L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Oh! Euzkadi aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<euzk0100>— Oh Euzkadi (1979-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Oh Euzkadi esan behar bai. Nostaljiaz, Oh horretan abotsa sakonduz, ez baita gurea suspirio txatxu bat, Euskadin zeta peneuvera etorri berri diren hoiek, oi gure aitona zanak ikusi izan balu pnveren base berria, ezin menderatu duten zeta goiherriarra maixuki mihin puntaz hortz hestutuen kontra zanpatuz, e hertsian pasadizoa libre utzi ondoren.

        Gu aspaldidanikoak baikara plaza honetan zetarekin problemak izateko. Ez beste batzuk bezala, eta urrutirago joan gabe hara hor nun enteratzen garen, Azallus-Arzalluz, ez direla moldatzen zera ditxosoarekin, sesentaiotxon hasi zela alderdien alderdiarekin flirtatzen. Gaizki ez bagaude gure anaia gaztea sartua eta aterea ere bazen ordurako Euskal Alderdi Jeltzailetik. Gure historikotasuna dela medio eskubide osoa dugu beraz Euskadi zetarekin izkribatzeko.

        Vassilis Vassilikosen izenean besterik ez bada ere.

        Dena den, eta gaia ukitu dugunez, esan beharra dago Euskadin zeta edo deszeta dela eta ez heuskaldunon indibidualismoa eta teleolojiarekiko zaletasuna hobekien bereizten duen letra. Hatxearena rollo txarra bihurtu da, eta ez du batere grazirik jaranburu jaltuna esateko ez hada. Geure aberriaren izena izkribatzeko moduan eta letra huts bategatik ados ez jartzeak —besterik litzateke izen osoaren inbentoa retxazatzea— argi asko erakusten du euskaldunon izpiritu desnegoziatzaile boluntariosoa. Horregatik, gure zentzu polemiko-kritikoa, Euzkadi izenak besterik ezin dezake sinboliza. Hori bai, gure posizio ideiolojikoari teoriz behintzat ez dagokion letraz izkribituz. Oh Euzkadi.

        Nahi bagenu ez litzaiguke soluzio pragmatikorik faltako prolema hori eta beste asko konpontzeko, gezurra baita gure posibilismoaren ukazioa soluzio praktikoen faltan oinharritzen denik. Kasu honetan, eta nahi duenak jaso beza bere programean, soluzio bat litzateke Euskadin ese eta zeta kendu eta manera oso lojiko batetan Eukadi izkribituz polemikari amaiera ematea, horrela gure anai inmigranteei ere izen nazionalean beren lekua emanez, pronunziatzeko hain engorrosak zaizkien letren ausenziarekin alegia. Ideia bat da diskutitu beharrezkoa. Inmigrantes al batzoki.

        Bueno, esan dezake politika unitario zaleren batek pozik, eta hala esan zigun testualki bere koinata MCko tipo batekin ateratzen den batek— bueno, horrela behintzat diskusio gai txepel bat gutxiago izango dugu euskaldunon artean, eta ea batasun batetara iristen garen.

        Tarradellasen influentziak dira gure unitaristen zerebroan euskaldun esenzia euskaldunak jaten ari zaizkien pipia. Euskaldunok harro egon behar genuke geure desbatasunerako kapazidadeaz, hain zuzen ere izpiritu kritiko zorrotz eta hiperdesarroilatu batek posible egiten duena. Gure balore nazionala, herri guztien aurrean nazio bezala identifikatzen gaituena. Izan ere hor zehar boterea usaintzen ez duen ezkerraren patrimonio den konzientzi kritikoa, hemen, gure artean, eskuinetik ezkerrera eta aurretik atzera euskaldunon guztion balorea baita.

        Norbaitek agian, beti dago norbait lehendik ere gutxi baginen probetak hasi direla orain eta, ea zergatik esperientzia marjinaletan ihardun beharrean ez ditugun esistitzen direnak indarten esan dezake.

        Zihur gaude horrelako zerbait esan dezakeela, ikusi makusi, zer ikusi, txillarrekin hasi eta degirekin bukatzen den norbaitek. Hala zion behin alderdien sortzeari buruz hitzegiten, berak ez zuela gehiago sortuko eta besteok ere mesedez berdin egiteko. Betikoa beraz, norberak nahi dituenak eta bat egin ondoren, esperientzia estrainatzeko gaudenoi ez duela pena merezi esan.

        Horixe, Jone etxean gorde eta nesketan ibiltzeak ez duela konpensatzen.

        Baina zergatik bat gehiago besteak indartu beharrean insistitzen du Txillardegik.

        Zergatik hein?

        Alde batetik esaten dugu Monikaren telefonoa kapikua dela pentsatuz, atzeko partean Kaja Ahorrosen anunziorik azaldu gabe paperik argitaratzea posible ote den ikustearren. Kuriosidade zientifikoa, beraz.

        Bestetik idazle berrientzat plataforma bat lortzeko, zeren gauzak diren bezala edo ikusten ditugun bezala esateko, oraindainoko aparatoek ez baitute horrelakorik lortu, betiko izenak betirakotzen dita betiko roiloetan. Badakigu bai, mundu guztiak daki ateak irekita daudela horko etxeetan nahi dutenak sartzeko, baina eskribitzeko gauza honetan ateak irikitzea aurrekondizio beharrezko da baina ez zufzientea, eta ez gaude zihur horrekin bakarrik haize freskoaz aparte ezer gehiagorik sartuko zaien.

        Euskal letren soziolojian irakurle idazle banaketa eta profesional amateur zatiketa dato berriak dita. Ez goaz gu dato hoiek baloratzera, beren positibotasuna zalantzan jartzera beraz, baina konstatatu beharrean gara definitzen duen sistima berria ez dela egokiena izen berriak promozionatzeko. Saldu, izenak saltzen du, profesionalizatzeak lan postu bat defenditu beharra dakarki, eta gure aurreautonomia honetan montatu nahi duten, montatzen ari diren euskal kultura ofizial homologatuak, izenak behar ditu, listo ofizial eta pentsalari konsakratuak, ez gazte txoro prinzipianterik.

        Horregatik Oh Euzkadi, eta horregatik datoz beren harmak estrainatzen dituzten firma gazteak zenbait abenturero zaharren artean.

        Gero euskal letrak testoinguru berri batetara zabaldu behar dutela ere nahiko bistan dagoen gauza da. Duela zenbait denbora aire katxondo bat beharko zukeela esango genuen. Gaur ez. Errebista batek nolakoa izan beharko lukeen, eta batez ere, nolakoa behar ez lukeen pentsatuz, ideiak mamitzen, zahartu garelako agian, deskatxondotu terminoa permititzen bazaigu. Asko entzun dugu hor zehar katxondeo pixka baten beharrean gaudela eta euskaldunok ez ditugula gauzak horren serio hartu behar. Guri berriz azkeneko parte honetan katxondeo gehiegitxo ere ez ote dabilen iruditzen zaigu. Katxondeoa seriotasun ausentzia bezala konsideratuz noski. Sentidu horretan hemen dagoena katxondeo hutsa baita. Exenploak ez zaizkigu falta eguneroko bizitze politiko kulturalean. Muestra bezala hor dago Kultur kontseiluak lehendabiziko ekintza ofiziala bezala eskaini zigun botijo erakusketa. Zer esanik ez Txiki Benegas Zorongo boy prestatzen ari den polizia aurreautonomo txapel konkursoari buruz.

        Hombre, dena da superablea eta kondoi lehiaketa bat adibidez katxondoago izango zen dudarik gabe, baina hasierako ez dago gaizki. Malla inportante bat deritzaigu katxondeoaren alorrean.

        Hemen dagoena zera da, itsusi asko interesantez disfrazaturik, anteojo kontxaduna aukeran eta serio jiteak bizar atzeetan, baina sakonean surrealismo katxondoa. Diskurso aspergarri asko baina funtsean ez seriotasun eta arintasun jatorrenaren perla.

        Ez dakigu beraz, benetan serio jartzeko ordua iritxi ez ote den beren arinkeria traje serioekin disfrazatzen dutenen jokabidea salatzeko besterik ez bada ere. Hemen publikoa aspertzen ez baduzu ez baitzaitu inork serio hartzen.

        Ikusi egin behar. Bitartean esklerosia fatal hori seriotasunaren kosmetikoz ezkutatu beharrean ikusten ez garelarik, disfrutatzera, bi egun besterik ez baitira eta guri honezkero ez da kaso egingo digun kristaurik habitoak jazten baditugu ere. Ale bat prestatzeko bilerak aukeran egin, bilera bakoitzean afana eta afal ondoren kriston juerga.

        Eta bukatzeko ohar bat. Oh Euzkadi ez da herriaren aldizkaria eta ez dugu uste inoiz ere izango denik. Gauzak diren bezala azaltzea hobe, zertarako engainatu. Gure lana ez dugu herriari kredito personalak eskatzera bultzatzeko bezain inportantea ikusten. Eta ez da moralismo pudoroso kontua bakarrik, ez ditugula geron buruak horrelako montaje bat egiteko nahiko jantziak ikusten.

        Eta montajeak direla ta gure kontableak dionez —Pitu, afal ondoren eskotea kalkulatzen duena— Logroñesek atzo zer egin zuen jakitea bostehun pesetan jartzen zaigula aurten eskertiarroi erresultaduen egia manipulaziorik gabe Eginen irakurtzekotan eta Logroñon andregai bai izan bagenuen ere ba, gehitxo iruditzen zaigu.

        Nola nahi ere Eginekoa oso ona, jendeak dirua ematen duela herriak hitza eta boza izan dezan eta guk Logroñesek zer egin zuen jakin dezagun. Hasik dirua sartzen duela hitza eta boza berak izateko, Eiak dirua sartzen duela Hasik ez hitzik eta ez bozik ez dezan izan. Laister amerikanoak rusoak arabeak eta aze martxa. Gu benetan ez gara kapazitaturik ikusten.

        —Zuek ez zarete ezertara iritxiko esaten digu Txillardegik edo San Martinek edo Mujikak edo Intxaustik edo edonorrek.

        Eta arrazoin dute, ez gara iritxiko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.