Euskaltegiak, poliziak eta Karlos Santamaria
Ez da nere asmoa lau polizia Euskaltegietan sartzeko pretensioari, pretensio lortua bestalde, buelta behiago ematea. Eguneroko prentsak erruz erabili du gaia eta irakurleak atera dita onuzkero bere ondorioak gurearen zai egon gabe.
Azaldu nahi nuke hori bai bainan monja ez hori ez inguruetako intelektualek, periodisten eskariaz, gai honi buruz eginiko azalpenetan orokorki azaldu duten miseria, nolabait esateko intelektuala.
Jakina da, gertakizun sozial garrantzitsu eta batez ere inpaktantea ohi denean, erreporteroek, neurri batetan beren lana erreztearren, baina batez ere intelektualak horretarako daudelako, gertakizunen aurrean beren judizio morala eta kalitatezkoa emateko, kulturgintzan zerbait direnen eritziak jaso ohi dituztela.
Ez noa izen konkreturik ematera, batzuk gordeaz beste batzuk botatzea ez bailitzateke bidezkoa izango, eta derrihorturik nago pare bat behintzat gordetzera orain artean eta urteetan zehar eginiko lanari esker, isilune errespetagarria edo piadosoa zor baizaie.
Arangurenekin nago, eta beste askorekin, baina Aranguren da azken denboran gaiaz arduratzen dena, intelektuala hain zuzen ere ofizio konkretoa utziaz, abandonatu gabe noski, mundu orokorraz arduratzen dena dela dioenean. Besterik gabe paleolitikoaz kezkatzen dena, bere inguruan eta denboran gertatzen denaz arduratu gabe, arkeologoa, zientifikoa edo jakintsua izan daiteke, baina inundik ez intelektuala.
Barthesek "ecrivain" eta "ecrivant" esaten zuen antzeko zerbait bereizteko. Arestik berriz, idazle eta eskritore esan ohi zuen, ez intenzio berdinarekin, gehiago baizen literatura egiteko gaitasuna bereizteko baina tira, gauza aitzindari kulturalen hutsunea betetzea denrz, balio dezake baita ere literato hutsa eta literato intelektualaren arteko diferentzia adierazteko.
Intelektuala ez dela bere kultur sail konkretora mugatzen den norbait onartuz, ez dela askok uste bezala "paleontologiaz badaki, mintza bedi paleontologiaz baina utzi beza politika", baizik eta beren ofizioa hain zuzen ere Euskaltegietaz eta poliziaz duten eritzia azaltzea dela, aitortu beharko dugu baita ere hitzegite hutsa ez dela aski.
Intelektualak hemen, textu izenpetzaile hutsak besterik ez dira izaten, zentzu erreal eta figuratuan, zeren gehienetan politikoek proposaturiko paperak zinatzen baidituzte eta horrela ez denean, beren ahoz ari direnean, politiko batek esan zitzazkeen hitzei beren ofizioak duen kredito morala ematera mugatzen dira. Eta ez da hori, intelektualak gauza berriak esan beharko lituzke, diferenteak, egia, zer esanik ez, baina egia ausart klase hori, pofitika arloan maizegi beharrezkoak izaten diren sinplifikazioak galerazi ohi dituena.
Nik behintzat esan dezaket, ez geroagoko "parvenu" askok, duela hamar arte ere Mandelek Altusser jorratzen zuenean, Weber zabarra zitatzen nuela politikoaren eta zientifikoaren moral desberdinen arazoa aipatzeko: konbikzioari erantzun behar dio intelektualak ororen gainetik, politikoak berriz ondorioa zaintzen du, ondorioek erresponsabilitateak mugatzen du bere zentzu morala.
Eskematiko xamarra, baina hala da, oraindik ere Gramsci gizarajoak zioena "politikan erreserbaz mintzo ahal izango da, bainan ez gezurretaz batzuk pentsatzen duten zentzu makurrean: masa politikan egia esatea beharkizun politiko bat da hain zuzen ere" bakoitzak bere gustora ulertzen baidu, erreserba isiltasun oportunoa bezala interpretatuz, gezur piadoso bezala ez denean. Dena den, erreserba horiek ez lukete intelektuala politikoa bezainbat kezkatu behar. Adierazgarriak iruditzen zaizkit zentzu honetan Bendak Dreyfus-en aferean esandako hitzak. Intelektual bezala egia defenditzen zuela, zioen gutxi gora behera, hau da Dreyfus-en inozentzia aitortzen zuela, "bainan ez pentsa", esan zuen textualki, "horrela aberriaren edo ejerzitoaren zerbitzuan jartzen naizenik. Zearo alderantziz, estadu nagusiaren izen ona konprometituz, militar buruzagien autoritate beharrezkoa arriskuan jartzen ari naiz. Nik ordea, egiaren erresponsabilitatea izaki eta ez Frantziaren poterearena".
Pena ematen dit neri, intelektualak, jendea gai soziolojiko eta politiko batekin interesaturik, eta are gehiago apasionaturik dagoenean, funzio intelektual bat betetzeko nola ez duten profitatzen ikustea; hau da, pentsatzeko, eztabaidatzeko tresneria, metodoak, erakutsiz sinplismoen eskematismoen arrixkuak eta frakasoak azaltzen ez dituztela ikusteak. Hori ezin baidaiteke egin jendeak debatitzen dituen prolemak sinplifikatuz.
Prolemak sinplifikatzeko ez baidugu intelektualen beharrik, eta konpon gaitezke kultur kontseilaritzeko funtzionarioekin, edo irakasleen portabozekin, edo PSOEko prentsa gabinetearen arduradunarekin, zeren intelektualen zereginetako bat, ez garrantzitsuena, eta okasionala, zenbait gertakizunen aurrean politikoen hitzei itzal morala, kredibilidadea beraz, ematea izan daitekela onartuz ere, politikoek esaten dutena berresateko aski eta gehiegi ditugu politikoak.
Ez da aski ordea moralista batek adibidez, intelektual ofizioa bete nahiean, Bilboko abortisten auziaren aurrean giza bizitza konzepzioarekin hasten den ondorioz abortatzea krimena dela esatea, nahikoa ez den bezala historiadore etnologo edo fisiko batek, intelektual bezala, polizia nazionalak ziudadano direnez euskaltegietara edozein zerbitzu publikotara bezala joateko eskubidean daudela adieraztea. Lehendabiziko lanerako aski zaigu Santa Mariako erretorea eta bigarrenerako berriz, nork Labayenen txaketa ingelesak baino jantzi aproposagorik prentsaurreko batetan behar bezala azaltzeko.
Intelektualen azken egunetako jardunean beste gauza batek ere harritu nau zertxobait, nolako mespretxuz juzgatu duten alegia gure kontextu soziala. Gizarte sujetoak bezala zoratu ote daitezken hauzia zientifikoki aklaratu ez bada ere, badirudi gure intelektual gehienak uste horretakoak direla. Egia da, posible da egia izate hobe, zirkustantzi oso konplexu batzuren arabera herri hontan krisi moral edo etiko bat ari garela sufritzen.
Posible da egia izatea diot, berezitasun zenbait, asko agian, izatea prolema etikoak enfokatzeko moduan, baina berezitasun horien esplikazioa ez gure naturan, baizik eta gure zirkustantzian bilatu beharko litzateke, hau gorarazi beharrak lotsa apur bat ematen badu ere.
Ni pertsonalki, kezkaturik nago euskaldunok heriotzaren aurrean dugun jarreraz ez zeharo orijinala, baina bai beste herri batzutan baino nabarmenagoa, eta pentsa ohi dut adibidez, heriotz biolentoaren nolabaiteko esaltazioak ez ote duen salatzen gure kasuan, heriotze naturala subkoszientean ezkutatzeko premia haundiagoa.
Bainan orokorki, nazionalismotik gatozenok, etxe hontan euskaraz aitak eta partearen bukaerako lehendabiziko txunta txunta gorrotatua itoaz radioa itzaltzen genuenok, ikasi genuen beste edozein herrien pareko garela, ez gehiago bainan ez gutxiago. Bainan begira nundik zenbait intelektual pretigiotsu, eta izenak mihin puntan, atera zaigun orain bereziki basatiak garelaren teoriarekin polizia nazionalik Euskaltegietan nahi ez izatearen esplikazio bezala.
Ni prest nago hipotesi bezala hemengo partean, beste lekuetan ez bezala, ideiak erlijioak bailiran profesatzen ditugula onartzeko norbaitek esan zuen hura: este es un pequeño país donde no cabe la menor duda bainan joera horrek, antipolizien sinplifikatuz jarrerarekin zer ikusirik balu, berdintsu esplikatuko luke polizien alde sinplifikatuz baita ere daudenena.
Orain sufritzen eta gozatzen dugun demokrazia hau, eta ez diot komillarik jarriko, demokraziaren balore oro kentzeko prest daudenen aurrean defenditu nahiak, badirudi bat baino gehiago marxismotik eta nazionalismotik datorren asko ere barne dagoelarik, liberalismo politiko ideiolojikoa ez bestea talantea, jarrera tolerante eta permisiboa, karakteriolojia nolabait esateko katexisma bat bezala aplikatzera bultzatzen duela eta bada atzo "euskara arma iraultzaile bat da" esaten zuenik, gaur berdintasunaren izenan euskara prioritatzearena hain garbi ikusten ez duena, edo "txakurrak kanpora" oihu egiten zuenik, gaur berriz, mendebaleko edozein demokraziatan poliziaren ofizioak sortarazten duen erreserba naturalak ulertzeko ulertzeko diot ez onartzeko gauza ez dena.
Politiko batek, eta boteretik zer esanik ez, ezin duela esan, bale, bainan intelektual batek ezin du faktore horren eragina mespretxatu.
Guzti hau Carlos Santamariaren artikulu batek dakarkit gogora, nun euskaltegien arazoaz idazterakoan, azaltzen duen intelektualaren larria. Lan horretan Ferrater Morak honek gogora arazi dit hain zuzen heriotz biolentoaren gorespenaren gaia: the pornography of death dio Geoffrey Gore-k eta Zubirik pentsatzen dut, honako hau esanaz amaitzeko aria ematen dio "sentir es aquí el único medio de inteligir". Eta behin gehiago Camusek La Pesten azaltzen duen Rieux sendagilearen oroimena gogora "zein da zure morala" galde egiten diotenean arratoi mutur odoleztatuak espaloietan zerraldo osatzen duten paisaje makabroan irautea erabaki du "konprensioarena" erantzuterakoan.
Ez dugu irrazionalismoaren kanta egingo orain, bai adieraziko eskematismoetatik ihes egiteko dugun derrihortasuna. Intelektualak batez ere, beroriek baidira ahalik eta dato gehien erabiltzeko kapazitaturik egon behar luketenak.
Kapazitate hori erakutsi du urteetan zehar Santamariak, eta horregatik nahi nioke gaur homenaldi maitekor moduko bat egin, dioetenez, eta egia da, normalean oso xamurrak ez diren orrialde hauetatik.
Nik egia esan ihesi ere egin diot, praileak torturatu egin nindutenetik berak profesio bezala zuen pedagojiari ihes egin diodalako, ez besterengatik, eta ziur naiz nik ere ez diodala nere belaunaldiko beste zenbaitek, konplexu gutxiago zutenak profesoreekin hitzegiteko, edo Tiffanyserako gusto gutxiago zutenak, danetik zerbait, eragin ohi zioten interesik piztu. Bainan beti admiratu dut hemengo errealitate honi atxikituz, intelektual ofizioaren zama gaineratzeko izan duen irmotasuna, PNVko kontseilari izateko determinazioa hartu zuenean adibidez, intelektual askok inork eskeintzen ez dion kargoa ukatzea, zintzotasun intelektualaren ezin gehiagoa konsideratzen zuenean. Berak hartu egin zuen, eta horregatik, paradojiko badirudi ere, juizio pertsonalak askatasunik galdu gabe, ekintza politikoaren ezaguerak "au dessu de la mele" jartzen den askok uste baino konplejoagoak aberasten du.
Ez dut uste Santamariaren militantziak inolako mugaketarik suposatzen dioenik juizio bat ematerakoan, eta orain ere erakutsi dit nola arrazonagarria den neurrian joera politiko batekin koinzidetzeak, ez dioen eragozten beren askatasuna, gure denboran birjintasuna gorde ohi zen arreta ia patolojikoaz zaintzen duen sabio panda batek ez bezala, gai politiko eta konplexu bati buruz erreflexio propio bat egitea.
Gaur hemen agian Suizan edo Italian ez jarrera nahitanahiez kritiko batetan korronte politiko konkret baten barnean situatzea, sorbalda intelektuala sartzea, umiltasun azalpen derrihorrezkoa deritzait desengagement irreflexibo eta errezenaren erretorika areagotzen ari den mementuan. Ez dakarki exitoa, eta agian bai frakaso pertsonala. (L'intellectuel est un rate dio Alain Tourainek). Azken finean, intelektualak traizionatua izango den konzientzia baidu, batzuk besteak baino lehen aukeraren arabera zer nola zaude Don Carlos bainan hori izaki munduak bueltak zentzu zuzenean ematen jarraitzeko bide bakarra.
|