L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-4 (1987-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Lurralde beroetan, odola bero

 

Esteban Antxustegi

 

        Beti gauza berdinak egiteari utziz, gure ohizko esparrutik irtetzeko gogo sakonak bultzatuz, EROTISMOAK ERAGINDA, arabiar lurralde beroetara bideratzea erabaki dugu. Bertara joatea mila aldiz hobe baina, horretarako dago literatura, prezio gutxiagoz liburuak-bokazioa, aukera bat egin ondoren —orijinala guztiz errespetatuz— zuen eskuetan ezartzen ditugu amodioa egiteko zenbait jarrera. Hori bai, baldintza bat jartzen dugu, hau da, jarrera hauek praktikan jarri ondoren idatz iezaiguzula, edo kontaktoan jarri, hauen arrakasta geuk ere ezagutu nahi bait dugu. Besterik gabe, ikusi arte.

 

        Emakumea buruz gora etzaten da, ohe ertzean, hankak bular pareraino jasoz. Gizona honen erdian kokatzen da, buruz behera, eta emakumearen sabelean sostengatu neke handirik eman gabe. Amoranteak besoez inguratzen du eta desio eta zoriontasun guztiz estutu ere; emakumeak mingaina atera, eta ezpaina eta bularretik arnasa estu eta sakona atereaz batera beraien ahoak bat egingo dira. Ondoren, bere burua altxatuz dagokion lekuan sartzen du zakila, jarraitu eta gozatzen hasteko mugitzen hasten da. Gora eta behera, besarkatzen duen bitartean. Horrela, desio eta konkupisentzi sentsuala goren mailara heltzen direnean isurketa gertatuko da. Jende askok egiten du horrela amodioa. Hori dela eta «Ohizkoa» deitzen zaio.

        Berriro ere emakumea buruz gora jarriko da, eskuak buru azpian ipini, hankak bular gainean tolestatu eta parada honetan geldituko da. Orduan gizonak bere besoetan hartu, eta bular aurrez aurre eta zakila magina parean geldituko dira. Leunki sartuko dio, ondoren emakumeak aldakak jasoz zakila barnerainotu dadin. Gero, aurrez-atze mugimendu geldoak egingo dituzte elkarrenganako plazerraz jabetu arte. Modu hau «Xurgatzaile makurtua» izenaz ezagutzen da.

        Emakumea gora begira etzaten da, baina, ezarrera graziosoa harturik, hanka bat bestearen gainean ipiniz du. Gizona, ondoren, bere izterren artean kokatzen da eta., plazerraren susmoak ernatzen duenean, zakila aluan barneratuko du. Honen ondorioz joku maitagarriari ematen diote hasiera eta, emakumeak hunkigarritasun handiz bere begiekin so egiterakoan, ikara sakon batek guztia mugituko. Bapatean andereak ez duela ezer sentitzen, ez duela gehiago jolastu nahi, emeki emeki ematen dio aditzera, eta lehuntasun honekin jarraituko du dena bukatuko den arte. Gizona txundituta geldituko da, arrotza bailitzan sentituko du bere burua, baina orduan emazteak besarkatuko du, eta maitasun guztiaz bere barnean zakila sartuko ere, bien arteko jolas pozgarriari hasiera emanez. Era honek «Zoriontasun kontrajarria» du izena.

        Neska gora begira jartzen da, zangoak airean dituelarik. Gizona bernen artean kokatzen zaio, eta andereak gizonaren bizkarrean gurutzatuko ditu bere hankak, eskuez besarkatzen duen bitartean. Mutilak bere zakila aluan sartuko du, eta biok batera, horrela, gora eta behera arituko dira isurketa gertatuko den arteino. Modu hau «Elkarkide» izenez ezagutzen da.

        Emakumea gizonaren altzoan eseritzen da bere bitartea irekiz. Mutilak berehala barneratuko dio zakila. Biek belaunak tolestatuak izan beharko dituzte, edota zangoak aulki batetan zintzilikatuak. Horrela, baten nola bestearen pubisa elkar ikuituz aurkituko dira, eta barnerazioa gertatzerakoan ezinezkoa izango da ezertxo ere kanpoan uztea. Modu honetaz isurketa iritsiko da. Honek «Altxatze» izena du. Modu hau erabili ahal izateko zakil luze eta handia bahar da, horregatik ez dago guztien eskuetan honen erabilera.

        Anderea ezkerreko aldean, etzanik, jartzen da bere zangoak luzatuz. Gizonak, bere ondoan kokaturik, besarkatu ahala sabela eta bularrak ferekatzen dizkio. Ondoren, zango bat bere aldaka gainean ezarriz, zakila barneratzen dio isurketa gertatu arteino. Modu honen izena «Bizia» dugu.

        Emaztea zeharka ezarriz aurpegia burukoari begira imintzen du. Gizonak, aldiz, neskaren bizkarrean bere gorputza apoiatuz, berna bat luzatzen du bestea lagunaren izter gainean jartzen duen bitartean. Bere zakila leku aproposera bideratzen du, geroago erdi aterea utziz hobeto bermatzeko oraindik. Mugimendu hauei esker isurketa gertatuko da. Modu hau egokienetarikoa da, eta «Eskubila» deitu ere.

        Emakumea eskubian kokatzen den bitartean gizona, berriz, ezkerreko aldean ezartzen da. Mutilak eskubiko zangoa emaztearen berna gainean jartzen du, eta neskak bere ezkerra bestearen hanka gainean, bakoitzak bestearen ipurdia apoio gisa erabiliz. Lagun bien pubisak bat eginik gizonak zakila hartzen du eta, buruari eraginez, bortizki sartzen du. Biak plazer biolentoaz eta isurketa goxoaz gozatzen dira. Honen izena «Azken agurra» da.

        Emaztea belauniko jartzen da, eta ondoren, bularrek izterrak ukuitzen dituzten arte makurtzen da. Neskak aldakak altxatuak dituenez, gizonak atzetik barneratuko dio. «Zinkurina» da bere izena.

        Emazteak, belaunikaturik jarraituz, burua aurreruntz luzatzen du. Gizonak, atzean kokatuz, bere belaunak emakumearen artean sartzen ditu. Esku batez bularra besarkatzen dio eta, besteaz, sabela. Ondoren aluan barneratzen da isurketa gertatu arte. «Azkarra» izenaz ezagutzen da.

        Belauniko, emazteak burua ohe gainean luzatzen du. Gizonak, bere belaunak emakumearen izterren artean, barneratu egiten dio. Neskak, eskuekin apoiatuz, arnasketa sutsua plazaratzen du sudur eta eztarritik; besarkatzen diodanaren artean oihuminak egiten ditu, eta horrela, biek atseginkoi jostatzen dute. Gizonak, isurketa garaia heltzerakoan, atzera egiten du, eta oihal batez zakila lehortu, berriro ere aluan barneratzen duelarik. Guzti hau behin eta berriro egiten dute plazerraren gozoa dastatuz. Hauek «Mesede zoriontsuak» deitzen dira.

        Emazteak, moble batetan apoiatuz burua makurtzen du, atzekaldea altxatuz. Gizona gibelean kokatzen zaio eta, gogorki besarkatuz, leku aproposetik barneratzen du. Sarrera hau lagundu nahiean emaztea emeki-emeki mugitzen da, barneratzea egokia gertatu arte. Ohekide indartsuarentzat modu hau etengabeko joku iturrian bilakatzen da.

        Neska lau hanketan jarririk laguna gainean ezartzen zaio eskuekin gogorki besarkatuz. Horrela, desio sensuala medio delarik, zakila tentetzerakoan piskatxo bat atzeratuz aluan sartzen saiatuko da; gero, atera egiten du atzeko beste zuloan barneratuz; ondoren, plazerra helduz gero, nahi duen tokira bideratuz, jolasari emango dio hasera.

        Emakumea belauniko jarririk gizona atzetik iritsiko zaio eta eskuartean heldu; orduan, andereak aurpegia bueltatzerakoan, musukatzeari ekingo diote. Ondoren neskak bere atzetik eskua pasatuz zakila hartuko du eta bere hankatartean jarri. Hau tentetu bezin pronto txistuaz bustirik aluan barneratzen du. Plazerra sentitzen hasiko dira eta isurketa gertatu behar denean emazteak bere amorantearen ahoan mugituko du bere mingaina isuria kontrolatuz. Era honetara amodioaren delizietaz jabetuko dira «Baserritar» deitzen zaion estilo honekin.

        Emakumea zutik aurkitzen da, ukondoak eta burua hormaren kontra eta bernak bananduak. Orduan atzetik isil-isilik mutila heldu, gonak jaso eta praketako gerrikoa askatu bapatean, eskutartean besarkatu eta nahi duen tokian zakila sartu plazerrera iritsi arte. Modu honi «Ezinbesteko» izenaz deitzen zaio.

        Biak belaunikatuz bata bestearen parean jartzen dira. Batak bestearen soina sentituz, gizonak ahal duen lekuan jartzen du zakila, emakumeak begiekin adore ematen dio zutitzea gertatu arte; ondoren, bien artean barneratuz goren mailako plazerra sentituko dute. «Kontrakoa» da honen izena.

        Gizona buruz gora jartzen da hankak luzatuz, eta hauen artean emaztea kokatzen da. Ezkerreko eskuaz zakila hartzen du eta lehuntasunez igurtzen du behin eta berriro. Kilikadura somatzen duenean, gainean ezarriz, bere baitan sartzen du; eta hitz politak esaten dituen ahala isurketa sentituko du.

        Anderea etzaten da orain gora begira eta gizona bere gainean jartzen da. Neskak garondotik heltzen dio bi eskuez bizkarra goruntz jasoz. Orduan mutilak zakila aluaren parean jartzen du eta, igurtzi bat edo birekin, tentetzen du. Gero, neskaren aldakak bere eskuez heldurik belauniko jartzen da. Parada honetan nahi duen lekutik barneratuko du, eta fereken artean isurketa gertatuko da. Modu hau «Maitekor» izenaz ezagutzen da.

        Neska buruz gora dago eta bere azpikaldean buruko handi bat jartzen du, bere xarma izkutuak bistan dituela. Gizona bere gainean jartzen da; neska, bere zangoez baliatuz, gogorki lotzen zaio bizkarrean, eta honen eskuek lepoa inguratu ere; gizonak, aldi berean, kidearen gorputza besarkatzen du. Zirrikitu biak erabat garbi azaltzen dira barnerazioa eskatuz, eta gizonak, orduan, aluan sartuko du zakila barne, barneraino. Bere izena «Isats garbitzailea» da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.