Gernikako Arbolaren Fruktuak: Egia ta Tolerantza
Krutwig'tar F. K.
Zugatz Saindu honi' Iparragirrek, Euskalherriaren barduak arima ezin-hilezko lehiez' Humanismuaren kantua kantatu zeraukon. "Eman ta zabal zazu munduan fruktua! Eman ta zabal zazu Egiaren, Tolerantzaren eta Maitarzunaren fruktua! Hunela ere Zuhamu zaharr hori mila ta mila urthe zutik zegoen eta fruktuak zemazkien. Erori zen eta bere ordez zuhain berri bat jaio zan; phoinix bat bezala ' bere erhautsetan berr-piztu zan. Bainan phoinix bati bezala' Iguzkiak izio beharr zeraukon bere martyriaren ogea. Berr-jaiotzaren garrak Euskalherriaren txori symbolikoari etzerauzkion iguzkiak izio, Hadesko bothereak baizik. Hildakoaren hezurrmuina gandik' orain Euskalherria itzalpetzen duen zuhain berria jaio zan. Hatsean gure herriak bere jaiotzaren minak ezagut etzitzan; Phoinixek bere min handiaren lekhutzat Euskalherriaren Heliopolis bakhetsua hautatu zuen eta martyriaren ogea han eratu eta erretu zuen.
"Beindola, Euskalherria izeneko herri mythiko batetan hiri bat zegoen"hunela ethorrkizunaren munduko legendaren bat hasiko dateke. "Herri honetan, Heliopolis izeneko hiri bat omen zegoen. Hiri honetan Zugatz Saindu bat, gizonen ekhanduen symboltzal" populuak omen zedukan. Nehork etzekian nork landatu zuen. Hain zaharra zen! Jainkoak eta Jainkosak lurrean bizi zirenean. Demeterek zut iphini omen zuen. Eta hunela anhitz urthetan bere inguruetan herri bat bizi zan. Bainan, Denporako kume oro bezela' zugatze zaharrtu omen zan eta Zoriaren bothereak bere lekhuan altxuma bat ibeni omen zuten. Bakhetan haren bornuetan berriro herri batek bizi nahi omen zuten. Bainan antxina danik Neikos jainkosa bekhaizti ei-zegoen eta Demeter herratzen omen zuen; gaitzi omen zitzaion. Mendekatzekotz Hadesko Erregearen gana joan omen zedin eta hunela muntzo omen zekidion: Lurreko Jainkoek zuhain berri bat zutitu dute ta zuri zeure zathia eman nahi ezterautzute. Ez-othe-duzu Zoriak emanik' haren zathiaren eskatzeko eskubiderik?
Hadesko Erregea hasarretu omen zan eta bere Eumenidad biali omen zituen. Eta hona hemen nola aizetan gaindi' Orkustiko bothereak ethorri omen ziran eta zorigaiztoko hira erre' omen zuten. Jainkoek Helipolis galetsi zutena?
Hirur-buruko txori handi-handiek eta izigarriek lurra itzalgaizpetu zuten eta Apokalypsisean bezala:
Eta beha nezan, eta huná, zaldi xuri bat: eta haren gainean jarririk zegoenak zuen fletxa bat; eta eman zekion hari koroa bat, eta ilkhi zedin garaitzen zuela, eta garaia luentzat.
Eta ilkhi zedin bertze zaldi gorrhats bat, eta haren gainean jarria zenari eman zekion lurretik bakhea khen ahal lezan, eta elkharr hil lezaten: eta eman zekion hari ezpata handi bat.
Eta beha nezan, eta huná zaldi beltz bat: eta haren gainean jarririk zegoenak, zuen balenza bat bere eskuan.
Eta beha nezan, eta huná, zaldi pherdats bat, eta haren gainean jarririk zegoenaren izena zen Herioa: eta Iffernua zerraion hari, eta hei eman zekien bothere lurraren laurdenaren gainean, hiltzeko ezpataz, eta gossetez, eta heriotzez eta lurreko bassa bestiez.
Bainan symbola zutik geratu zan, berriro bizi dadin, mundu guztiak fruktuak ezagut ditzan, herria berriro bil dadin. Eta heuren itzalguetatik gizonak eta emakumeak jalgi zitezin...
Eta zeuden oihuz ozengi, zioitela, Noiz artean, Jaun Sinduá eta Egiatiá, eztuk jujeatzen eta mendekatzen gure odola lurrean habitatzen diradenetik?
Eta eman zekiztén batbederari arropa xuriak, eta erran zekien reposa litezin oraino denpora apherr bat, haién zerbitzari kideak, eta haién anaie hek-ere bezala heriotara eman beharr ziradenak konpli litezkeno.
Gero beha nezan ireki ukhan zuenean seigarren zigula, eta huná lurr ikharatze handi bat egin zedin, eta iguzkia beltz zedin bilozko zaku bat bezala, eta ilhargi guzia odola bezala zedin. Eta izarrak zerutik eror zitezin lurrera, fikotzeak bere fiko ximalak iraizten dituen bezala haize handiz erabiltzen denean.
Eta zeura retira zedin liburu itzultzen den bat berala: eta mendi eta isla guziak bere lekhuetatik alda zitezen.
Eta lurreko regeak, eta printzeak, eta abratsak, eta kapitainak, eta potentak, eta sklabo guziak, eta libre guziak gorde zitezen lezétan eta mendietako harrtokétan.
Eta erraiten zerauezen mendiei eta harriei. Eror zaitezte gure gainera eta estal gaitzazue throno gainean jarria denaren begithartetik, eta Bildotsaren hiratik.
Ezen ethorri da haren hiraren egun handia: eta nor da igurikiren ahal duena? (Apokalypsis, VI, 10-17)
Bere zorigaitza jasan zuen herria'bere lanetara joan zan eta bizi berri bat hasi zan. "Haur izanen dateke beindolako legendaren bat.
Bainan azterr ditzagun' Arbola Sainduaren frutuak. Egia ta tolerantza. Egia ta tolerantza' khidego baten bi zathiak dira. Eztago bata bertzearen gabe. Humanismuaren fruktuetan' tolerantza dago, beraz egia ere bai. Tolerantza' bertzeen aburuen, sinhisteen eta usteen jasatea ta onestea da' gure aurkhakoak direnean, beharr bada' honelakoak bait tira. Eztago egia duenaren, zuzen dagoenaren intolerantz saindurik. Elhe hoik' fanatismuaren mintzoa dira. Egia dezaguenaren intolerantza' contraditio in adiecto da. Termin hauek bethi batera doaz. Elkharrekin bethi bizi izaten dira Tolerantza alhorra da'ta Egia horr hazten den arnaria. Bere lurraren gabe erraz zimeltzen da.
Okherrdura ta gezurraren bidea' intolerantza da. Gezurra bethi bildurr bai ta. Egiak eztazugu fanatismurik, ez politikan, ez eta érleginoan ere, nehoren bildurr estelakotz. Beure bekhokia aizetan darama. Gizon intolerant bat dazagugunean' bere iritzia' aizuna ta gezurrezkoa dela' bethi aurretik jakin dezakegu. Intolerantza zimarrkhutsuen iskiloa bethi izan da.
Jakintzan, Philosophian eztago magisteraren hitz faltagabekoa; politikan are gutiago. Philosophiaren systematak aldatzen dira. Nola hauietan egiazkoa den bakharra? Uhaitza iraunkorra izana gatik' ozkak irakankorrak dira, gizonen formulazino iraulkorrak. Haur hunela da magisterak hunela erran bai tzuen dionari erran iezozu: Zure magistera' ez-al-zan zu bezenbertzeko gizon bat? Zure magistera ba-al-zegoen gezurraz arantz? Zergatik alegia philosophuak' ex cathedra mintzatzen ohi dira? Heuren egiatan sinhisten ezpai tute. Zergatik politikariek ez cathedra hitz egin nahi deraukute? Zergatik jakintzalari batzuek ere ex cathedra mintzo izan nahi lukete? Zergatik' heuren aburuz kontrako oldozkaiak danzuzkitenean phariseuek bezala' jaunzkiak ethen nahi ditukete? Politikan, erleginoan, philosophian eztago jaunzkien ethenterik. Ezkaitezin phariseurik izan ¡
Zuk horrela uste duzu, bertzeak hala; nundik othe dakizu zure ustea' zuzena denik? Erakhuts ezazu. Haur baino lehen' zure ta bere uste guztiek eskubide berdina dadukate. Zein jainkoak estalgetu derautzu zororri' aburu falatagabeko hori?
Fedea ta egia eztira suz ta iskiloez hedatzen. Odolaz hedatzen den alegia egia' gezurra da. Expetxez, urkhamendiez, goitzarrenez ta intolerantzaz zaintzen den sinhiste, fede, errejime nahiz erleginoa' gezurrezkoa da. Edonun tolerantzak beharr du egon, egia legoen.
Aspaldian' Sinan, Indian eta Persian erlegino-azkatarzuna ta sinhisteen azkatarzuna nahi zituen hierrkhe bat ezagutu nuen' baina bere herriarentzat, bere sinhisteentzat egia duenaren intolerantz saindua pheredikatzen zuen. Ah! gezurrezko propheta hori! Egia' jarraibide pheredikatzen. Zutzat nahi eztuzuna'eziezozu egin nehori! Bertzeen herrietan ikhusi nahi zendukeiena' zure herrian, zure etxean iben, egin, araz, erein zazu! Bertzela populuak unhilaren legea izeneztatzen uen zuzenbakokeria nahi duzu; eretz batetan zabal, bertze eretzean mehe. Bertzeek eman diezatzutela nahi duzuna: emezu! erein zazu! Eztago ereinteke' ezein uzta.
Itzalgitarren intolerantzaren handia! Mairuen semeok othe gara? Guk ere geue aburuak djihîadàz hedatuko ditugu-a? Geuri ere prophetak paradisurik agindu derauku-a? Geuek ere hurien bilha burrukatzen dugu-a? Lilura ta lilura hebél hebalim, habbol hebél Ekklesiastek erran zezanez. Egia gugan gothorrki ta arthoski bilhatu beharr dugu. Ezta egia errubakoen odolaz eratzen. Ezta egia arerioen nekhez ta nahigabez handitzen. Egiaren fruktua' gure izerdiaren euriaz zorhitzen da. Gure begietako malkhoek hazten ditute egiaren liliak. Ezta egia etsaien jazarrteaz, goitzarrentzeaz guganatzen; gugan bilhatu, gugan hauteman beharr dugu baizik.
Arren, zergatik eztitugu bertzeen gurariak hulerrtu nahirik? Jakintzaguztidunak othe gara? Nundik dathorrku ezpairik gabeko jakiduria hori? Ez othe dagoku errare humanum est? Edozein gizonek faltak dagizki. Haur da Arrazoinaren natura. Abereak huts ezin-eginezkoak dira. Gizonok huts egiten dugu, guztiok, batzuk bertzeak baino errorez-arantzago ezpai kara. Edozein gizon ilhumpetan datza, lanhopetan dabil. Gugan bilhatu deharr dugun eta ezin lekora diroguen egia, zein arautara harr-arazi? Egiaren bilha doazanai lagun gakidizkete, bainan laguntzea ezta araztea. Egarri denak urak bilhatzen du, bainan guk ezin diezakeogu eman nahi eztuen ura. Nundik lethorrkegu eskubide haur? Gure ura, gutzako edari ona izan-arren, nola nahi ta ez bertzeai edan-araztea haizu lekidikegu? Gizonak differentak dira, jarraiki genkizkidion bidea' gure naturaren araura egin bidea zan. Itua berdina izana gatik' bideak eztira berdinak. Gure Norberagan dagoen' ez lekhunerik, ez betarik eztazaguen barna ixilean' hedagoak eta bethitarzunak neurririk eztadukate, guztia' higikunaz' bilhakatzeaz' aldatzeaz ta izateaz arantz bai tago. Helduaz geroz' atzean geratzen dena' Nâyâ da, eztago, eztatza, ezta. Han bilhatu beharr dugu Egia. Hara gure lera zuzendu beharr dugu, egia lizen, argia ligun, bakhea luen.
Ezagut ezazu Bata, ezagut ezazu Arima (Tam ezaikam jânathâtmânam) dio Mundak Upanixadak, ezin-hilezkotarzunaren zubia (amrtasyaisa setuh) delakotz. Ezagut zure burua, zure Norbera! Haur naikhoa da. Bethi bertzeen nokhuak eta nothak ezagutu, ikhusi, jakin nahi ditugu, ez-al-ditugu nokhurik, thonarik? Ez othe dago gu gan Bata lohitzen duen thona? Ez othe dago gu gan Egia itzalpetzen duen behaztoporik; jaio izatea' pekaturik handiena den-ezkero, gu-gan notharik handiena daramagun ber, nola ephaika giniroke tipikeria baizen eztena?
Gezurraren propheta hoik! Zeintzuk dira zuen missinoaren itu ta bideak? Gizonaren sentimenduak gogorrtzen dituzue. Progressaren gezurrezko jainko hoien ezpainetan Satan eta Molokh mintzo dira. Mundu modernuko jainko-aizunak, jainko-estatua, jainko-progressa' maitarzunaren, tolerantzaren etsaiak dira. Munkuko Legea goibetu, irauli nahi dute. Molokhek bezala' zerbitzarien odola nahi dute, errubakoen ololaz baizik askiesten eztira, eztazugute tolerantzik, eztazagute humanismurik Der Wille zur Macht pheredikatu zuen Nietzschek eta bere ikasleek gudua kategetu dute. Zorigaiztoko hyper gizonek' urrikaririk gabe mundua artheztu nahi ukhan dute. Edozein nahikunte zatarretan bezala' orzirantz jaurkiti burhoa' lurraren gainera gizoner erori zitzaien. Eta geroz munduak Erruki! erruki gutaz! deihadarr egin du. Ahantz othe zedin hitz haur?
Zein leinutakoak izan dira Europa berriko hyper-gizon barregarriok? Nolakoa izan zedin militarismuaren farsa nardagarria? Orain ere zauriak sendatu eztira, mundua zuzperrtu ezta, eta berriro jazarrkundeai buruz mintzatzen gara. Titanen albaramendua' Zeusek desegin zuen. Olymputik orzmeak jaurtiki zituen eta Kronosen semeen bihurritza ezereztu zuen, Kondemnatuen hoila: edonundik zemaitzen dute bethiereko ezin-askietsizkoek, heuren zoria xahutu nahi eztutenek, Apokalypsisaren zaldunak bai-liren.
Nola legoke bakhea' tolerantzaren gabe? Gu gan tolerantza bego, bakhea legoen; huietaz bertzalde' gure biziak sentzurik ezpai taduka, hoila bai ta, amets-tzarra baizik ezpai ta. Mâyâren estalkaiaz gure gebiak liluratzen ditugularik, ezein balio eztadukan iraitza egiatzat on harrtzen dugu, beraur gan gure indarra ta gure izatea isurten ditugu, hauietaz bateratzen dugu gure Zoria; geu ere hoila, Mâyâ bilhakatzen, higatzen gara. Ertzoek bezala' fitskeriak maiatzen ditugu, herru nahi ta herruratzen gara ta herruratzenago.
Munduko burhoa hamai ledin, munduak bakhea ezagut dezan, Gernikako Zugatz Saindu horrek: Eman eta zabal itzazu munduan zure fruktuak: Egia ta Tolerantza.
|