Itz Lauz
Adiskide zintzoa
Oscar Wilde
euskaratzailea:
Izarraizpe
Oskar Wilde'ren ipuia, Izarraitzpe'k euskeratua.
Uretako saguak atera zuen goiz batean burua bere zulotik. Begiak biribilak zituen, oso biziak ta bizarra trinkoa ta urdiña. Xingola beltz luze bat zirudien aren buztanak.
Urmaelan igerian ari ziren aatetxo batzuk. Kanario ori sail bat ziruditen. Amandrea leyatsu ari zitzaien burua uretan murgiltzen irakasten. Zuri zuria zen, ta ankak gorrixkak zituen.
Itxura oneko gizartera ez daukazute iñolaz joaterik, burua sartzen ikasten ezpa'duzute esaten zien.
Ta an ari zitzaien berriro ere, nola egin bear zuten irakasten. Aatetxoak ordea ez zituen batere jararik ematen aren irakasieri. Txito gazteak ziren, ta gizarteko bizitzak dakartzin alderdiak ez zituzten ezagun.
Bai direla ez esanekoak izaki oiek! egin zuen oyu ur-saguak. Itotzea merezi lukete, eiki!
Ez bekio olakorik nai Jainkoari! erantzun zion aate amandreak. Edozertarako ikaspidea bear da, ta gurasoen egonarria ez da beiñere bear aiñakoa.
Ea! Guraso-biotzondo ez dut pitsik ere! esan zion uretako saguak. Ez naiz etxeko jaun. Ez naiz beiñ ere ezkondu, eta burutik ere ez zait egundo pasatu. Maitasuna gauz ona da, noski, bere gisan; baiñan adiskidetasunak geiago balio du. Ara, egia esan!: adiskidetasun zintzoa bezain gauz ederrik, gauz bereizirik ez dut ezagun munduan!
Esaidazu, otoi!: zer uste duzu zuk adiskide zintzo baten betebearretaz? galdegin zion batbatean, sarats oker baten gaiñean kokatua elkar-izketa entzun zuen txoarre berdexka batek.
Ori izan! esan zuen aateak; orixe nai nuke jakin nik ere. Ta urmael ertzeraiño joan zen igerian, ta uretan murgildu zuen burua, bere semeei jarraipide ona ematearren.
A ze galdera txepela! erantzun zien ur-saguak. Zintzotasuna agertzen didana deitzen dut adiskide zintzo, bidezko danez.
Ta bear bezala ordaintzeko, zer egingo zenioke? galdegin zion txoriak zillar antzeko adaxka batean kulunkatuz ta egatxoak iñarrosiz.
Ez dizut ulertzen! erantzun zion ur-saguak.
Zillegi bekit, gai ontaz ipui bat jalkitzea esan zuen txoarreak.
Neri al dagokit dalako ipui ori? galdegin zion ursaguak. Ala izanik, atsegiñez entzungo dizut, ipuiak nere onetik ateratzen bait-naute.
Zuri ere itsatsi dakizuke erantzun zion txoarreak. Ta egatxoak zabaldurik, urmael ertzean kokatu ta «ADISKIDE ZINTZOA»-ren ipuia jalki zuen.
Beiñola asi zen txoarrea ba-zen Yon zeritzan mutiko zintzo bat.
Benetan al zen gizaseme nabarmena? galdegin zion ur-saguak.
Nabarmena? Ez! erantzun zion txoarreak. Nabarmen kutsurik ez zuen iñundik, baldin biotz ona ta aurpegi biribill-beltxaren-xaloa zituelako ez izanik, beintzat.
Landa-etxola txiro batean bizi zen, ta egunero baratzan aritu oi zen lanean.
Lurralde osoan ez zen arena bezalako baratz ederrik. Edotariko loreak azten ziren an: krabeliñak, txirintxoiak, ostopegorriak, Damasko'ko larrosak, ta larros oriak; baita larrandiak ere, naiz lili naiz urre kolore, ta txirintxoi gorri ta zuriak. Illez-ille ta zegokien errer_kadan ba-zen an otso-lar ta xanpora, kardin ta txarrantz-belar, erabi ta anbulo ta txulufrei.
Lore bati bestea zerraikion; orregatik beti ziren an gauz ikusgarriak ta usnatzeko usai ederrak.
Yon txikiak adiskide asko zituen; baiñan danik eta kuttunena igarazaia, Erramun indartsua. Oso adiskide zuen igarazai aberatsa, egia esateko; ta loretegitik igarotzen zeznero, lore gaiñera makurtzen zen, ta lore sorta eder bat artzen zuen; edo bestela uraza mardul eskukada bat; sakelak ere bete oi zituen aranez edo kereixez..., zer aro zen.
Benetako adiskideak dena elkarrena dute esan oi zuen igarazaiak.
Ta Yon txikiak baiezkoa eman oi zion buruz, irri egiñez; arro bait-zegoen, alako asmo garaiak zituen adiskide bat zuelako.
Batzuetan alare auzokoei arrigarri zeritzaien, igarazai aberatsak Yon txikiari ordez egundo ezer ez ematea; naiz-ta eun irin-zaku metatuta euki igaran, ta sei esne-bei ta abere xee talde izugarria izan. Yon alare ez zen orregatik beiñere kezkatsu. Berarentzat gauzik zoragarriena, benetako adiskideen elkartasunaz igarazaiak esan oi zituen gauz ederrak aditzea zen.
Beraz Yon txikiak bere baratza landu oi zuen. Udaberri, uda ta udazkenez erabat doatsu zen; baiñan negua eldu ta igalirik ez lorerik gabe gelditzen zenean azokara eramateko, otz samiña ta gose aundia jasan bear izaten zituen; ta askotan udare igar ta intxaur mingar batzuk besterik jateke oeratzen zen.
Gaiñera neguz oso bakarrik arkitzen zen, aro artan ez baitzitzaion beiñere igarazaia ikustera joaten.
Edurrak dirauteño, ez dut ona Yon txikia ikustera joan esan oi zion maiz igarazaiak emazteari Lagunak larrialdian daudenean, bakarrik uztea da onena ta ikustatez ez nekarazi. Nik bederen adiskidetasunaz iritzi ori dut, ta zuzena dela ziur nago. Beraz udaberri arte itxoingo dut, ta orduan joango natzaio ikustatzera. Txulufrei otarraka aundi bat emango dit, ta orrekin poz aundia artuko du.
Ardurati zera orratio besteekiko! erantzun oi zion bere emazteak, aulki eroso batean egur-su bero baten ondoan eserita. Zuri adiskidetasunaaz mintzatzen aditzea bezalako atsegin gozorik ez da, alajaiña! Ziur naiz!: apez jaun berberak ez lituke artaz zuk bezain gauz ederrak esango, naiz-ta iru bizitzako etxean bizi ta atxikarrenean urrezko eraztuna eraman...
Ez al genezake onuntz deitu Yon txikia? galdegin oi zuen igarazaiaren semeak. Yon txikiak alako larrialdiak jasaten ba'ditu, nere zukutik erdia emango diot ta nere kui zuriak erakutsiko
Bai txatxua aizekala! erantzun oi, zion igarazaiak. Egia esan!: ez zekiat zertarako bidaltzen autekan eskolara. Ez duk ezer ikasten. Yon txikia ona etor ba'ledi... arranopola!, gure su ederra ta afari ugaria ta ardo gorri kupel aundia ikusita, bekaizkeriz asi ditekek. Ta bekaizkeria gauz izugarria duk gero! Izakera onenak ere onda ditzazkek. Ta ara!, ez nikek iñolaz jasango, Yon'en izakera onda ba'leza! Lagunik miñena ni natxiak, ta beti zaituke diat arretaz. Ajolaz natxiok iñungo galbidean jarri ez dedin. Gaiñera ona ba'letor, Yon'ek eska zezaidakek irin apur bat jesan nezaiola; ta ori bai ez nezakela iñolaz! Nola ba? Iriña bat duk, ta adiskidetasuna beste bat; ez dituk elkar naasi bear. Itz bi oiek oso bestera idazten dituk ta oso besterik adirazten diate, edonork dakienez.
Ori da ori itz egitea!! esan zion igarazaiari emazteak, garagardo bero basoka aundi bat ateratzen ziola. Erdi lotan bezala aditu oi dizut, eleizan nagonean bezalaxe.
Egin, askok dagite ongi erantzun zion igarazaiak, baiñan mintzatu, gutxik dakite ongi mintzatzen. Orrek esan nai du, mintzatzea dela bietan gauzarik zaillena, baita ederrena ere.
Ta maiaren gaiñetik begiratu zorrotz bat eman zion semeari. Onek, bere buruaz lotsaturik, burua makurtu zuen, gorri-gorri ipiñi ta negarrari ekin zion akeitaren gaiñera.
Barka dezaiokegu; ain zen gaztea...!!
Au al da ipuiaren amaia? galdegin zuen uretako saguak.
Bai zera! erantzun zion txoarreak. Au asiera da.
Ortaz oso atzeratuta bizi zera zure aldiarekiko erantsi zion ur-saguak. Gaurko egunez irizlari on direnak, azkenetik asten dira, asieratik jarraiki ta erditik amaitu. Ori da idazkera berria. Alaxe entzun diot irizlari bati. Urmaelaren inguruan ibilli oi zen gazte batekin. Ua zen gaia jatorki erabiltzea! Ziur naiz izpide zuela, betaurreko urdin batzuk baitzeramatzin ta buru-soilla zen gaiñera. Gaztea alako oarkizunen bat egiten zionean, beti «bah» erantzun oi zuen. Baiñan arren!, jarrai zakio zure ipuiari, igarazaia txito atsegin bait-dut. Nik ere baditut nere baitan biotz-ondo eder mota guziak; ta ortik dugu biok elkarrekiko ainbateko onginaia.
Alaxe ba! esan zuen txoarreak, ankatxo bien gaiñean punpa eginaz. Negua igaro, ta txulufreiak bere kimuak zabaltzen asi zireneko, emazteari esan zion igarazaiak irtetzera zijoala, Yon txikiari agertu bat egitearren.
Ene!, bai duzula biotz ona! erantzun zion emazteak. Zu beti besteengan pentsatzen! Ez aaztu gero, otarre aundia artu ta loreak ekartzen...
Orduan igarazaiak lotu zituen elkarrekin igara-potak burnizko kate lodi batez, ta muiñoan beera jetxi zen otarrea besoan zuela.
Egun on, Yon txiki orri! esan zion igarazaiak.
Baita zuri ere! erantzun zion Yon'ek, atxur gaiñean etzan ta zuen ago osoz irriparre eginaz.
Nolatan eman duk negua? galdegin zion igarazaiak.
Ondo, ondo! erantzun zion Yon'ek. Eskerrik asko zure zuduagatik! Alako aldi txar batzuk izan ditut; baiñan orain udaberria itzuli da berriro, ta ia zorioneko naiz. Gaiñera oso lore ederrak ditut.
Itaz bein baiño geiagotan aritu gaituk negu ontan, Yon! erantsi zion igarazaiak, zer ariko ote intzekan elkarri galdetuz.
Bai maitatia zerala! esan zion Yon'ek. Aaztu ote ninduzun bildur nintzan.
Yon!, nola diteke olakorik esan? Arritzen nauk! esan zion igarazaiak. Adiskidetasunak ez dik egundo aazten. Ori dik arrigarrienik; naiz-ta adiskidetasunaren olerkia uler al dezakekan ez zekiat... Ta oiek ola direla: bai txulufrei politak ditukala!
Bai, egiazki oso politak dira! esan zuen Yon'ek, eta zori aundia da niretzat ainbat izatea. Azokara eramango ditut ta an erri-jaunaren alabari salduko, ta diru orretaz nere esku-gurditxoa berriro erosiko.
Ire esku-gurditxoa erosiko dukala berriro? Saldu egin al duk, ala? Egite eroagorik, orratik!...
Bai, noski!; baiñan egia orixe da erantzun zion Yon'ek, besterik egiterik ez nuen izan. Dakizunez, negua aro txarra da niretzat, ta ogia erosteko dirurik ez nuen iñundik. Oiek ola zirela, aurrenik igandeetako jantziaren zillarrezko botoiak saldu nituen, gero zillarrezko katea, ta gero txirula. Azkenik esku-gurdia saldu nuen. Orain ordea dena berriro iritxi nai dut.
Yon! esan zion igarazaiak, nere esku-gurdia emango diat. Ez zegok oso eine onean: alde bata autsi egin zaiok, ta gurpilleko besoak oker samarrak zeduzkak; baiñan ala ta ere emango diat. Ba-zekiat esku-zabaltasun aundia dela nire aldetik, ta zenbaiti erokeria irudituko zaiek alako eskugurdia iñori ematea; baiñan ni ez nauk osterantzekoak bezalakoa. Esku-zabaltasuna dela uste diat adiskidetasunaren muiña, ta gaiñera esku-gurdi berria erosia diat... Bai! ekuru egon aiteke! emango diat nire esku-gurditxoa.
Eskerrik asko! oso emakoia zera! esan zion Yon txikiak, aurpegi xalo biribilla poz-dirdiraz betetzen zitzaiola Aisa osa dezaket, etxean ol bat bait-daukat.
Ol bat? esan zion igarazaiak. Ori duk ori! Ain zuzen, orixe bear nian nik aletegi-gaiñerako. Zirrikitu aundi bat zeukak, ta estal ezpa'neza, gari guzia bustiko zaidak. Bai garaiz mintzatu aizekala! Arrigarri duk gero, egite on batek nola dakarren beti beste egite ona! Nik nire esku-gurdia eman diat, ta ik orain ire ola emango didak. Jakiña zegok!: ol batek baiño askoz geiago balio dik esku-gurdiak; baiñan egizko adiskidetasunak ez dik beiñere olakorik oartzen. Emaidak bertantxe ola, ta gaur bertan ekingo natzaiok lanari, aletegia osa dezadan.
Bai orixe! erantzun zion Yon txikiak.
Joan zen arin-arin bere etxolara ta ola atera zuen.
Ez duk oso aundia esan zion igarazaiak aztertuz, ta bildur nauk aletegiko gain-zuloa osatu ezkero, zur aski izango ez ote dukan esku-gurdia osatzeko. Baiñan jakiña!, erru ori ez duk nirea! Ta orain, esku-gurditxoa eman diatalarik, jalkiko aizekala zeritzaidak ordez niri ik zenbait lore eskertzera... Or duk otarrea; saya adi ia osoro betetzen!
Ia osoro? esan zion Yon txikiak naigabe samar, otarrea neurri aundikoa bait-zen; ta betetzen ba'zion, azokara eramateko lorerik ez zuela izango bazekien; ta berriro bere zillarrezko botoiak irixteko irrikitan zegoen.
Arranopola! erantzun zion igarazaiak, nire eskugurditxoa eman-ta ez nian uste aundia zenik, zenbait lore eskatzea. Ba-ditekek ni oker egon, baiñan beti uste izan diat adiskidetasunak, benetako adiskidetasunak, iñolako norkeririk gabe bear zuela.
Ene adiskide maite ori!, ene adiskide onen ori! esan zion Yon txikiak; nire baratzako lore guziak zure aukeran dituzu; askoz ederragoa baitzait zure itzala, nire zillarrezko botoiak baiño.
Ta antxintxika joan zen txulufreiak bildu ta igarazaiaren otarrea betetzera.
Agur, Yon txiki ori! esan zion igarazaiak, muiñoan gora berriro abiatuz, bizkarrean ola ta besapean otarrea zituela.
Agur! erantzun zion Yon txikiak ere.
Ta atxurrean asi zen poz-pozik; esku-gurditxoa ba-zuela-ta pozik zegoen.
Biaramon goizean, ate gaiñean sasiama batzuk lotzen ari zela, igarazaiaren abotsa entzun zuen; bidetik ari zitzaion oska. Zurubitik jauzi egin, baratz bazterreraiño antxintxika joan, ta arresi gaiñetik begiratu zion.
Igarazaia zetorkion bizkar gaiñean irin-zaku aundi bat zuela.
Yon txiki orrek! esan zion igarazaiak, eramango al idake azokara irin-zaku au?
Ene! miñ artzen dut! erantzun zion Yon'ek. Baiñan egia esan!, erabat naiz lanpetsu. Pipil guziak lotu bear ditut, loreak oro ureztatu ta belar dena itaitu bearrean naiz.
Alajinkoa! erantzun zion igarazaiak. Ez nian uste, nire eskugurditxoa eman ta pero, orrelako ukorik emango idakanik
Ene!, baiña... ez bait-dizut ukorik eman! esan zion Yon txikiak. Zu izanda, iñungo ezergatik ez nintzaizuke ni arituko lagunkiro baizik.
Ta txano billa joan zen. Gero artu zuen bizkar gaiñean zaku aundia, ta an abiatu zen.
Agitz samiña zen beroa, ta bidea autsez beteta zegoen zearo. Seigarren kilometroko mugarrira iritxi zeneko, ain zegoen Yon akitua, bide-ertzean eseri ta atseden bear izan zuen. Alare luzaro gabe bideari ekin zion berriro, ta azkenik eldu zen azokara.
Unetxo bat itxoin bear izan zuen, baiñan azkenean salneurri onez saldu zuen irin-zakua, ta batere etenaldirik gabe itzuli zen etxera, bildur baitzen bidean lapurren bat aurkituko ote zuen, asko luza ba'leza.
Bai egun neketsua! esan zuen Yon'ek ogean sartzerakoan. Baiñan poz aundia artzen dut, ukorik eman ez diotalako; igarazaia bait-dut adiskiderik miñena, ta gaiñera eskugurditxoa eman bear dit.
Biaramon goiz-goizean an eldu zitzaion igarazaia irin-zakuaren diru eske; baiñan Yon txikia erasanda zegoen, ta artean ogetik jaiki gabe zen.
Alajinkoa! ustu zen igarazaia. Alperra aiz orratio! Nire esku-gurditxoa eman berria diatala pentsatzen dutanero, arreta biziagoz lan egin ezakekala zeritzaidak. Giriñ makurra duk nagikeria, ta ez nikek nai nire lagunik, alperra edo nagia litekenik. Iñolako begirapenik gabe mintzatzen natzaik, dakuskanez. Jakiña! adiskide ezpa'indut, ez nintzaizkake onela mintzatuko. Izan ere, zertarako uke adiskidetasuna, norberak uste duena garbiro esan al ezpa'leza? Edonork esan ditzazkek gauza atsegiñak; edonor leya ditekek maitati izaten ta kun-kun egiten; adiskide xalo batek ordea gauza nekagarriak ere esaten dizkik, ta naigabe emateari ez ziok bildurrik. Aitzitik ere, adiskide ziña ba'da, naiago dik ori, orrela ongi ari dela bait-zekik.
Miñ aundia damait erantzun zion Yon txikiak, lotako txanoa kentzen ta begiak marruskatzen zituela. Miñ aundia damait; baiñan maki-maki eginda nengoen, ta arextian oeratu nintzala zeritzaidan, ta txoriei txioka aditzen ari nintzaiela. Ez al dakizu askoz gogozago egiten dudala lana, txoriei txioka aditu diedanean?
Ondo zegok, ainbat obe! erantzun zion igarazaiak, bizkarrean takateko bat emanaz. Aletegiko gain-zuloa itxi dezaidakan bear bait-aut.
Yon txikiak baratzan lan egitera joan bearra zuen, egun bi bait-zituen loreak garastatu gabe; baiñan ez zion igarazaiari ezezkorik eman nai izan, ain adiskide ona bait-zuen.
Adiskide bati ez dagokiola uste al duzu, eginkizunik dudala esatea? galdegin zion oyu izuti ta apalez.
Ez agian erantzun zion igarazaiak, baiñan ukoa ba'damaidak, neronek egingo diat.
Ez orixe!, iñolaz ez! ots egin zion Yon txikiak, oetik jauzi egiñaz.
Jantzi ta aletegira joan zen.
An egun osoan aritu zen lan ta lan arrastu zuen arte; ta eguzkia etzaterakoan, an etorri zitzaion igarazaia, noraiño iritxi ote zen ikustera.
Estali al duk gaiñeko zulokotea, Yon txiki orrek? egin zion igarazaiak oyu alaiki.
Ia ia amaitu dut erantzun zion Yon txikiak, zurubitik jetxi-ala.
Ene! esan zuen igarazaiak, besterentzat egiten dena bezain lan atsegiñik ez zegok!
Zoragarri da zuri mintzatzen aditzea! esan zion Yon txikiak, atseden artzen ari zen bitartean bekokia txukatuz. Zoratzekoa da gero! Baiñan, egia esateko, zuk bezain gogoeta ederrak egundo izango ez ote ditudan bildur naiz.
Bai noski!, izango dituk erantzun zion igarazaiak; baiñan ortarako maratzago izan bear!... Oraindio ez dakik adiskide izaten baizik; noizpait jakingo duk ere adiskidetasuna zer den esaten.
Ala uste al duzu? galdegin zion Yon txikiak.
Noski baiño noskiago! erantzun zion igarazaiak. Baiñan ea!, gaiñeko zulokotea osatu didakan ezkero, obe duk lenbaitlen etxera itzuli atseden artzera, biar ere bearko baitaut, ardiak larrera eraman dezaizkidakan.
Yon gizagaxoa ez zitzaion kopet ematen ausartu. Biaramonean, eguna urratu zuen orduko, etxola ondoraiño ekarri zizkion igarazaiak ardiak, ta Yon mendira igo zen aiek eramanez. Joan-etorrian egun osoa bear izan zuen, ta itzuli zenean ain zegoen aunatuta, bere aulkian lo gelditu zen. Urrengo eguna aurrera samartu arte ez zen iratzarri.
Bai giro ederra izango dudala baratzan! esan zuen berekiko, ta lanari ekitera zijoan. Baiñan bata zela bestea zela, ez zuen astirik izaten bere loretxoei ikusi bat emateko; geienetan bere adiskide igarazaia izan oi zen, ta oso urrutira igorri oi zuen eginkizunen batera; edo bestela, igarara joan zekiola eskatu oi zion, apur bat laguntzera. Noizpeinka agitz larritzen zen Yon txikia, aaztu egin zituela usteko zutelakoan loreak; baiñan igarazaia zuela bere adiskiderik miñena, ta biziro pozten zen.
Gaiñera bere esku-gurditxoa eman bear dit esan oi zuen berekiko, ta ori iñork egin dezaidaken eskerrik onena dut.
Ta an aritu, oi zen Yon txikia lan ta lan igarazaiarentzako; ta au berriz an aritu oi zitzaion, adiskidetasuna dela-ta, gauzarik pinpiriñenak ipin-apan esaten. Oek denak bere liburu berdexkan idatzi oi zituen Yon txikiak, ta gabaz oerakoan irakurri, ikastuna bait-zen.
Baiñan alako batean... gaua zen. Yon txikia sutondoan eserita zegoela, egundoko zartada jo zuten atean.
Beltz beltza zen gaua. Aizea bildurgarriro ari zen etxe inguruan txistuka ta marruka, ta Yon txikiak lendabizi erauntsia izango zela uste zuen, atea iñarrosi zuena. Baiñan bigarrenez ere atea jo zuten, ta gero irugarrenez, bi aurrenetan baiño gogorrago.
Bidazti gaixoren bat izango da, noski esan zuen berekiko Yon txikiak, eta ateruntz joan zen antxintxika.
Igarazaia zegoen atalasan zutik, esku batean kriseillua ta bestean makilla lodi bat zituela.
Yon maite ori! mintzatu zitzaion igarazaia, naigabe samiñ batek natxekarrek goibel. Mutikoa zurubi batetik erori ta zauritu egin zaidak. Osagillearen billa noatxiak. Baiñan ain urruti bizi bait-duk ta, gaua ain zegok beltza, i joan aiteke1a nere ordez pentsatu diat. Nere esku-gurditxoa emango diadala ba-dakik. Orren ordez ongi uke niregatik zerbait egin.
Baiki! erantzun zion Yon txikiak; poz artzen dut, niregana etortzea bururatu zaizula-ta. Bertantxe noake. Baiñan kriseilua utzi bear zenidake; ain daga beltza gaua, luebakiren batean eroriko ote naizan bildur naiz.
Mingarri zaidak benetan erantzun zion igarazaiak baiñan kriseillua berria diat, eta zertxobait gerta ba'lekio, galera aundia nikek.
Ea bada!, ez gaitezen geiago mintza! Batere gabe joango naiz! esan zion Yon txikiak.
Larruzko txabuxa aundia jantzi zuen, txano gorri beroa artu, lepo inguruan ao-estaltzeko bat kiribildu, eta alaxe atera zen etxetik.
Ua zen euri-jasa ta erauntsia!
Gaua txit illuna zen, ta Yon txikiak ez zuen ia batere ikusten; aizetzarra berriz buruzko zuen, ta ibiltzeko ere lanak zituen gizagajoak.
Alare oso adoretsu bait-zen, iru ordu ortxe-ortxe ibilli ta fiero, iritxi zen azkenik osagillearenera, ta atean jo zuen.
Nor dut? egin zuen oyu osagilleak, bere bizitokiko leyotik burua atereaz.
Yon txikia, osagille!
Ta zer opa duk, Yon txiki?
Igarazaiari semea zurubi batetik erori ta zauritu egin zaio, ta zure bearra dute oraintxe bertan.
Ondo zegok! erantzun zion osagilleak.
Antolatu zuen bertantxe zaldia, jantzi zituen bere eskalapoiñ aundiak, ta kriseillua arturik, zurubian beera jetxi ta igarazaiaren etxeruntz abiatu zen, atzetik oiñez Yon txikia zerraikiola.
Baiñan erauntsia gogor ari zen, ta euria ibaika. Yon txikia, ez baitzezakean ikus nundik nora zijoan, zaldiari ere ez zekiokean jarrai, eta azkenean galdu egin zen. Ezleku ua osin sako nez betetako alderdi galgarri bat zen. Alako batean, alderrai zebillela, aietako batean erori ta Yon txikia bertan ito zen. Biaramon goizean zingira aundi bateko ur gaiñean arkitu zuten artzai batzuk aren gorputza, eta bere etxolara eraman. Erri osoa izan zen Yon txikiaren illetan, agitz maitea baitzen. Igarazaia ahokuan aurrena zen.
Ni bait-ninduen lagunik miñena, dedu-tokian izatea dagokit, noski! zion igarazaiak.
Ta alaxe joan zen ahokuaren buruan, txabuxa beltz luze bat zeramala. Noizpeinka belarrezko sudur-zapi aundi batez txukatzen zituen begiak.
Yon txikiaren eriotza galera aundi bat dugu, agian, gu guziok esan zuen erriko okiñak, illetak bukatu-ta gero, ardo goxoa edanaz ta goxoki batzuk janaz, lagun-taldea eroso eserita zegoela ostatuan.
Galera aundia niretzat da batikpat! erantzun zion igarazaiak. Alajaiña!, nere esku-gurditxoa utziko niolako itza emateko onegia izan nintzaion, uta orain ez dakit zer egin berarekin. Etxean oztopo baizik ez dit egiten; eta ain dago eine txarrean, saldu nai ba'neza, ez lidakete sosik emango. Ara nik esan!: gaurgero ez diot iñori ezer utziko! Eskuzabal izanaren ondorioak norberak kitatu bear izaten ditu!
Bai!, alaxe da! ebaki zion ur-saguak ixilaldi luze baten ondoren.
Ba... ementxe amaitzen da ipuia esan zuen txoarreak.
Ta igarazaia zer? galdegin zion ur-saguak.
Ene!, ez dakit zeazki! erantzun zion txoarreak, ta egia esateko, berdin zait.
Zure izakera iñolaz maitatia ez dela ezagun duzu! esan zion ur-saguak.
Bildur naiz, ipuiñondoa ulertu ez ote duzun! erantzun zion txoarreak.
Ipuiñaren zer? oyu egin zuen ur-saguak.
Ipuiñondoa!
A!, baiñan... ipuiak ondorik bai al zuen, ala?
Jakiña! baitu zuen txoarreak.
Arranopola! esan zuen ur-saguak erre-antzean. Asi baiño len esan zenezaidakean. Artara ez nizukean batere entzungo, baiki! Irizlariak bezala,
«bah!» esango nizukean, noski! Baiñan oraindio ere esateko garaiz naiz.
«Bah!» esan zuen oyu ozenez, ta buztankada bat emanez bere zulora itzuli zen.
Zer derizkiozu uretako saguari? galdegin zuen aate amandreak, une zenbaiten buruan plisti-plastaka eldu zenean. Ba-ditu alako gaitasun on batzuk; baiñan nik ama baten biotzondoa bait-dut, ez dezaket mutil zaar arraildu bat ekus, negarrari ekiteke.
Nekagarri izan ote natzaion bildur naiz erantzun zion txoarreak. Ipuiñondoa duen ipui bat jalki bait-diot, jalki ere!
Ene!, arrixku aundiko gauza duzu ori! esan zion aateak.
Ta ni ere iritzi batekoa natzaio.
|