L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-4 (1993-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

igel iz. Zool. Ranidoen familiako ur-lehortar isatsgabe batzuen izena. Igel arrunta (Rana esculenta). Sakel eta negel izenez ere ezagutzen da. Azal biguin leuna, kolorez berde distiratsua eta orban beltz eta horiak dituena, 7-9 cm luzea. Atzeko hankak oso luzeak ditu, eta behatzak mintz zabal batez elkarri erantsiak. Igerian trebea da, eta lehorrean, jauzika ibiltzen da. Europa guztian, Afrikako ipar-mendebalean eta Asiako mendebalean bizi da. Zenbait lurraldeetako sukaldaritzan oso haintzat hartua dago bere haragia, atzeko zangoetakoa batez ere. Uretako igela (Rana didibunda). Gaztaina koloreko orbanak dituen azal berde horixka duena. Ur bazterretan eta belardietan ibiltzen da. Uretako ornogabeak jaten ditu batez ere. Basoko igel gorria (Rana temporaria). Igel-mota txikia, azal marroi iluna duena. Errekastoetatik hurbil dauden belardietan ibiltzen da. Bizitzaren parterik handiena lehorrean ematen du. Intsektuak jaten ditu batez ere. Zuhaitzetako igela (Hyla arborea). Hilidoen familiako igel-mota txikia, 5 cm inguru luzea, gainberdea eta azpi-horia, behatzen puntan disko itsaskorrak dituena. Oso iparraldekoetan izan ezik Europako eta Asiako eskualde guztietan bizi da. Zuhaitzetan ibiltzen da maiz, eta intsektuak jaten ditu.

LUR Hiztegi Entziklopedikoa
J. M. Usandizaga 17, behea. DONOSTIA
Tel.: 28 88 81

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.