| 
 
 
Ttipian Buru
 
Iñaki Garziarena
 
 
 
Legea: Dionisioren omen
 
 
 
Nolako edana, halako izana
 
 
 
Gartzelik gotorrena
 
 
 
Gizonak betetzen duen 
 
gartzelik gotorrena
 
ideiaz egina da...
 
 
 
Exegesis
 
 
 
"Cesarren emazteak, bertutetsua ezezik, halakoxearen plantak agertu behar ditu."
 
Exégesis: ez duzu inoiz inolaz ere buruz buru afalduko mahaietan argi-mutil eratxekiak diren errestaurant batean, inguruan dituzun zingaro batzuen doinura... zure emaztea ez den beste emakume batekin!
 
 
 
Omena
 
 
 
Akats guziak
 
barkagarri jotzen dizkiot
 
bat ezik: ni baino
 
zoriontsuagoa izatea!
 
 
 
Eskerrik asko kuttunari
 
 
 
Eskerrik asko
 
egia gabe
 
entzun gogo dudana
 
erantzuteagatik...
 
 
 
Legea
 
 
 
Hein baten, hizkuntzek
 
idatzi egiten gaituzte
 
 
 
¡Apoyemos el euskera!
 
 
 
Euskeraz ari ez garelako
 
ikusten dugu euskera
 
 
 
Zirko pobrea
 
 
 
Zirko bat
 
hain zen pobrea
 
ze ugazaba
 
hartza zen
 
 
 
Esku morala
 
 
 
E.T.A.-k drogazaleak hiltzen ditu; Santa Cruz apaizak surtara botatzen zituen maitaleen arteko eskutitzak erotismo aztarnaren bat antzemanez gero: euskaldunon artean kontua beti da garbiketan ibiltzea...
 
 
 
Errenta aitorpena dela eta
 
 
 
Zer espero ote daiteke bere buruaren txibatoa den jende halakoarengandik...
 
 
 
              
             |