Itsu lokartua
Arabiar literatura erotikotik
jasotako errelatoa
...Bostgarren emakume gazte bat aurreratu zen vizir-aren alabarengaino, hitza hartu, eta eite duin eta sakonaz mintzatu zen.
Effendi, zure zerbitzaria merkatari baten alaba da, eta aitak, nire lehenengo haurtzaroari aurre egitea izan bazuen ere, laster utzi gintuen ni oso gazte nintzela oraindik. Pubertarora heldu nintzenean nire aitatiar osabaren semeaz ezkondu ninduten. Ohiturari jarraituz ezteifesta ondoren niregana ekarri zuten senarra, eta berak poseditu zuen nire birjintasuna. Elkar asko maite izan genuen.
Denboraldi bat akordio osoz igaro ondoren, Jainkoak gaixo eror zedin nahi izan zuen. Nire aldetik saiatu nintzen sendagileen aholku eta kontseiluak hobezintasun guztiz betetzen, baina alferrik izan zen. Haren galerak arrenkuraz bete. ninduen, eta neu ere hilko nintzela pentsatu nuen. Alde guztietatik heriotza sentituz oso latza egiten zitzaidan bizitza.
Handik gutxira hilerrira jo nuen, eta nire senarra zenaren oriomenez mausoleo bat eraiki erazi nuen eta bost zaindari jarri ere goardia zezaten. Egunsentiaz altxatu nintzen goizaldi batetan, oraindik eguzkia irten gabe, nire senarraren hilobira zuzendu nintzen. Berehala ohartu nintzen mausoleoaren goikaldean zaindari bat lo seko zegoela, eta baita piskanaka-piskanaka bere zakila tentetuz zihoala ere. Egoera honetan, Jainkoari deabruaren tentaldietatik libra nintzala eskatzen nion bitartean itsuarengana hurbilduz nindoan, inoiz ez bait nuen ikusi halako txortenaren jaberik. Erabakia nuen, bada, horrelako okasioari ez uztea alde egiten eta plazerraren erakarpenak garaitu ninduen.
Kontu handiz zuzendu nintzen itsuarengana, bere arropak arretaz aldendu, eta bere tresna bistan jarri. Berehala askatu nuen nire chalwar-aren bitartea eta nire aluaren parean kokatu azkon haren tontorra; bere gainean apoiatu nintzen eta, niregan erabat barneratuz atseginkoitasunaren deliziak dastatu nituen: era honetaz itsu honek asetu zituen, jakin gabe, nire botu eta, desioak.
Aurrerantzean nire zentzuek guztiz menderatu ninduten eta honen ondorioz prostituzioan erori nintzen.
Hauxe esan zuen, gero ixildu egin zen.
|