L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 18. zkia (1952-urtarrila/martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskeraren hel-oihua

Unamuno zuzen othe zegoan?

 

Erkiagarre

 

Euskalzain batekin Euskararen oraiko mugaz mintzatzen hari nintzalarik oraindik orain, Bonaparte iakintsunak egin zuenez gure egunotan ere, euskal mapa baten egitea egoki lizatekeila adiarazi neraukon.

        Bainan geroztik, nire baithan galdegin dut: erraz othe lizateke egun mapa horren egitea? Eta eginaz gero ere, zer obarik lekharkegu euskalzale bakhanoi bihotz min erdiragarria baizen?

Iphar eta goizerriko eskualdeetan, zorionez ba omen du indarrik orain dano euskarak. Bidaoaz hegoirantz, ordea, izurrite hamabotz urtheotan euskarak, ehuneko berrogei ta hamarr ez othe du galdu?

        Eta, zer dela-ta galdu duela? Eta beraz, zer egin litekela euskararen alde? Galdera astun eta larri biok azterr ditzagun iraizez bedere, ez iakitun bezala, ezpait-gara, euskalzale soil anzo baizik.

        Behinola "Lizardi" gureak erran othola —bai egoki ta zorrotza ere!— gogorra dathort:

        "Egia ikhus dezagun, ama!"

        Euskeraren erori beharr hau aintzinadanikoa dugu; gure mintzaira aspaldidanik dugu erkhintzenago, ithotzenago. Galbidean doan edozer gauzak, gaitz ithurri bia izatu ohi ditu maizenik. Bata, kanpotiko gaitza, gehienez bortxazkoa. Barruko edo barrnako gaitza bertzea. Hauxe bethiere makhurrena, okherrena, zitalena. Euskarak ere, ondikotz, gaitz bia hoik izan ditu. Enda tipi baten hizkuntza izaki, inguruko herri handiagoen, indartsuagoen eta iakintsunagoen mintzairek gero ta ithotzenago dute landugabe hau. Bertzalde, gure herriak galdu baitzuen beraren argitasuna, eztu nehoiz egokitasunik ukhan hizkuntzaren alde legebidez ezer egitekotz. Horra gure arbasoen bekhatu larria. Ondorengoz, bertzeen menpean mintzo bikhoitzik ardiestea gauza zaila izan zaiku, eta orainez gero, zailago. Eztezagun zakhur ametsik egin. Eta barnako gaitzetaz, zer erran? Euskalari ta idazle aiphagarri ta goragarri oso gutiak eztira, nabaski, gure gaitzespen huntan barne: 200 bat aphez eta fraile eta 50 bat prakadun, "Orixe" hazkarrak berriki eta zehatz erran duenez.

        Hirurehun urthe duela, Atsular handiak nigar egiten zuen euskaldunen zabarkeria ohartuki. Ordurarte egina deuseztzat etsi genezake; geroztik egin dena ere, berdintsu da hizkuntza baten iraupenerako. Izan ere, literatura idatzirik eztugula diotenek, egiaren urbil dabiltz. Halarik ere, ezta hori larriena. Euskalduna buru-iakintza zale handi ezta izan. Eztu nehoiz Universitate baten egarririk suma. Ez lehen ez orain, ezpaitu nehork txintik atheratzen gai hortaz. Banaka batzuen asmo ta ahaleginak izan ezik, herritarrik gehienek jakintasun-gogo bizirik agertu eztute. Beraz, hekien iakintza bereziaren zaletasunik ere ez, eta ondorengoz, ezta hekien mintzairaen maitetasunik ere. Zertarako erabili du euskaldunak bere hizkuntza? Mintzatzeko soilik. Halabainan, Xxgarren mende hunen hastapenean Euskarak zenbait pizkunde ukhan du; zenbait diot eta ez aski...

        Eta pizkunde hortan ere, buruz iokatu ahal dute euskalariek? Bai eta ez. Zorionez 1918 garren urthean, Euskaltzaindia, Euskal Akademia sortu zan. Sortu, bai, bainan zer indar, zer lotsa eta zeintzuk langutzaile ukhan ditu Biltzar eder horrek? Gerthatu othe da nehun Akademia bat irazan et geroz, hizkuntzalari anhitzek Irakaslego horren aginduei iaramon egiteke ihardukitzea?...

        Bertze okherura handirik ere ukhan dugu: hizkuntza, bustina bai litzen eskuetan hartu dugu, eta barkhoitzaren nahimen-ariz taiutu eta moldatu gura izan dugu; erabaterako neologismu egarria, aditzak ere batbatean berrizkatu beharra, goizetik gauerako garbikeria kaltegarria, euskalkitargo gordinegia, eta syntaxis edo ioskerari buruzko arhinkeria ta axolarik eza. Lehenari irau-azi orde, berrikeria minak iorik ibitzea. Eta gai huntan "Ni bekhataria" erran beharrik eztuena, zorioneko bedi...

        Euskalduna, Azaolak berri erran duen bezala, ezta aphala, herabe eta harro baizen. Eta harrokeria hortan, euskara! baserritarren eta arrantzale behartsu eta ez-iakinen mintzo noharroin hori! zabartu eta baztarturik, bertze hizkuntzaz hari da. Eta huna, orain, ez arbasoena, geure, buruon bekhatu ahalkegarria baizik. Orain, nire ustez eztira euskaraz komunzki mintzatzen, erdara ongi eztakitenak baizik. Baserritarrak berak erdaraz ari dira. Naparroan, Bizkaian eta Gipuzkoan bertan, hiri nagusittoetan euskara hil hurran da. Hirixkaetan ere herio minak io du.

        Gure artean arrantzaleak bati ditugu iende ez-iakinena, hauk dira oraindano euskaraz mintzatzen direnak.

        Zer egin bada, euskeraren alde? Arazo latzgarria, lanbide gaizto. Lehengo euskaldunak, gehienbat ez ikasi ta letragabeak ziren arren, halarik ere euskaraz ederki mintzatzen ziran. Egungo euskaldunei ordea, gaitz eta zail zaie euskararen ongi ikastea. "Aditzera lar, verbu adar eta adaxkaz bethe hori!—erraiten deraukute. Zailegi bilhakatu othe da bada gure hizkuntza, hogeigarren mende huntako iende argientzat?Eztakit nik zer erran ere. Dena dela, euskalzaleek zerbait egin behar dugu euskararen aizatzeko eta zuzpertzekotz. Alla, etsipen ospak beza eta zapalduko gaitu?

        Hirurezpalau urthez Iruña zaharrean bizi den ene herrikide bati galde deraukot: Eta Iruñen euskararik entzuten ahal da? eta ihardetsi zerautan: Bai, Bilbon baino gehiago behintzat. Izan ere, entzun dudanez, Naparroan ba ditute euskal-irakasgu bai. Bizkaian eta Gipuzkoan, zer?

        Orraitino, oraindik orain, euskararen aldeko hitz mamitsu batzu entzun ditugu eta ez edonoren ahoz; Salamankako Irakasle argi Tovar iaunak egin euskal liburuan hauxe derra: "Tamal eta penagarri lizateke Euskalherriko medietan euskara zahar ederraren mintzo gozo bethierekotz galtzea. Ama bakhoitzak irakats bezaie bere haurreri hizkuntza zahar bikain hori. Españaren harrogailu dena aintzinako gauzen iakitekotz jakintza-giltz"

        Huna hemen bertze kimu batzu ere. Donostiako "Amigos de País" delakoak, orain hiru urthe duela, aldizkari tipi bat egiten du litteratura hutsezkoa, "Egan" du izena eta erdia euskaraz agertzen da.

        Hiri hortan berton igazko San Thomas egunean Euskal-Olerti iaia izan zan "Educación y Descanso" delakoak antolatua, bertsolari-gudu ta guzti. Bilbon, orain berriki, Atheneu Berriko gazte batzu euskararen ikasten hasi dira. Hiri hortan, Seminario euskalzain iaunak garbiki eta biphil ihardukitzen du egunkarian noizik behin, euskararen alde. Urthe haukietan agertu liburu aiphagarriak ere ba ditugu: "Euskaldunak" eta "Misala" " Orixe" renak; "Arantzazu" eta "Ama-Semeak" Mixelenarenak; Etxaideren " Alostorrea" Amilaitzen Kantak...

        Laburtzi erran: handizki, aberats eta iakintsunak hasi ziren lehenik euskararen ahanzten eta baztertzen. Orain, iarraibide okher hortaz, herria berdin hasi da. Anhitz herritako aphezek ere, utzi dute euskara, nahiz eta eliztarrik gehienak iakin eta mintza. Monjatoek aintzina utzi zuen...

Guzti hoik, goikoak alegia, berriz ere euskararen alde baldin hasiko ba lira —Kataluñan ehun urthe ta gehiago hasi ziren bezala— gure hizkuntza salbatua lizateke oraindino. Horixe dugu bide bakhar, Krutwig jaunak adiarazi duenez berriki, lehen bertze batzuek errana: "Euskara kultur hizkuntza bihur dezagun; aitzitik, laster hilen da".

        Zer egin? Lehenengo "Euskararen Adiskideak" edo " Euskalzaleak" berpizi, eta Euskalzaindiaren arnasa bildu. Politika arloetaz landa, bakhoitzaren herriketa asmen gainetik, Euskararen maitatzaleak alkhar besarkatu, elkharri eskuak eman, elkhar berotu, elkhar lagundu eta ugaritu, hedatu, zabaldu ta berretu.

        Atsularren oihua galdu eztela adiaraz dezagun; Azkue iaunaren bizitza eta lanak alpherreko eztirela izan sinistaraz diezagun euskaldun guztiei lurbira osoan. Eta Etxeparen heiagoraren oihartzuna odol bilhaka bedi guregan eta gure semeakan: Euskara ilkhi hadi kanpora; habil mundu guztira !

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.