Euskara Euskalerriaren Kultur-Bidea ledin izan
Krutwig'tarr F.K.
Eusko-Ikaskuntza izeneko Erkhidegoak beure lehen bilkura Oñatin euki zuenean 'Elizaldetarr Koldobikak' "Metodología para la Restauración del Euzkera" themari buruz hitz egin zuen. Orduan Elizaldetarr Jaunak erran zuenari' egin handia izan-arren eztakidan zergatik euskalzale gehienek ez-entzun egin zeraukoten.
Gure herriarez kultura zuzentzen duten motak' euskaldun bilhakatu-beharrean' errdaldundu ziran. Burutiq zethorren jarraibide gaitzak'populuaren arimari nora-joatea ta nori-behatze khendu zerauzkion. Euskalherriaren mota influentzadunek' jarraibide ona eman eta bethi edozein themaz euskaraz mintzatu beharr zuten, bainan honezaz kontra' errdaraz baizik hitz egiten etzuten. Euskaraz eduki beharr zukean egokera garaia etzedukan. Buruak bere hizkuntza vernakula gutietsi zuen, herriak jarraibideari begiratu zeraukon eta berdina egin zezan.
Hemen xehakatu nahi genukean zailtarzuna handia da. Gure herriaren mota urenak, anhitzek diote, edozein themari buruz euskaraz hitz egin beharr, bainan nola? Haur izanik zen galde nagusia. Hala-bainan galde honen egitea' ezjakintza da. Nola? Edozein hrrik bezala. Euskarak'kultur-objeturik askoentzat jathorrizko hitzak ezpai-tzeduzkan, gure herria gan garbizalekeria izeneztatu beharr dugun okherrdura nahatsaleak gure kultura aitzinatu beharr zutenen izpirituan ezjakintza erein zuen. Eta zorigaiztoko ereintza guztietan bezala ereintza honen fruktuak laisterr zorhitu ziran, orain ikhus ahal dezakeguen gure hiri nagosienen errdalduntzea haren uzta baizik eztelakotz.
Zer den kultura' jakintzarik eztuenari hulerr-araztea ezta gauza errazik, koloreak itsu bati adi-araztea bezalakoa da ta. Kontzeptu honen erran-nahia' "Kultur-subjektivua" izeneztatzen dena duenak on-ongi zuk, zer den, bainan elhe haur kulturbakoarentzat'margoak itsu batentzat dira.
Egiaz Physikaren thipiltze bat on harr dezakegu, eta ozka-theorian' koloreak ozaka-luzerak direla erran genezake, halarik ere'. Koloren jakintzako azaltze honek'. Physikariarentzat azaltze soila izan arren' subjektuaren ezagutzari' edonork aduk ahal duen intuizino batek ematen derauzkigun argitarzuna ta zigurrtarzuna ezin eman dietzaioke.
Kultura' Mythuan, Philosophian, Jakintzan, Erleginoan, Poesian, Musikan, Arkhitekturan eta agiri den gizonaren milieuko egokera dela erran ba dezagu, gizonaren bizia'Anatomiaren liburu batetan zer den bilhatzen duenaren araura egiten dugu. Kultura bere bizian ikherrtu beharr dugu. Autopsisetan gorphuak ikhus ditzakegu; bizia bere bilhakatzean ixtudiatu beharr da. Mythua, Philosophia, Jakintza, Erleginoa, Poesia, Musika, Arkhitektura ta a. Kulturaren zathiak dira, bainan xehakatze hauetan kultura zer en ezin ediren dezakegu, hauk balio handiko laguntza izangatik. Kultura' bizi izaten diren izate guztiak bezala' egiten eta desegiten da, irazaten eta ezerezten du nehoiz berdina eztelarik' gauza berezia da. Dudarik gabe izen batez izenezta ahal dezakegu' gure aiztinean' jaiotzatik heriotzaraño, bizi izaten delarik persuntarzuna bai-taduka.
Herri bakhoitzak eztaduka kultur berezia. Herriak kultur oboetan bizi izaten dira. Herrien kultura' orobatarzunak dira, erreken urak bezala biltzen dira, ibai handiagoak dagizkikete ta batera elharrekin oganik aurreratzen dirateke.
Europan' honelako orobatarzun bat " Itzalgiko Kultura"da. Beronetan agian, erroak Oriente Hurbilean Babylonen eta Aegyptuan dagoz, agian, Asi-Tipia, bainan kultur honen enborra Gerkerriko Jakintza, Philosophia ta Errtia dira, ta huekiek' bere norberetarzuna ematen deraukote. Bere adarr ospetsuenak Athenan dira. Zugatz honek adarrik asko daduka. Hauetan Europako berri guztien insegu oro dago.
Orain beha diezaiogun Euskalherriari. Ez-al-da Euskalherria Itzalgiko Kulturaren' adarra, tipia naiz handia, bainan bere inseguez lagun izan zaion eta zathi izan den herri bat, beharr baa zaharrena ta ospatsuena ere? Ez othe dira esukaldunok Europako kulturaren oboan bethi danik bizi izan den herri bat? Ala, aitzitik, Euskalherriak kultur berezinik dadukea?Erantzuna erraza d. Euskalherria bethi danik Itzalgiko edozein herri bezala' Europako kulturan bizi ta hazi da; halakotz Europako Kultur-oboko herrientzat eredutu ditugun baldintzak bai ba dagozkio. Behin eta bethiko erran dezagun' Euskalherria herri berezina izan-arren' bere Historiaren joaitean nehoiz ere bakharrturik egon eztela, aitzitik, orain dakigun bezala' euskaran % 50 hitz latinaratik dathorrz, ta keltarazko ta germanarazko hitzik asko ere ba daduka. Euskararen elhe basikoek' kaukasko hizkuntzetan ahaideak kitutela ikhus dirogu, agian, Mediterran-Itsasoko Herrientzat erro bederatik hazkurria dathorrkeo. Orduan, orain danik gehiago ezkaitezin mintza' Euskararen ugartetarzunari buruz, urgatetarzun hora mythu bat baizik ezpai-ta. Eta hunela dena geroz' pozik egon gaitezin, egokera honetan gue mintzararen salbamendua bai-tago. Egun Acquator Apriketan bizi diren herri primitivuek egiazko kultur ugartezkoa dadukate, bainan heuren hizkuntzat zio honengatik bizi modernarentzata egokiak eztira' menderik-mende egin beharr zen haztea egin eztutelakotz. Euskarak' Euskaldun zaharrek' egiazko philologuek eta linguistek bezala' kulturaren terminak jakintzaren arauez beretzakotu zituten. Gure arbasoek' menpe ezin dezakegun etsai baten kontra burrukatu beharr eztugula bai-tzekiten, menia eskatu zeraukoten eta bakhetan bizi izatekotz baldintzak eredutu ta eratu zituten. Honelako etsai borthiz bat' kultura bai-ta, aurka egin beharr ezteraukogu, bakhearen egiune bat eskaini beharr diogu, ta orduan etsai ethorri zitzaikuna' oganik laguna bilhakatzen zaiku.
Honela bada, gerkaratik hitzen karrtzea euskarari gaizki eztagoko, onurakorra baizik, edozein herriri bezala. Egia haur laisterr ezagutu zuten Europako herriek eta Renaissanee-Zaroan' hizkuntza klassikoetatik esku-zabalik beharr-zituten kultur terminak beretzakotu ziran.
Bainan edonoiz, edozein ekhinaldi bertze ekhinaldi bat bere aurka eratzen bai-tu, hunela ere, neurribako Universalismuaren kontra. Nazionalismua ethorri zan. Uholde bederak bere arrisku berezinak eduki daduzka. Lehen tendentzaren arriskuetan' nazinoak bere norberatarzuna galtzear egon ziran; berhain anaietarzuna ta maitetarzuna gizonetan minikatu ziran. Bainan nazinokeriaren arriskuak handiagoak dira, nazinokeriaren ondoan estatukeria jaio zelakotz. Gizonak anaiak direla ahantz zedin eta trabailluaren xehatzapen bat baizik etzena jainkotu zeraukuten. Estadua' europatarrei eidol bat bilhakatu zitzaien. Nazino-estatuen eidololatriak' Europako kulturaren batarzuna hamiltzaren bururaño ekharri zuen. Nazinoek, nazino guztiek' beren burua bizi izan dadintzat' legezko kondizinoen eskatzeko eskubiea' lehen eduki zuten eta orain ere ba dadukate. Berhain gehiegikeri ethorr zedin eta bidea baizik etzena' itutzat harrtu zen. Neurria gaineztu zen, garaz arantz joan nahi zuena' zoriak' bi guduen heiagoraz lurreratu du' Zeusek Atreus Olymputik Tartaroseratu zuenez.
Nazinokeriaren larregikuntzetan'garbizalekeria egonik da. Bertzean maileguen harrtzea' ohorebakotarzuna izan bai-lizaketen' bertze herrien kontribuizinoak ukhatu beharr ziran, edozein zarotan herrien arteko elkharr-hulerrtzea ta elkharr-maitatzea handiagorik ezpai-litzen. Eta geroz beharr ba da' gaitzena, karramarroaren izpirituaz xauvinistek kaskilaz landan mundurik eztadukate.
Itzul gaitezin themarat. Garbizaleek jasan-arazi zeraukoten euskarari. Kontzeptu berrientzat harrtu ziren elheak' ezin harr; hala bainan' gizonek beren oldozpenen lekoratzeko beharrizana dadukate; haur euskara garbiz ezina da, halakotz euskaraz mintzo etziran. Honela gure herriaren alde agin beharr zen ekhintza'errdaraz zethorrkon, Euskalherriaren Gogoaren bidea lekortarrtu zan. Euskaraz egin beharr zen kultura' euskaldunek errdaraz izkiriatu zuten eta herriko hizkuntza hamiltegirat eraman. Errdara sarrthu zan hirietan, kulturdunen oboetan. Eskolaren hizkuntza errdara zan. Ba dakit batzuek' gure etsaiek gure eskoletan errdara sarrarazi dutela diotena: bainan haur ere guztiz egiazkoa ezta. Egun ere Gathaluñan' privat eskolaetan eta erlegino-eskolaetan gathalanaraz irakasten da; gatha lanarak beharr duen prestijea dadulalakotz, gathalanek beren hizkuntza maite eta zaintzen satelakotz, eta honezaz kontra eztago ezein estadure bothererik. Baldin Euskalherrian berdina ezpa da' euskaldunek dute falta ta ez kanpotarrek. Euskotarrek heuren nazino-hizkuntza goitizen ezpa dute, eztezagun uste kanpotarrek goitituren deraukutenik.
Honela gure hizkuntza kultur-bide bat bilhakatu eztela ikhus dirogu. Euskarak literatur-tradizinorik eztadukalarik' gure irazleek jarraibide ta ongi izkiriatzeko kanon bat eduki ukhan eztute. Batzuek (Sarako) Etxeberritarr Joanes Miriku Doktorak batez ere' gure hizkuntzaren zorigaiztoko egokera honen hobetzekotz' "Euskara Hatsepenak " liburuan Buruzagi bat hautatu beharr zela erraten zuen (bertze herriek oro egin zutenez) eta model horren izatekotz. Atsularr irazle handia arthamendatzen zuen. Bainan Euskalherrian' Europako nazionalismuaren iratzarrtzeaz' kabylkeria jaio bide zan, eta XIX mendean' ordudano batarzuna eduki zuen euskara bere uinformidatea galdu zuen, eta edonork bere buruarentzat literatur hizkalki bat eratu beharr zuela dirudi. Honela batzuek' edozein hizkalkiz ta hizkalkittoz izkiriatu beharr zela uste zuten. Honelako ezjakintzaz euskara aphala ahuldu zuten eta abultzen dute ta ahultzenago. Guztiok bainan ba dakigu linguistarentzat hizkaldietan bizirik dagozen tipikuntzak interesse handia dadukatela. Bainan izkuntzak gizartean eduki beharr duten prestijea kulturdunek erabilten duten hizkuntzaren bidez egiten dela Philologiak derrraku; hartakotz kinturdunentzako hizkuntza egin ezpa dezagu ezin dezakegu gure hizkuntzaren prestijea handiago. Orobatu hizkuntza eduki beharr dugu. Elizaldetarr Koldobikak ba zioan bezala: " En las lenguas muy cultivadas literariamente, las palabras escritas tienden cada vez más a ser signos ideológicos y a apartarse de su primitivo carácter de meras trascripciones fonéticas. Para la vista del lector ejercitado, la transcripción gráfica de cada palabra tiene su relieve especial, su perfil, diríamos su " fisionomía" que se percibe deun simple golpe de vista, que evoc al instante la idea correspondiente, según la sencilla experiencia que cada uno puede hacer en si mismo. La verdadera facilidad de la lectura está ahí, y esa facilidd no puede existir en la lectura euzkérica mientras subsista la fantástica variabilidad de transcripción de las voces vascas. " Halakotz euskararen batarzuna eratzekotz, gehien irasten den hizkalkia on harrtu beharr dugu, ez gehien mintzatzen datekena, literatua hizkuntza batuak, lehenez irakhurrtzekotz baitira. Zio honengatik gure literaturaren tradizino-hizkuntza hartu beharr da, ta haur'Leizarraga ganik, Atsular ganik, Etxeberri ganik. Haraneder ganik gugarano ethorr den literatur-laburdara da.
Thoki honetan ere ba legoke' kultur terminen buruzko orthographiaren galdea. Batzuek kultur-terminen orthographia euskaraldu (euren aburuz errazago bai-ta) beharr dela diote, euskararen phonetikari dagozkion legeak ezarrten derauztegularik. Sinhiste haur gezurrezkoa da. Kultur hitzek edozein hizkuntzatan eta kulturdun guztientzat heuren physiognomoni berezina dadukate, ta guk euskaraz' kanpoko aspektu hori zaindu beharr dugu, liren errdaraz ikasten ditugun hitzak bezalakoak. Kultura ezta jende arruntena, bermailak kulturaren arazoetan ekhintzen eztu, halakotz gure kultur-terminen lexikonak eduki beharr duen gauzetarik lehena bertze hizkuntzen hitzen eitea da.
Eztakigun zergaitia hitz zuhurrak entzuten eztira, entzunda ahanzten dira, bainan sentzungabekeriak bethi oiharzuna dadukate. Elizalderen elhezuhurrek duan beharr zuten oiharzuna eduki etzuten.
Izan ezkaitezin extremisteak eta jakintzak erakhusten deraukun bidean gointi joan gaitezin! Geuk ere sentzuonaren bidean barna joan beharr dugu ta. Ongi da kanpotiko hitzak gure atzizkiez karantzatzea'bainan eztezagun ahantz' karantzatze haur kanpotiko hitzetan egin beharr dela. Utz dezagun garbizalekeria, Jakintzaren problematetan fanatismurik ezpego, edozein fanatismu itsu bai-ta.
|