L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-2 (1992-abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Egia ttikien katalogoa

(Euskararen egoerari buruz)

 

        006/ Irungo tren geltokian honoko hau irakur daiteke txartel batean: Ez badabil («No funciona», edo).

        007/ Beste hainbat astakeriarekin batera, ohar hau irakurri daiteke, textualki, Forondako aideportuan: Utzi hemen, metalezko gauzakiak daramatzazula, adibidez giltzariak, zigarro fardelak, zenbagailuak etabar. Eskerrik asko.

        008/ General Alava Gasteizko kale nagusienetakoa da. Bertan ia ez dago -ez denda leihotan, ez ormetan- euskarazko hitzik. Kalean gora eta behera kontaka ibili den paseatzaile batek ezin izan ditu euskarazko 15 bat hitz osatu. Gainera, ez omen du euskararik entzun pasaeran.

        009/ General Alava kalean aldizkari denda haundi bat dago. Bertan 237 aldizkari desberdin aurkitu daitezke: 200 bat gazteleraz, hogeitamabost gainerako erderetan, bat euskaraz, beste bat euskaraz eta gazteleraz.

        010/ Gasteiztik Tolosara, bidaiariak Idiazabalgo azken tabernan geldiune bat egiteko ohitura dauka. Nahiz euskaldunez osatutako herria omen, bertan ez da euskararik sentitzen. Bezero eta mostradorekoek gaztelera dute hizkuntza (euskal azentuko gaztelera, hori bai).

        Oharra: katalogo hau osatzen lagundu nahi duenak bidal bitza bere oharrak Emak Bakia-ra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.