzen. Bilduma ezin politagoa antolatu digute lekaide azkarrok. Erosi ezazu irakurle, eta or ikusiko duzu diotsudana egi-egia dala. Eta bidenabar, eun-urtebetetze ontan, Lourdes'en agertu zanari pozik andiena emango diozu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.