L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<garz0900>— Garziarena-9 (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrazolako Pedro Muruagak esana

 

Neuri pasaikue San Antonioz Durengon. Erderaz bape nik 20 urte banekosan, mutille eongo nitzan ainbesteko, da erderaz bapes. 25 urteas ikesi lenengo erderie nik, gerran. Juen Durengora da, ba... dantzan. Neska politek sien, da estosu jakitten erdaldune ala euskaldune dan. Mesedez eskatuotzat, da onek neskok dantzan geugas, da berbetan asi gintzen da erderaz, nik euskera t'arek erdera. Arek euskera etxekijjen da nik erderaik es. Da neuk, joño, au dok ona! da berbaik esin eiñ da "a que calor..." olakoxe berbak berak es. Neuk erdera nekijjen plantan, "a si, si hase calor si" ta beste berbaik esin eiñ ba neuk, da akabaikuen tokie juengok eta enok lotsatuko. Baie tokie akabau sanien geatu iñ sien neskok, mutil polittek giñela pentseu eo estaipaser, geatu dies geugas bape berbaik iñ esinda. Timoteo bestie, kiñerras, emengue. Da akabau sanien, bueno adios esanda juengo sielakuen da juen es. Da lauok ixilik. Eurek guri esin berbaik eiñ, da geuk eurei esin berbaik eiñ. Atzeneko kantsau sien da "Bueno, bueno adios da hasta hasta la prosima". Si, lotsatu gaittuk ointxe, erderaik es e? Ori 20 urteas, da olantxik. Da urrengokuen esaunana ixen esik juen bes. Esauna, beste tropiezo bat eon es tteitten.

 

 

(...) Nik esangotsuet infernurako bilddurrik estekoala, serurako posik pes, entendittuosu? Suk estosu aittu. Batzuk infernurako bilddurre, infernue es balego, lapurretan ibiliko sien. Askok infernuen bilddurraittik estabe eitten. Nik infernuko bilddurraitik es, emengo bilddurraitik estot eitten nik, es infernukorakoaittik. Niri infernuek estoste bilddurrik emoten, seruek pes posik. Nik seruen baño emen gureot, ementxe itxi deijjela eun metro kuadreu andrias pasietako, ta ementxe... La Eternidad! Ementxe beti ni, da seruko pastelak jan daiesela a gustetan jjakenak.

        Klaro, bilddurre emoten dau: badau ala estau? Abade bateas euki nauen ementxe, Santijjaus, diskusiñue. Etorri san, da nias berbetan emen, ekiosten seru kontuek eta infernue, ta nik esanotzen: Nik estait, sekulan estot esan ondiño serue dauenik, estauneik pes. Ta eundo estot esan esta serue. Egongo da edo esta egongo ta infernuekin beste orrenbeste, egongo da edo esta egongo, justu ikusitte, da Aita Santuek pe estau ikusi, iñok pe estau ikusi. Berba batek diferentzie andijje deko, edo bada, edo egongo da. Ba niri esan dagistela gaur patatie erein soluen da bijjer olakoxe garunak eiñdde daosela. Nik esin sinestu, ta ori baño andixagoa esan bitsut, esa'notzen. Suok sabixe guk arimak deukusule, estakixuena. Gure arimak salbetan sabixe suok abadiok eta fraile eta kredo gustijje, gure arimak salbetan; dekun ala es estakisue arima, da gure arimak salbetan. Da geu gabix suen gorputzak salbetan. Suek gorputza dekosuela bakiu ta seuk pe bakixue, da gure kontura bixi sariena bakiu.

Biltzaileak: Yon Aurre/ Kolesti Agirresarobe/
Begoña Balbuena/ Maria Jesus Vizan/
Cesar Del Pozo/ Mila Madariaga.

Grabazio urtea: 1985eko Urrian

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.