Egia ttikien katalogoa
046/ Forondako aireportuan, kafetegitik urrutiegi ez dagoen ate hertsi batean honako hau irakur daiteke gazteleraz, "ZONA RESTRINGIDA Obligatoria la Tarjeta de Seguridad Portuaria"; ingelesez, "LIMITED AREA Airport Security Card Obliged", eta, euskaraz: "ARLO MUGATUA Aireportuko Beharrezko Noragiri".
Bertan, Diputazioak antolaturiko argazki erakusketa hatean, "Pinturas Góticas Gaceo"-ren itzulpentzat "Gotikako pinturak, Gaceo" ematen zen.
047/ Antoñanan ugari dira zaldiz ibili nahi duenarentzako iragarkiak: "Centro hípico", eta, azpian, "Zaldizko Zentroa".
048/ Ondorengo informazioa Arantxa Garziarenak bidali digu Donostiatik.
"Donostiako (hiribururik euskaldunena!?) RENFEko tren geltokia. Informazio leihatilaren aurrean itxoiten ari naiz. Azkenenan RENFEko neska bat agertzen da. Nire aurrean ingles bat dago. Ingles dotore batez zuzentzen zaio neskari; honek ere ingles ez traketsagoz erantzuten diolarik. Primeran ulertzen dute elkar. Orain nire txanda:
Aizu; Madrilgo gaueko trenak zenbat...
¡Lo siento chica, pero el euskera no es mi fuerte!
No, que cuanto...
Inglesa primeran molda daiteke bere hizkuntzan. Euskalduna ez.
Ondoren Iberiako bulegora noa antzeko informazioaren eske:
Madrilgo lehenengo hegazkina...
Ejem;... ya estoy estudiando pero todavía... ¿me puedes hablar en castellano?
¡A ver si a la próxima!... que a qué hora...
Azkena. Abenidako Central-Hispano-ko bulegora joatea tokatzen zait. Leihatilen ondoan, horman zintzilik kartel handi bat ikusten dut euskera bankuetan bultzatzeko. Beno, eskerrak! Azkenean nire txanda:
Sartuko al didazu mesedez diru hau...
¿Eh? ¿Qué dices?
Kaka zaharra!!!".
049/ Beste datu hauek Angie Garziarenari zor dizkiogu. Honela dio Angiek:
"Zumarragako Legazpi auzunean dagoen errotulu batean zera dago idatzia:
'Servicios Funerarios Santa Isabel, Hileta Ospakizunak'. Ospatu hitza behin eta berriz oso era okerrean erabiltzen ari garela iruditzen zait. (H)ospatzeak albiste, berri edo oharren bat zabaltzea edo aldarrikatzea esan nahi du jatorriz eta honezaz gain zerbait ospatzeko pozik egoteko arrazoiren bat behar izaten da (pozik edo triste egoteko arrazoiak guztiz subjetiboak badira ere). Beraz, 'hileta ospakizunak' bezalako idatziak barregarri samar azaltzeaz gain, desegokiak ere izan daitezke zenbaitetan.
"Gasteiztik Gizpuzkoa aldera, Goierri barrena nentorrela, 'Etsegarate' zioen errotulua ikusi dut duela gutxi bide ertzean. Ez dakit Nafarroako Gobernuari edo Euskal Autonomi Elkartekoari dagokion baina lotsagarri samarrra ere badela uste dut horrelako errotulu ofizialen ardura ezgai edota ezjakin hutsen eskuetan uztea."
050/ Azkenik, Aztunpa Garziarenak igorritako informazioa:
"Gaur, abenduak 2, ETB-2ko gaueko albistegia ikusentzuten ari nintzela, Ertzantzaren operazio baten berri eman dute, eta eskaini dituzten irudietan agertu da zinta bat, erdaraz "PRECINTO" esaten zuena, eta euskaraz, berriz, "ERTZAPEN", bere "Z" eta guzti. Duda gelditu zait zein aditzetatik ote datorren hitz berri jator (Nola ez!) hori: ERTZI? ERTZATU?
"Bilbon urtero antolatzen dute eguberriak inguruan lehiaketa bat dendarien artean ea zeinek erakusleihorik politena atondu. BBK, El Correo Español eta 'Cámara de Comercio, industria y navegación' (euskaraz bataiatu gabea da, nonbait) dira laguntzaileak. Lehiaketa horren berri emateko kartel batzuk egin dituzte, non bi hizkuntza ofizialak agertzen diren. Eta honela dio erdaraz: 'Este establecimiento participa en el CONCURSO DE ESCAPARATES'. Euskarazko mezua, berriz, hau da: "Saltoki honek ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA OINARRIAK'. ¿Me comprende usted euskarazkoa? Mí, ez.
"Ez dugu ETZIKO (del verbo 'ETZI', 'dezezperar'), y no daremos amor, como dezía una cantzión de antes en vasko."
|