L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 14. zkia (1951-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Olentzero

 

Etxaide'tar Jon

 

Olentzero'rekin dabiltzan gazte-taldeak biotz-betegarri egiten ba'zaizkigu kaletarroi, ez ote askosaz ere biotz-asegarriago gure mendi-gizonentzat, baserriz-baserri joaki ikusten dutelarik? Gure baserritarren poza gabon-abestiak darioten ots xamurra nabaitu orduko!

        " Olentzero " edo obeki mintzatuz " Onentzaro" itzaren ederra! Garai batean, itz eder onekin Eguberri adierazi oi zen. " Onen-zaro", au da, garairik onena, gure Salbatzailea gizon egin zanekoa.

        Gaur "Olentzero" esan oi diogun auxe, gure Goierri'n jaotako oitura zarra degu. Mendi aietan ikazkintzan eta egur egiten aritzen ziran gizon zaillai ta bazterrik ezkutuenetan sakabanaturik zetzaten baserrietako bizilagunai Eguberri eldu zela adierazteko.

        Ez pentsa gero, gure mendi-gizonok Eguberrik noiz bear zun atzekitenik. Egunen berri ba'zuten eta Eguberri'ko egun pozkarriok nola gogora ekarri ez?

        Alabaña, egun pozkarriok alaitasunaren beroa eskatzen due ta Olentzero bixitaz joan oi zitzaien beren mendi-zuloetara euskal-abesti pozkarrien otsa beronekin eramanaz.

        Gazte jendea bildu da ta Gabon gabez ekiten diote bere mendi jirari pipudun agurea bizkar pañetan dutelarik.

 

"Gabon gaba ospatutzeko

aitaren ta amaren onduan..."

 

        Ez ditu izutzen gure gazteak ez gauaren illunak, ez ekaitzaren orruak, ez eta mindibide gaiztoak. Aurrera, gazteak! Zuen entzunmiñez zai-zai dituzute-ta baserrietako neskatto-muttikoak, begiak xabal, belarriak erne. Etxeko andrea berriz oparitxo baten billa joana dezute zuek kantari diarduzuten artean...

        Oparitxoa jaso orduko, ekin aurrera, gazteok, zuen alaitasuna mendietan barrena zabalduz.

        Euzkaldunak: " Olentzero", etxe-maitasuna ta pake-zaletasuna guregan sortzeko gure aurrekoak egin deia izan da. Olentzero Eguberria'ren opari zaigu, anaitasun deia, sendiaren bilgarrita Aberria'ri alkarrenganako maitsasuna dakarkiona.

        Jungoikoa'k nai beza, bere eresiaren oiartzuna gorrotoaren amai ta anai arteko berextasunak lautuko dituna izan dedilla.

        Gazte alai auen eztarrietatik sortzen diran oiu biziak aztuazi bitza bein-betiko gure arteko asarreak, Eukadi'ko sendi guzietara alaitasuna eta pakearen oiartzun eztia zabalduz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.