| 
 
 
Itz Neurtuz
 
 
 
Eguzki berritan
 
 
 
Otsalar
 
 
 
Amets ilunezko gauaren ondoren,
 
begi berriakin ikusten ba-dezu
 
ortzi berri bat, maitasun kolore,
 
egizkoa, lillurazko izar-illargirik gabe,
 
ez geiago pentsatu,
 
eguzki berritan zaudez.
 
Ez galda, ez billatu,
 
zalantza oro baztertu,
 
eguzki berritan zaudez!
 
 
 
Izaki oro esnatu dedinean, ta itzalak erori
 
eguna jeiki garaiean
 
eta mendi-muga su ta gar ari denean,
 
(naiz eta eguzki oraindik ez ager);
 
oro egi, oro garbi, amets-lillurarik gabe,
 
ba-dakizu:
 
eguzki berritan zaudez.
 
Eta besoak zabalik, sortalderuntz,
 
dei egizu:
 
ara emen egun berria,
 
emen eguzkia, ara munduaren egia,
 
egizko biziaren lillura gorria,
 
itxaroaren irudia,
 
dena oraina, dena geroa!
 
 
 
Emeretzi edo ogei urteren inguruan
 
lasai sentitzen ez ba-zera, zure giroan,
 
gorputz eta espirituz indarrez gaiñezka,
 
mundu zabalaren bearrez, ezinegon eta artega.
 
Eta irazan oldarra somatu ba-dezu
 
(zeinek daki nun!)
 
maitasun-lertze giarra,
 
beste izaki baten bearra,
 
ez galda, ez billatu,
 
zalantza oro baztertu.
 
Ajolik gabe (baña ixilean)
 
dei egizu:
 
Eguzki berritan gaudez!
 
 
 
Egunen batean (edozein egun, edozein ordu)
 
bizitz berriren batera bazera esnatu,
 
biarko munduaren deia aditu ondoren:
 
eta ordurarteko nagitasunak izugarri
 
                         naskatzen badizu
 
eta zure mundu illunetik paisaje idekira bultzatzen,
 
Egun berean, ordu berean,
 
leenari uko egizu.
 
Nare eta seguru munduko bide aundiaren zear
 
oraina ta geroari bekokia emaiozu!
 
 
 
              
             |