Bilbao Song
Bertold Brecht poetak eta Kurt Weill musikariak obra asko idatzi zituzten elkarrekin, Surabaya Johnny kanta ospetsua edo Dreigroschenoper "bost xentimoko opera" delakoa tartean. Ale honetan Antton Garikanoren itzulpenean euskaraz ematen dugun Bilbao Song hau ere bi egileen artean sortua izan zen, eta Happy End izeneko obraren barruan eman zen ezagutzera Lotte Lenya abeslari eta aktoresaren bitartez. Obraz at ez da noski erabat ulertuko, baina halere, eta bitxitasun bezala...
Bills Baihaus in Bilbao, Bilbao, Bilbao,
War das echönste auf dem ganzen Kontinent (...)
* * *
Bills Dantzalekua Bilbon, Bilbon, Bilbon,
Ederrena zen kontinente osoan.
Dolar baten truke zaiaparta ta plazera,
Zalaparta ta plazera, zalaparta ta plazera,
ta munduak naturaltzat daukan guztia.
Baina haiek hara sartu balira
Ez dakit gustatuko zitzaien:
Ai,. pattarraren algarak zeuden eserleku bakoitzean,
Dantzarako pistan belarra hazten
ta sabaitik barrena ilargi berdeak distiratzen.
Musika egoten zen, diruaren truke zerbait eskatzen zen!
Tira, Joe, imita ezak aspaldiko musika hura.
Bilboko ilargi zaharra,
Balio du maitasunerako oraindik!
Biihoko ilargi zaharra...
Brasilekin zegoen ohiturik...
Bilboko ilargi zaharra...
Maiz azpimarratu dut nik,
Bilboko ilargi zaharra...
Nerekin ez du inoiz izan begirunerik...
Ez dakit gustatuko zitzaien, baina:
Hura zen ederrena,
Hura zen ederrena,
Hura zen ederrena,
Mundu osoan!
Bills Dantzalekua Bilbon, Bilbon, Bilbon,
Egun batez maiatz bukaera aldera zortzigarren urtean,
Lau gizon etorri ziren Frisco-tik zakukada
Dirurekin, zakukada dirurekin, zakukada dirurekin,
Zerbait egin ziguten aspaldi hartan.
Baina haiek han izan balira,
Ez dakit gustatuko zitzaien
Ai, pattarraren algarak zeuden eserleku bakoitzean,
Dantzarako pistan belarra hazten
ta sabaitik barrena ilargi berdeak distiratzen.
Ta lau gizon entzun zenitzakeen
Beren Browning-ekin tiroka.
Heroe bat zara? Imita ezazu bada...
Ez dakit gustatuko zitzaizun, baina:
Hura zen ederrena,
Hura zen ederrena, Mundu osoan!
Bills Dantzalekua Bilbon, Bilbon, Bilbon,
Gaur egun itxura onez dago berriturik:
Palmondo ta izozki, erabat arrunt,
Erabat arrunt, erabat arrunt,
Beste edozein negozio bezala.
Baina haiek orain azalduko balira
Posibie da zuri gustatzea.
Neri behintzat ez dit graziarik egiten!
Dantzarako pistan ez da belarrik hazten,
ta ilargi berdea ez dago eskarien barruan,
jotzen dute musika, baina lotsagarria da dirua ematea!
Tira, Joe, imita ezak aspaldiko musika hura...
Bilboko ilargi zaharra,
Itxoin, nola segitzen zuen?
Brasilekin zegoen ohiturik,
Bilboko ilargi zaharra,
Nerekin ez du inoiz izan begirunerik.
Ez naiz testuaz oroitzen,
Luze joan da ordutik.
Ez dakit halakorik gustatzen zaizuen,
baina:
Hura zen ederrena,
Hura zen ederrena,
Hura zen ederrena,
Mundu osoan!
|