L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-6 (1993-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Pertsonaia miresgarria

Lazkao-Txiki

 

Zuregatik esan daiteke Txirritak behin kantatu zuena, makina bat humore eder jarrita joan zarela mundu honetatik, eta zure izena ez dela gutxienez beste larogei urtian ahaztuko. Baina horretzaz gain, jarri zurekin eta zure bizimoduarekin pentsatzen, eta Edward Lear-en biografian hasiera hasieran datorren ipuin oso labur bat ere konta diezakezudala iruditzen zait. Bada Irlandako huri batean gizon bat azaldu omen zen mediku arima-salbatzaile baten aurrera, esanez bere buruari ekinda zegoela, goibeldadean murgilduta bizi zela, eta ea zer egin zezakeen. Medikuak esan omen zion zirkura joateko, bazegoela hirian zirku bat oso pailazo on eta alai bat zeukana, eta beharbada pailazo hark farre eginaraziko ziola eta hartara sendatzen lagundu. Gizonak hori entzutean, medikuari begirik begi begiratu eta: eskatzen didazuna ezinezkoa da. Neu naiz pailazo hori. Oker al nago? Gezurra esaten al dit memoriak jende artean eta beste zerbaitetaz kantatu nahian ikusten zaitudanean? Ez al zitzaizun baldarregi egiten betiko ttikitasuna eta betiko andregai eza aipatzen zizkizuten zaletuen joera? Bai, onak emanda joan zara, baina onenak eman gabe. Agian aurkituko dituzu gai jartzaile hobeak Parnasoan. Gure aldetik, pertsonai miresgarri bezala aipatzen zaitugu. Guretzako, aspaldian izan den bertsolaririk delikatuena izan zara.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.