L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Ezkongai

 

E'tar N

 

Ezkongai. Donosti'ko «ARTES GRAFICAS E. Cuchy» etxean.

 

Aretxabaleta'ko E. K.'k eskuratu digu beste lan au. EGINTZA KATOLIKU-lan egokia euskaldunontzat. Alako eskuetan jarri du izan ere, egiteko au. Lenbizi VAN AGT, kanonigo jaunak eman zuan prantzesez liburutxo au. BELOK'eko zortzi apaiz gazte beneditarrak Laburdi'ko euskeran egosi ziguten gerotxo. Orain LEKUONA osaba-ilobak Gipuzkoa'ko euskaraz eskeñi digute eskuan degun au.

        Onen esku onetan ibillitako lana nolakoa dan esaten nekatzea, alperrikakoa litzake. Utsune aundia betetzera etorri zaigula, esan bearrik ere ez degu. Gure artean euskal-baratze ontan, onelako lan gutxi eman izan da. Gazteak ezkon-aurrez itxu-itxu aurrera jo ez dezaten, bidea ta ezkon-auzia barnez ezagutu bearra dute. Ezpaita jolasa, ezkontza-bizitza artzea. Eginbear astuna jaso bearra dute ezkonduak; senar-emazteak elkarrekiko dituzten maitasun-legeak, argi eman bear zaizkie gazteei.

        Orretara datorkigu, beraz, EZKONGAI. Sei atalburu nagusi ditu orretarako:

 

        — Ezkondu-aurreko pausuak. — Aukera.

        — Ezkongaiak Parroko Jaunaren aurrean.

        — Ezkontza.

        — Ezkontza, gauza santua.

        — Aurrak azi ta ezitzea.

        — Ezkontzako eguna.

 

        Bukatzeko GEIGARRI bat dakarkigu bertsotan emana.

        Gure gazteak Eztaietara baño len irakur bezate arretaz liburutxo au. Etzaie damutuko ori egiña. Guraso kristauen eginbearrak zeatz ikasi ta gero, Jaunaren laguntzaz eta argiz zuzenago billatuko dute maitasun-kabirako bidea.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.