L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 11. zkia (1950-apirila/ekaina) —<gern1100>




 

 

Apezpikutegi Berriak Euskal-Errian

 

Aspaldiko

 

Bi diozesa berri eratu ditu Eliza Ama Katolikoak Euskal-Errian. Bizkaia'n bat eta Gipuzkoa'n bestea. Edo obeto esateko Donostia eta Bilbao'ko eliz-barrutiak. Beraz lengoaz gañera laister izango ditugu apezpiku ta gotzai berriak errlijio arazoak begira ditzaten eta Sinismena ta Kristoren Ebangelioa gure artean zabaldu ta sendotzearren.

        Ala bear luke behintzat.

        Beste sasoi batez berri onek poz aundia sortuko zuan Euzkadi guzian. Onuzkero parroki ta erri geienetan elizkizun ta goramen jaiak elkarren leian ospatuko ziran. Oraingoan ordea, nork nai oartuko zuan bezela, Erromako'ko erabaki ori otz eta isiltasun osoan artua izan da. Bilbao ta Donostia'n "sasi"-agintariek "Tedeum" ofiziala abestu arazi dute, bai, baiñan erriek erantzun motza egin die.

        Zer dalata uzkur egite au? Zergatik onelako oztasuna?

        Egia da bizimoduaren eragozpenak, zailtasunak ez diola jendeari pozbiderako gogorik ematen. Bñan, ba da beste arrazoirik. Edozeñek daki ta alperrik da ukatzea, Bilbao eta Donostia'n eliz-barrutiak jartze ori Fedearen eta eliztarren onagatik baiño gaiago Politikari laguntzeko egiña izan da. Batik bat euskaldun fededunak zatitu ta sakabanatzeko, eta ez noski asmo zuzenez.

        Au ez dute buru-beroak esaten, ez abertzaleak ez ezkertarrak bakarrik. Gazteiz'ko (Bitoria) Eliz-Kabildoak eta Araba'ko Diputazioak berak ere aitortzen du Batikanoa'ri zuzendu duan Agirian. Beraz Araba'n asarre ba dira ez da arritzekoa Bizkai eta Gipuzkoa'n otz eta uzkur ba daude ta susmo txarra arturik.

        Ez da egun asko Paris'eko "Le Monde" Españia'ko ministro don Martin Artajo'ren Erroma'runtz ibillaldiaz mintzatzen zala Egunkari zuurrak euskaldun bi diozesen auzia aipatzen zuan. Aren ustez Franko'ren Gobiernoak apez euskaldunak Caltilla'ra eta emengoak Euskal-Erri'ra bidaltzeko eskubidea nai omen.

        Beste batzuek diote eliz-barruti zatiketa au Gazteiz'ko Seminario ta apaizgaitegia ondatzeagatik egiten dala. Jesuitak... begi txarrez begiratzen bait zioten aspaldi, aien Comillas'ko Seminarioai itzal aundia egiten diolako edo.

        Dana dala, Erroma'k amore eman dio Franko'ren gobiernoari. Batikanoak ez duala joku garbirik egin al izaten jakiña da.

        Sarritan, zoritzarrez, gehiago pixatzen dute an lurreko etekin eta interesek animen ona eta Sinismenaren irabaziak baño. Ongi ikasi degu ori gure lepotik joan dan gerratean.

        Oraindik "Osservatore Romano'k" ez ditu zuzendu Gernikara'ren Erretze ta xehatzeari buruz esandako oker eta gezurrak. Eta ainbat eta ainbeste onelako gertakizun!

        Katolikoai burua mukurtu ta isiltzea dagokigu ez ordea errespeto ta itzal guziaz bear dan lekuan gure min eta asarrea agertu gabe "Errelijoaren" izenean egiten dizkiguten bidegabekeriaz.

        Orregatik orain Aita Santuari eskatzen diogu, al dala gure arteko apezpiku ta gotzaiak gure izate, izkera, oiturak ezagutu eta Euskal-Erria maite dutenak iraten ditezela. Kristau zarrak gera ta zergatik ukatu bear zaigu Aprika'ko errialde basatiari ematen zaiona?

        Zerbaitegatik esan zuen bein Mgr Mateo Muxika agugarriak "euskaldun izateak bigarren jatorrizko pekatua gañean zuala zirudila"

        Alaz guztiaz guk uste osoa Jainkoa'rengan degu ta Aren itzaropenez beterik gaude. Azkenean Arek nai duana gertatuko da.

        Gure etsaiek gure kontra gauza asmatu arren luzera gure alde aterako dala ziur gaude.

        Betoz bada eta onetsiak bitez Jinkoa'ren izenean asmo zuzenez etorriko zaizkigun apezpiku jaun berri ta gotzai dontsuak!

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.