L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 16. zkia (1951-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Angeles Sorazu

edo emakume goitarr baten berri laburra

 

Villasante Kortabitarte'tarr L. A., O.F.M.

 

Guttik dakite oraindik gure arrtean izen hunen berri. Hala ere, gure-gurea dugu esukaldunok Angeles Sorazu, eta oraintsukoa gainera. Fede giristinoak Euskalherrietan ekharri izan duen zitu edo abuzturik bikainenetakoa, nabaski. 1873 gn. urthean Gipuzkoako Zumaian jaioa; Donosti eta Tolosak heuren bizilarien arrtean eduki zuten bai Tolosan ta bai Zumaia ta Zestuan ere bere ahaide ta senideak oraindik bizi dituzu. 1921-ko Dagonilaren 28an Valladolidko bere konventuan (Konzepzionista Frantziskotarra bai tzan), saindutasun-hots eta ahomen handiz hil zan. Mystika-gaietan liburugile azkarra izan genuen Angeles; liburu bikain nabarmenak izkiriatu zituen, izpiritualitate giristinoan berarizko arrastoa eta oinhatza utziko dituten liburuak, alegia. Arima goitarra zuen, izpiritu zolia, gauza goratuetarako berebiziko gaitasunaz aphinduata hornitua zegoan.

        Izpiritualitate-gaiak bererizko oalio ta egokitasun bat omen dute hizkuntzen moldatzekotz. Giza-gogoaren virtualitate ezkutuak exmunikatzen bai terauko. Gaztelarari ere, askok erran dutenez, izkiriatzaile mystikoek eman zeraukoten bere tankera ta haukerako moldea; behintzat hizkuntza huni Avilako Teresa dohatsuak ekharri ukhan deraukon izen handia ukha lezakenik ezta. Izan ere liburu mystikoak, heurenez, giza-gogoak eman ditzaken bihi ta alerik zindoenak dira; fede giristinoa eztuten anhitzek are gure mystikoen bikaintasun hori gogoz aithorrtu ukhan dute Eliza Katholikotik kanpora dire naskok ere liburu hauien gozoa ta gizentasunaren dastatzea heuren atseginik handiena bezala eduki ukhan dute. Izpiritualitate giristinoak mendez mende lorerik ederr asko sorrthu ukhan ditu. Mystika-baratz huntan, batez ere emakumetan. Ororen ezagun dira izen ospetsu hauk: Angela Folignoko, Katalin Sienako, Katalin Genoako, Teresa Avilako, María Inkarnazinokoa... Eta izen hauien ondoan, berhauiekin elkharr jota aiphatzekoa bezala, Euskalherriaren omenerako, euskal alhaba haur iphinten hari zaiku. (1)

        Gure Angelesen liburuen barri laburra emanen dugu hemen, salgai non aurrkhitzen diren erranaz:

                1) Bizitza izpirituala (2)

                2) Autobiografia (3)

                3) Beure arimako aitari igorri guthunak. Guthun haukiek 231 jotzen dute, luze, sakon eta guztiz-guztizkoak, bere bizitza mystikoaren berri jakitekotz ezin-utziak. Orain dano 52 bakharr-bakharrik dago argitarat emanak. (4).

        Huek dira bere liburu nagusiak eta ardura handikoenak. Hauietaz gainera ordea, ba ditu bertze bi opuskula laburragoak ere: "Opúsculos Marianos" eta "Exposición de varios pasajes de la Sagrada Escritura". Lohenbizikoa ez, (akhitu bai tzan aspaldi), gainerako guttiak salgai dagoz Valladolidko bere konventuetxean; hirurgarren thokian jarri duguna, ordea Madridko Aita Kaputxinoetan.

        Lerro kaxkar haukien egilea ere orainago agerrtu liburu berri baten auktore da. Angeles Sorazuri buruz ta hunen bizitza mystikoar berri hedatuagoa nahi lezakenak bertan aurrkhituren du.(5)

        Sorazuren liburuetako barne-muinaz giharraz hitz egin nahi izanez geroz, liburu guztietan gai guti gorabehera berdina darabilela erranen nuke. Berari gerthatutako gauzen kondatzea, huna hemen beure gai bakharra. Eskola gutikoa ba zan ere, arima zoli ta argi baten jabe zan; hemezortzi urthez monja sarrtu ta barrnebizitzari (vida interior) gogotik ekhin zeraukon; perfekzinorako ekhintza huntan asperrtu gabe jardun zuen eta Jainkoaren bere ahaleginak mesede harrigarriez saritu ta osatu zituen. Jainkoaren mesede ta dohain hauk urthe askotan gorderik ukhan zituen, nehori, agerrtu gabe bere konfessoreai ere ez; azkenean, ordea, Jainko berberak aginduta, Directore bat bilhatu beharrean aurrkhitu zan, eta Jainkoaren eta Elizaren ordezkari zerutik harrtutako mesede harrigarri hauek jaulki zitzaizkion; eta gero, Direktore beraren aginduz errandako liburuak izkiriatu zituen.

        Liburu hauk, lehen erran dugunez, Litteratur Mystikoan nabarmentzen hari dira. Marcel Viller S. L. Aitak gure Sorazuren Autobiographiari buruz eman zuen ephaia jarrriko dugu hemen. Marcel Villeren izena ta ber hunen jaso ta auktoritatea izpiritualitate-gaietan oso ezagun dira; Frantzian argitaratzen hari den "dictionaire de Spiritualité" aren Zuzendari da ber hau. Huna hemen beure hitzak:

 

" Le récit bru ant des grâces qu'elle a reçues despuis son enfance,  la description si précise des divers états par lesquels elle est passée, des commumications divines dont elle a été favorisée, en mêmê temps que les qualités extérieures de sos style font de cette autobiographie un livre incoparable, qui a eu en Espagne un succés retentíssant et qui mérite d'être connu partout. S'ill est de nature à enflammer beaucoup d'âmes d'un désir trés ardent vers la perfection, il sera plus utile encore aux directeurs et à tous ceux qui veulent étudier un cas intéressant de vie mystique(6)

        Eusebio Hernández S. L., Comillasko Universitatean Astetika ta Mystikako Irakasleak, berriz, huna zer dion:

 

" Por su amplitud y altura, no menos que por su originalidad y aciertos en estilo y exposición, es la experiencia y doctrina de la Madre Sorazu una de las más insignes que registra en sus documentos la historia de la Iglesia... la mística de la M. Sorazu, que ya desde su primer libro impreso, atrajo viva la atención de los mejores espacialistas seguirá interesando cada d'a más, en España y en el Extranjero, a investigadores, expositores y prácticos de la mística" (7)

 

        Gure Angelesek bere liburu guztiak gaztelaraz izkiriatu zituen. Horixe dugu txarra euskaldunek. Kulturezko zer guztiak erdaraz agerrtu izan dira ia bethi. Eta jakina, kulturezko alde huntan nabarmendu izan diren euskal seme-alhabok, errdarazko kulturaz beren burua jantzi beharr izan dute. Euskarari zein kalte ta zein adore tzarrak dathorrzkion euskal kulturez huntatiz ezagun da. Halakotz geure hizkuntza kultur-manifestazino guztietarako moldatu, egokitu beharra dugu, gauza goratuak eta izpiritu-gai guztien adierazteko gauza dela erakhutziaz. Euskaraz egiazko kultur bat sorrtu ta kreatu dezagun egunean, orduan gure arrtean hazitako izpiritu arti ta goitarrek (gure Angeles bezelakoek), euskaraz agerrtuko litukete beren goibizitza horretarako zerak, errealitateak, gure hizkuntzari ezin erran halako mesede eginaz. Geroztik, gure euskarak iraun dezan, bi alboetatik egiten zaion gerlatik bizirik atera dadin, euskarazko kultur baten kreatzea baino egiteko handiagorik, gauza beharrago ta premitsuagorik eztu egungo egunean gure hizkuntzak nire iritziz.

        Egia erran, Sorazuk errdaraz izkiriatzeko bertze arrazoi bat ere izan zuen: hemezortzi urthez monja sarrtu zenetik, Gaztelako bihotzean eman zuen bere bizitza osoa, bere Direktore ispiritualak ere errdaldunak izan zituen: beraz nahi ta nahiez errdarazko soinekoz jantzirik azaldu zaiku bere bizitza mystikoa. Hori bai, euskaraz bethi jakin zuela ba dakigu, heriotz-orenean euskarazko hitz batzuk erran zituela ere bai. Euskaldun jathorra, bere herri ta hizkuntzaren maitale sutsua gure Angeles bethi izan genuela ba dakigu.

        Ba da liburu tipi bat, gure haurren eskuetan maiz ikhusten dena, ta beharrbada horrtarakotz ezertan harrtzen eztuguna: Doktrina giristinoko liburuttoa erran nahi dut, katixima. Liburu haur, bada izan zan gure Angelesen saindutasunaren hazia. Erlegino giegia handi guztiak sorrta ederr batean jarririk, giristinoaren sinhesgai, eginbeharr, agindu, Sakramenduak, hitz batean erratekotz, gure erleginoaren izerrdi, zuku, mami, odol eta gozoa diren gauza guztiak? Liburu tipi haur zuen ba saindutasunerako erregebidetzat. Hunek erakhusten zeraukon jakin gogo zuen guztia. Meditazin-ogaiak kontemplazinoak, gure erleginogo mysterietatik izaten zituen, batez ere Jesusem bizitzako pausu sainduetatik. Doktrinako liburua, gauza hutsa, xume bai litzen legez arbuiatzen dugu, nabaski; humeentzat bai on, ez ordean sasoi oneko gizon helduentzat; bainan, liburu tipi hunen giharra ta zeruko ondasunak Angelesen ahantzera guganatsen ta barrundatzen ba geneki! Jainkoaren Seme gizon egina gu argitzearren ta salbatzearren mundura ethorri ta ure anaiea egin zena, huna hemen Doktrinako ta erlegino giristinoko sustraia, orrpoa: gainerako egia guztiak hunen almamenean ta hunen ondore bezala dathorrz gure erleginoan. Eta gure Angelesek berarizko bizitasun ta sakontasunaz atzitu izan zuen egia gozo hunen barrne-indarr eta erran-nahia. Geroztik, agerrtzen zaiku Sorazuren bizitza izpiritualean jauan eta nagusi. Eta Jesusekin batean, Andre Dena Mariaganako debozinoa ere bai.

        Gero berriz, Trinitatea dela, Jainkoaren attributak direla t.a.gauzarik harrigarri ta goratuenak, theologurik azkarrena bildurrtzeraino ta gainditzerainokoak izkiriatu ukhan ditu gure Angelesek, Jakina, Jainkoak mesede oso bikain eta goitikoak egin zerauzkion, zerutikako dohain eta emaitz ohi ez bezalakoak harrtu zituen Angelesek dohain eta emaitz ohi ez bezalakoak harrtu zituen Angelesek, Mystika-jakintzan ixtudiatzen diren dohain eta garazi bikain-gorenak; bertze aldetik bera trebe ta burutsua zela ere ezagun da eta bere kontemplazionak paperean jarrten eta zorioneko bizitasunaz jaulkitzen ba daki; eta hunela ber hunen liburuetan bere experientza mystiko hauk ederrki baino ederrki mamitua utzi derauzkigu. Ugari, jori ta trebe duzu gure Angeles luma erabiltzen. Litteraturaz ere anhitz orri ezin ederragoak aurkhitzen dira bere liburuetan. Beure experientza mystikoan ukitu ta atzitu ukhan duen mundu supernaturala, eta mundu hunekin izandako bere harrtuemana, zeru-galda berezi bat dakharrkuten orrialdeetan jaulki zitzaikun.

        Originalitate-aldetik ere, gure Angelesen balioa zalantzan jarri eztitekela derizkiot. Erran nahi dut: Angelesen deskripzino mystikoak eztagoz lehenagoko izkiriatzaile mystikoen liburuetatik aldatuak izkiriatzeko inspirazinoa hekietatik harrtu zuela ezin erran diteke. Ez. Angelesek ber berari gerthatutako gauzak, zekien bezalaxe nehoren kutsurik gabe, nehoren eredu izan gabe, garbi, bakhun, arrthez ta oso-osorik paperean mamitua utzi zeraugkizun. Eta beraren experientza mystikoak, beraren viventza hoik (egungo philosophiak sorrtutako hitzaz balia gaitezen) hain aberatsak eta harrigarriak izan zirenez gero, hemendik dtahorrkoie Sorazuren liburuari beren aparteko balioa. Liburu hauietan zintzotasuna osotasun-agiri guztiak aurrkhitzen dira.

        Ristinoko egi sakonak eta dogmatak, liburu tipi-xume horretatik ikasi, gogoz ausnartu ta ver hauk ziran beren izpirituaren janari gozo-mardula. Gure Angeles etzan behin ere liburu zail-arrotzen ondoren ibili, bere Doktrina zuen aski: ez ahal dira bada hemen aurrkhitzen giristino batek jakin beharr dituen mysteri nagusiak.

        Aintzina ere, Angelesen liburuetako gaiak aditzera emateko, ez astirik ez eta beharr nukeien thokirik ere extuk nik hemen orain. Hitz bataen errateko, bere bizitza izpirituala oso-osorik jaukitzea, huna hemen bere liburu guztietako gaia: bere aurrerapen-atzerapen, gorabehera, itzulinguru, angalkeri, ahalegin, eta batez ere Jainkoagandik harrtutako mesede harrigarriak berebiziko zintzotasun, bakhuntasun ta bizitasunaz erranak dagoz. Arima goitarr hunen orrialdeak ezin irakhurr ditezke barrne-barrenean zirrara gozo bat sumatu gabe, gure begiak malkhoz bustitzen direla ikhusi gabe ta gure bihotz hobetu dela sentitu gabe. Bizitza izpiritualean hura ibilitako orgabide edo itineraria, hauxe da bada gaia. Ttipi-ttippitatik harrtutako zeruko garaziak gero hamabortz urtheko zelarik mundujolasetarako izandako joera. Joera hunek bultzatuta, Leaburukonerromerian 1889ko Jondoni Petri egunez isandu zan; bainan erromeritik beharr baino berantago etxeratu zela-ta, amak agiraka egin zeraukon, eta horrtik sorrtu zitzaion Jainkoagana bihurrtzeko gogoa. Gero berriz bere Konversinoa kondatzen derauku, "Basamortua", "Bizitza izpiritualeko garbithoki edo Purgatoria", eta azkenik Jainkoak berberak bere Buruaren emaitza nola egin zeraukon bihotza hunkitzerainoko orrialdeetan erraten derauku. Hunen ondoren Jesusen bizitzako mysterien kontemplazinoan emandako hamazazpi urthe luze-gozoak ethorri ziran. Eta mysteri hauietan hamazazpi urthe emanda, gero, Mystikan "matrimoni izpirituala" deritzan dohain goren-gorena harrtu zuen gure Angelesek; eta huntaz geroz, egoera huntarat iritxi zenetik, nolako kontemplazinoak, zein mesede ezkutuak, nolako maila berriak bere arimak ezagutu izan dituen luze, zabal, sakon eta gaingiro izkiriatu ukhan derauku. Bere experientza mystikoetan edukitako kontemplazinoak eta berberak ikhusitako mundu sepernaturalaren panoramatak diskribitzean, huntan batez ere agerrtzen zaiku Angeles jaun eta nagusi. Bere orrialde batzuk irkhurri ondoren, gauza goratuagorik asma ezin ditekela aithorrtu beharrean geratzen gara.

        Irakhurrle. Gure Sorazuren bikaintasun eta ederrgailu guztiak ezin nik hemen hitz guttitan aditzera eman. Ezta beharr ere. Soilsoilik Gernika'ren irakhurrleari izen hunen berri laburraren emateko asmoa harrtu nuen, gai hunen interessaturen derauelakoan, Angeles Sorazu gure Euskalherriko valore positiva bat da ta. Gerozkoan Euskalherritak Elizari ta gizadiari Mystika-arloan nabarmendu izan den emakume goitarr bat eman deraukola burua gora erran genezanabarmendu izan den emakume goitarr bat eman deraukola burua gora erran genezake. Bai eta Elizako Historiaren zearr agiri diren dirdira hankiko izarren arrtean ere, euskaldunek gurea den izarra Mystikako ortze hunetan berarizko pozkariz ikhusiren dugu. Folignoko Angela, Avilako Teresa, Kanadako Maria Inkarnazinokoa ta bertze horrelakeen jarraian euskaldunek ere gure izarra, gure bihia aipha dezadegu, haukien arrtean bat ere lotsarik gabe jarrtzeko modukoa: Angeles Sorazu eta Aizpurua alegia.

 

Arantzazuko Santuarian.

 

        OHARRAK

        (1) Ikhus Baldomero Jiménez Duque, Pbro. " Problema de Metodología en los estudios místicos"; La Ciencia Tomista, 1948, p. 225.

        (2) " La Vida Espiritual coronada por la triple manifestación de Jesucristo", obra escrita por la R..M. Sor Angeles Sorazu, revisada y anotada por el P. Nazario Pérez S. I; Valladolid, 1924.

        (3) " Vida de la R.M. Angeles Sorazu. Primera Parte o Autobiografia: Mi Historia", revisada y anotada por el R.P. Nazario Pérez, S.I; Valladolid, 1929.

        (4) " Itinerario místico de la M. Angeles Sorazu. Corrrespondencia epistolar con el P. Mariano de Vega, su director espiritual, editada y anotada por el P. Melchor de Pobladura, O.F.M. Cap. Primera Parte " La noche Oscura del Espiritu (julio 1910-junio 1911)"; Madrid, 1942.

        (5) P. Luis Villasante Cortabitarte, O.F.M. " La sierva de Dios M.Angeles Sorazu, Estudio místico de su vida"; 2 vol. PP. Franciscanos, Santuario de Ntra. Sra. De Aránzazu, Oñate (Guipúzcoa), 1950-51.

        (6) Révue d'Ascétique et Mystique, 1931, t.VII P-235-6

        (7) Nire liburuaren hitz-aurean, VII gn. orrialdean.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.