Euskalzaleak ala euskaletsaiak?
Lopez Mendizabal'dar Ixaka'k
Lagunak izan ba ditugu, etsaiak ere nunai ta beti agertu zaizkigu. Jakintsu irudia artuaz, eta gure orietan adiski de bezala etorriarren, beren arramaskak ugari ematen dizkigute, gure izkuntza azpiratu eta makurtu maiean.
Charencey idazlearen antzera, guzia gure izkuntzan erderatik artua dala esaten digute. Oraingo onek dionez lautatik iru erderakoa omen da, eta gurea, noski, lautatik bat besterik ez. Egia da, bai, euskal-idazle batzuek ezer aurreratu ez dutela eta orrengatik beren lanak erdera mordolloan bezela egiñak agertzen zaizkigula. Bañan ori, beren izkera ori, egitako euskera al da?
Idatzi baño len bear litzake behintzat, euskera ongi ikasi, al dan geiena irakurri gure izkera sakondu, eta ondoren zerbait jakingarri egin. Bañan ez, or dabiltza, batetik itz berrien aurka nai duten guzia esanaz, beste izkuntzetan, eta gaurko egunean batez ere, itz berririk erabilliko ez ba litz bezela. Guk erabiltzen ditugun itz berri oek ez omen dira beren belarrietan oso gozoak. Bañan nun dago beste izkuntz askoetako itzen eztitasuna? Eta ala ere or dabiltza aoz ao batetik bestera.
Ez, esan dezagun egi egia: jaun oek, gure ustez, onela itz egiteko eskubide aundirik ez dute. Eta batez ere, zergatik ori guzia, euskeraren alde edo aurka, euskeraz ez idatzi? Bai, jaunak, goazen guzia argitzera, bañan ortarako gure izkuntza erabilli dezagun, eta orrela, gañera, zuek nola idazten dezuten ikusikodegu. Beste guzia berriketa besterik ez da. Euskera maite baldin ba dute, gai oek euskeraz idatzi bear dituzte, eta gure aldekoark ea ba dira, zorigaiztoan joan bitez. Orrelako laguntzallerik bear ez degu.
Aldi luze bat da ori ikusten ari gerala, batez ere Bidascoaz goitiko idazle batzuetan, eta oker oni bideak ezakitzeko garaia eldu da. Sasi-jakintsu asko izan ditugu beti, eta ez da naikoa, noski, orrelako gaietan beste jakintzarik gabe orrelako kirtenkeriak esatea.
Ez degu esan nai besteren lanak, gure gogokoak naiz ez izanarren, entzuteko ez gaudela. Ez, orixe. Betoz zorionean, asmo onez baldin ba datoz, onela gai zail asko garbi ipiñi ditzagun. Eta gure aurka zerbait edo gure izkuntzaren aurka zerbait esan nai danean, esan dezatela bear bezela, eta beren itzen sustraiak garbi azalduaz. Ez ordea, askotan gertatzen dan bezela, zerbait esan nai eta batere oñik ez duten edozein arinkeri jaurti.
Ez gaude itxutuak, ez aitortzeko beste izkuntzetako itzak ere gurean sartu dirala, ez Izkuntz guzak ba dituzte bareak ez diran itzak, eta oek laister ikusten dira. Berak kentzea eta beren ordezko gureak diranak ipintzea lan ederra litzake. Bañan jaun oek nai dutena da, itz berririk ez sortzea eta gure-gureak diran zarrak ere ez erabituca, onela gure izkuntza erdelkeriz kutsutua dagola esateko eskubidea izan dezaten.
Gure euskera izkuntz oso bat al da? Gure ustez bai eta arrokeri aundia duten beste izkuntz asko baño osoagoa. Gehiago esan genezake, gure ustez gaurko egunean ere euskera osoa da, izkelgi batean ez dagona bestetan arkitzen dalako. Itz oek guziak erabiliezkero, er dago, gure euskera osoa ta aberatsa. Zer bear degu bada orrela agertzeko? Ikasi, asko ikasi, eta orrelako txaldankeriak ez idatzi, ez buru ta ez oin. Ba dakit euskera ongi jakitea zalla dala, eta baita ere asieran askok ulertuko ez dutela onela idatziko guzia. Bañan or daude laguntzeko idaztiak, beste izkuntzetan bezela. Lan egin dezagun bada gogos, eta euskera osoa agertuko zaigu, besteren laguntzen bearrik gabe.
|