| 
 
 
Itz Neurtuz
 
 
 
Bizia zein dan eder
 
 
 
Biurko'tar Yon
 
 
 
                     l
 
Aurrera naiz bidetik... Bizia bai eder
 
nonnaitik, ta benetan maite dut osoro.
 
Jaio eta, ibiltzen asi nintzan laster,
 
lorez apaindu ziran nere bide oro.
 
 
 
                     2
 
Noizean bein zerua asarre ta illuntxu;
 
bañan neretzat ola guziz ikusgarri,
 
euri-doai bikaiña eskeintzen bai digu
 
lurreko sabelean loren ernegarri.
 
 
 
                     3
 
Poz eta min artetik aurrera narama
 
Jainkoaren eskuak maite ta zuurki;
 
poz ta miñez gabero eiten dut bilduma nere
 
Goiko Aitari eskeiñik apalki.
 
 
 
                     4
 
Poz eta miñak Jesu-biziko sarea
 
eo zioten jaio zanetik il arte;
 
ta Bera izan dalarik guretzat bidea,
 
euki bear nik ere poz ta miñen tarte.
 
 
 
                     5
 
Lo zijoala Jesus itxasotik barna
 
ugiñak asi ziran naas eta orruz...
 
Jesus zutitu eta bare aundiena
 
zabaldu zan nonnaitik, Beraren aginduz.
 
 
 
                     6
 
Nere ontziak ere ba-du urrutimin,
 
ta, lemazain dudala Jesus, noa zuzen;
 
arki baditut ere ortots eta ozpin
 
etzait itxaropenik iñoiz ere eten.
 
 
 
                     7
 
Itxasoak tarteka ekaitz eta bare...
 
elorriak batean lili ta arantza...
 
orain dugu biotza naas, gero nare...
 
ola poz eta miñen artean bizitza.
 
 
 
                     8
 
Bañan eder guzia... Oianean elor,
 
pago, aritz, otarra, arantzadi naas...
 
aizetikan txoritxo kantari maitekor,
 
bera nazkagarrizko sugea arraztakaz...
 
 
 
                     9
 
Oro Jaungoikoaren izakia duzu;
 
basoaren antzeko gizonen bizia;
 
neretzat dana daukat Jainkoaren musu,
 
dala lore-ikutu, dala arantz-ziria.
 
 
 
                     l0
 
Maite, maite dut, nere bizia dana dan;
 
maitegai maitagarri nonnai ager neri.
 
Jainkoak bere esku jarri du guzian;
 
poz eta min neretzat berdin laztangarri.
 
 
 
              
             |