L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-9 (1993-azaroa) —<garz0914>




 

 

Goiuriako andreak esana

 

Ni posen akordetan nasen gausek dire txikitteko gausak. Ni baserrijjen bixi nitzen da eskolara sei urteas asi giñen denok, da denok alkarras jueten giñen baserrittik eskolara. Etorten san bestiei deitzen, ba logure gitxi eukiena edo goisen goisetik jagi sana edo bere eusoko urrenguenai deitzutzen leleko, da gero arek bijjek beste bati, ta beste bati, bueno danok alkarras eskolaraiño. Eskolako biximodue ba bueno, oso ona, baina gauserik polittena ixeten san udaberri aldien ba trumoe denpora edo olako egualdi siur esaunien. Geunken maistra zintzo zintzo bat da illuntzabenien denporaldie edo egualdijje eta berak pentsatabanien trumoie edo saparren bat bota biabela esatuskun: bueno, suek urringuok saretenok urteijjue. Urtetan geñun posik gu eskolatik, da iguel bide erdijjen gausela edo ariñau, saparrada ikerigarri bat, kendu sapatak da artu eskuetan edo kokotien eskei edo olako bat eitten gañun ortosik ibilttiarren, da eltzen gañen etsera bustitte da lupetzas ondatute.

 

urte asko dala Abañoko batzuii pasau jjakiena. Iru nebarreba isen sien, mutil bi ta neska bat, da aittek eta amak beti sarataka, berandu datosela ta estala sasoie, sasonetan estala etxera etorten.

        —Nos etorri biu ba?

        —Abemarijjek joten dabienean.

        Abemarijjek illunkeran joko abiesan, neguen seirek inguruen da udan sortzirek edo estakit se ordu isengo san abemarrijjek jo orduentxik. Da ba, bueno...

        —Es gatos gu abemarijjetan etxera.

        —Ba esaie juengo iñora.

        —Ba eskara juengo iñora.

        Da iru-lau Domeketan etxien geldittu sien, iru nebarrebak etxien.

        —Seittik esuesie erromerijjera, nos juengo sarie erromerijjara? Aittitte eitten saienien?

        —Eskara eingo aittitte sekule be, amentxe geldiko gara beti.

        —Seattik pa?

        —Ba abemarijjetan etxera etortekotan eskues inora be, es aittitte es amama eskara eingo sekula be, estu topauko esebe ta.

        Ori entzu ebenien aittek esautzien:

        —Juesie ta etorri seittie beste batzuk etorten diesen orduen.

        Da sekulako bakie, jueten sien. Ta eurek gure abenien etorten sien danakin batera.

 

Eusuneko gixonik biskorrena ta listuena selan akabau basan bere egunek.

        Isan san... Nik eneban esetu diputau isan sanien bera, baia isan ei san. Da gero kontzejal isan sanien bai, se eskolara etorten san bakasiñu aurretik, sortzi bat egun ariñau edo, karamelo paketetxu batekin, bueno, bakotxarentzat pakete banakin etorten san.

        Bueno, baia baserrijjen bixi isan san. Bere aitte kontratistie isan san da bera be kontratiste moduen ibili san, baia gero estait pa nik ser pasau jjakon, beintzet baserriratu sen. Da ixe amias bakarrik bixi san, aitte il san, da beste anaijje bat euken eta gaste gasterik a anajje il egin san. Da bera ba ixe mutilsarra eiñdde, ta amak esautzen:

        —A mutil, eskondu ai, nigas beti esingoas bixi, ni ilko nok egunen baten da, eskondu eiñ bikok.

        —Eskonduko nas ni.

        Baitte eskondu be eiñ san. Topauban nobijje andra ederra pañelo-moñuaz da sekuleko andrie, da eskondu sien ixil-ixillik, iñok ese jakin barik. Nire amama bere iseko da ta eseban jjakin sein egunetan eskontzen san, orduen ixil-ixillik eskondu san. Baia eskondu da andi iru bat egunera, etorri san gixona bere etxera da andrie berera. Baia es pentsau asarratute egon sienik. Domeka gustietan juete san amarretako mesara gixona ta andrie be bai, da laguntzutzen leleko andrieri ta gero etorten san bere etxera.

        Da gure amamak ño, ori eseban ikusten.

        —Ser ganora, ser dabillie onek.

        Da juen egun baten da esautzen:

        —Iñisio, ser dabik, ser dala ta eitteok ori, es as bertara juen bisitten edo bera ekarri ona. Estusu bier andra gaste bat emen?

        —Iseko, nire arluetan es sartu, nik paakit ser eittuan da olantxise segidu biou.

        Da txarri-ilttiak eltsen sien da esateban:

        —Basues Iñixio?

        Ikusten gendun, dotore dotore jantzitte jueten sala ta amak edo amamak edo...:

        —Basues Iñixio?

        —Bai, banue, txarri-ilttie deko Monikak eta banue txarrijje illtten.

        Jueten san txarrrijje iltten, ekarten sittuen ba ori, txoriso, morsilla edo inguru gustijjek eta kitto, bera bere etxien da bestie bestien, bakotxa bere etxietan. Olan bixi sien ta olantxik il be. Il san bera, andrea leleko juen san. An egon san egun batzuetan, eldu san bere etxera eta kitto.

        Olan ixan sen euren biximodu gustijje, euren eskontziori, bakotxa bere lekuen bixitteko.

Biltzaileak: Yon Aurre/ Kolesti Agirresarobe
Grabazio urtea: 1986ko Martiaren 10ean.

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.