L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 15. zkia (1951-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Eiztaria ta deabrua

 

Bustintza'tar Errose Mañariko

 

Igande goiz batez, " Atxurkulu" basetxeko gizona, goizean goiz mezea entzunda, izkilua sorbaldatik dingiliz ebala, basora txoritan joan da.

        Egun guztian basorik baso ta mendirik mendi txori-billa ibillita gero, arri-makil biribil baten ganean atsedena artzen jarri zan. Arrausika ta abar loarroan egoalarik, inguruko landatxoan, asko baltz andi bat bedar guria jaten iñarduala ikusi eban. Eta eiztaria, begi ta belarrri asto baltzari adi adi jarri jakon.

        —Onako zoririk arraitik!... iñoan. Orra, etxera gehiago nekatu barik yaateko era ederra nun daukodan bertan!...

Eta, ori esanda, beste barik, astoari bizkarrera salto egin eutson eta aren ganean patxaraz patxaraz jezarrita, astoari didar andiz esan eutson:

        —Ai, arri astue, oin lan eta gero lastue...

        Ori entzunikoan, asto baltzak be itzegin eban:

        — Basoa gora, mendia bera, sasitza-zear labar-ertzera... Arri, demoñinue!...

        Ta gehiago barik, asto baltzak, gure gizona, ikotika, saltoka, baso ta mendirik mendi, bildurgarriro erabili eban. Alako baten, labar andi baten txuntxurrera eldu ziran; eta, orduan, astoak bizker ganean eban gixona, labar-erpiñetik bera jaurtin gurà izan eban.

        Bere asmu okerra ezetara be ezin bete izan eban, baña indar miragarri batek bere lau oñari eutsiten eutsoelako. Barriro be, astoak, bere atzeko ankak labar erpiñeko zuloan sartuta ebazala, aurreko anka biak eta burua labarra bera imiñita, eiztaria bere bizkarretik jaurrtiteko alegiñak egin ebazan. Neke ta alegin guztiak alper-alperrik baña... Gizona ezetara be ezin kendu izan eban.

        Orretan, Elizatxoko txiliñak ots berezia egin eban esanaz:

        —Txarri demoniño... gaur mezea entzun dabelako, gaitzik ezin egin ondiño... Ire txarrerako ua gizonaren onerako egiten yoat nik "din dan!"

        Eta Elizatxoko txiliñak "din dan, din dan" eten barik joten ekin eban.

        Orduan astoak, gaitzik ezin eutsola egin igarri ebanean, ankaurtika ta ikotika asita, bizkar ganeko gizona, landa bedartsu batera amorru andiz jaurtin eban; eta ori egiñikoan, astoa bera arrantzaka ta apatxoska, labarra bera su ta gar joan zan. Bitartean, eiztariak, lan-dako bedartzan, txori-abesti ederren artean, lo gozoa ta lo osoa egin eban.

        Aitaturiko asto baltza, deabrua izan ei zan.

 

 

Beste igande baten be, arratsaldez, " Atxurkulu"ko gizona berbera Agurtza deuna ondo otoiztuta gero, basora eizan joan zan. Eta gure gizonak, basoan sartu zanekoxe, bere inguruan erbi-pilloak saltoka ta ikotika ebiltzala ikusi ebazan. Biztariaren poza!...

        —Au dok au... onakorik ikusteko be!... pozez iñuan.

        —Daunbada bategaz amar bat ardura barik il leikezak ba ta...

Eta ori esanda, daunbata bat jaurtinda, amar erbi beingoan eskuratu ebazan. Orduan eiztaria ezti-bitsetan yarri zan. Alako eizarik bere bizian ez eban egin. Eta erbi-txorta ederra eskuetan ebala, illuntzean, etxerako bidean, pozez beterik jarri zan. Eta, ibilli ta ibilli eginda, bide erdian gaba egin yakon.

        Alako baten " Oxin-baltza"ren ingurura eldu zan. Eta "Oxinbaltza"ren ur-ertzean, illargiaren argitan, ollar gorri girri bat ikusi eban. Eiztaria, ollar garria ikustean, errime poztu zan, begiz ikusten eban lako ollarra izango zalakoan.

        —Au dok poza!—pozarren esan eban—. Erbiak ez eze ollarra be sekulakoa bear yuat nik gaur...

        Eta itzokaz batean, izkillu-erpiña ollar gorriari begira imini eban. Onetan baña; "Oxin-baltza" ren barrutik, ots ikaragarri bat, didar andi bat kanporatu zan.

        —Ori or dagoenari be, ekarri egiztak ona!... ur barruko otsak itzalez ta bildulgarriro esan eban.

        Didar orregaz batean, ur-ertzeko ollarrak kukurruku zolia egiñaz esan eban:

        —Ez, gaur ez, Errosarioa ondo entzun dabelako, orren ondora elduteko be eskubiderik etxekuat ba ta...

        Orretan, ollar gorria, beste kukurruku zoli batzuk axetan itxita, ego-ots andiak egiñaz " Oxin-baltza"ren barruan sartu zan.

        Itz eta ots arekaz " Atxurkuluko gizona, estutu ta larritu zan. Eta erbi-txorta eskuetan eta izkillua sorbaldatik ebala, etxerako bidean "Aitiarenka"jarri zan.

        Ur-ertzeko ollar gorria be, deabrua izan ei zan. Eta deabru arek, eiztaria, Agurtza deuna otoiztuta basora joan zalako, ezin izan ei-eban beragaz eroan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.