Bortian Ahüzki
Etchahoun
1
Bortian Ahüzki, hur hunak osoki,
Neskatila ejerrak han dira ageri:
Hirur badirade, oi! bena charmantik,
Bacha-Nabar orotan eztie parerik.
2
Neskatil' ejerra, oi! begi ñabarra,
Nuntik jin izan zira bortü gañ huntara?
Garaziko aldetik, desir nian bezala,
Ahuzkiko üthürrila, hur fresken hartzera?
3
Goizetan eder dizu ekhiak leñhürú:
Mundia argitzen dizü, enguru-enguru.
Ni ere zur' ondoan hala nabilazü:
Eia maite naizünez, othoi, erradazü.
4
Maite zütüdala badizu aspaldi,
Ezpanereizün erran orano zihaurt:
Bihotzian edüki phena handireki;
Zihauri erraitera oi! ezin atrebi!
5
Gord'ezazü hori ahalaz lüzazki,
Maite ükhenen zütut nik har-gatik bethi,
Berriak egükiren, ezin heltin, hanti;
Gero izanen gira biak algarreki.
6
Adio Ahüzki eta Nabolegi
Dolü 'giten deiziet Lakharsorhoreki;
Goraintzi erroizie Ziprian Phinorí,
Mil' esker derogüla haren karesari!
|