Pete Sinfield
Espetxe-ilargiaren kate higatuak
Eguzkiak lehertu ditu.
Bide bat ibiltzen dut, horizonteak aldatuz doaz.
Torneoa hasia da
Xirulariak bere doinua jotzen du
Abestaldeak gozo abesten ditu
Hiru sehaska abesti aintzineko hizkuntzan.
Errege gorribiziaren gortearentzat.
Hiriko giltzen zaindariak
Sarrailak jartzen dizkie ametsei.
Erromesaren atearen kanpo aldean nago zain
Plan aski zehatzik gabe.
Erregina beltzak hileta-martxa
kantatzen du
Brontzezko kanpai arrailduak joko dute
Suaren sorginari dei eginez
Errege gorribiziaren gortera.
Baratzainak zuhaitz berde bat landatzen du
Lore bat zapaltzen ari den bitartean.
Itsasontzi prismatiko baten haizearen ehizean ari naiz
Gazia eta geza dastatzeko
Malabaristak eskua altxatzen du
Orkestra hasten da
Errota gurpila bezala astiro biratzen
Errege gorribiziaren gortean.
Alargunek negar egiten dute goiz gris gozoetan
Jakintsuak txisteak kontatzen ari dira elkarri
Lasterka egiten dut etorkizunaren seinaleak iristeko
Bufoi horiak ez du aktuatzen
Baina hariei eragiten die leunki
Eta irribarre egiten du dantzatzen direnean titereak
Errege gorribiziaren gortean.
The Court of The Crimson King
|