L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 20. zkia (1952-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Andre Dena Mariaren Assumpzinoa

 

Villasante Kortabitarte'tar L. A.

 

                                (Dogmata definitu berriari buruz)

 

II

Erran dugunez, Eliza-Magisterio Jainkoaren Revelazinoaren zaintzeko ta deklaratzeko jarria izan da. Revelazino hori, ordean, non aurkhitzen da, edo zein dira bere ithurrburuak? Elizako Magisteriak revelatuak bezala definitzen dituen egia guztiak bi thoki hautetatik batean aurkhitu beharr dira, Skriptura Saindu edo Tradizinoan, alegia. Revelazinoaren aztarrnak harrtu nahi izatez gero, errandako bi "lekhu theologiko" hauietara pausuak zuzendu beharra dadukagu, Elizado Magisteria doktrina berrien asmatzeko emana izan ezpai ta, eta Jainkoak egindako Revelazino agirikoa, fede katholikoari dagokona, Apostoluekin bukatu bai tzan. Eta Apostoluek harrtu ta Elizari utzi Revelazino horren zathi nagosi bat Skriptura Sainduetan konsignaturik geratu zan; guztia ez ordean. Mendez-mende, eskuz-esku ta ahoz-aho bezala, Elizan anhitz doktrina Jainkoak revelatuak bezala erakhutsi izan dira, Skriptura Sainduetan ezpa dagoz ere. Beraz, Tradizinoa ere Revelazino horren azterrtzeko bertze bide bat da eta Theologiari dagozkion egia soteriologikoak ezautzeko guztiz beharrekoa. Eliza Katholikoak Apostoluengandik harrtu eta mendez-mende professatu eta bizi izan duen fedea, horixe da ba Tradizinoa. Eta fede horren oinhatz, aztarrna, agiri eta aithorrera nabarmenak eliza-monumenta askotan geratu zaizkigu, bai Elizako Gurasoen liburuetan, bai Leiturgian, Arkhaiologian, ta abar.

        Assumpzinoko doktrina, Skriptura Sainduari galdegin ba geniezon, egia erran, eztugu han agiriz aurkhituren. Bainan Biblia Sainduan Andre dena Mariaren privilegi guztien azken erro, sustrai eta orrpoa aurkhitzen dugu: Maternitate jainkozkoa, alegia. Andre dena María Jesusen ama dugu, Jainkoaren Seme gizon egindakoaren Ama izateko haurkeratua ta begiz joa izan zena. Bere birgintasun Jainkoak lauso gabe gorde ta begiratu zuela ta Aingeruak graziaz bethea izendatu zuela erraietan deraukute Liburu Sainduek. Aitzina ere, Andre dena María berberak, beragan bethetako gauzen handitasunaren konszientza harrturik, eta ethorrkizuneko ahomenaren susmoa izanik, hitz erran-nahi handiko hauk erran zituela gogoratzen deraukute: "... eta jagoitik mende guziek deituko naute dohatsua; ezen egin darozkit miresgarrizko gauzak guziz ahaltsu denak, eta saindua de haren izana " (Lc 1, 48-49). Ez othe da hemen agiri hazi bat, gero Theologi Katholikoak zuhaitz ederr bihurrtu eta bere helduerara ekharri ukhan duen hazi eta bihi bat, alegia?

        Tradizinora begiak zuzen ba genitza (Revelazinoaren bertze iturri huntara, alegia) laugarren gizaldiha arte ezta aithorrerarik, testimoniarik aurkhitzen. Bainan silentzi hori ere ezta harritzekoa. Lehen mende heietan, ala bainan, Elizako Guraso eta iskribatzaileen ardura, kezka eta ahaleginak bertze themata beharrezkoago eta garai artan erabiliagoetara zuzendu bai tziran; problemata Khristologikoa zan sasoi hartan fundamentala, eta hunen erabakitzean hari ziran. Laurgarren mende edo saekulan dugu, beraz, lehen testimonia, Jondoni Timotheo, Jerusalemgo Aphezpikuarena, alegia (2). Eta oharrtzeko dena, bide batez eta iraizean bezala ukitzen du, entzuleek gauza hunen berri ongi ezagutzen zutela dakienak legez. Gero Jondoni Epiphaniorena (315-403); hau ere Aphezpiku palaistinarra dugu (3).

        Garai hartan bertan liburu apokriphuak hedatu ziran oso. Hauk bai Andre dena Mariaren Assumpzinoaz ugari mintzo dira. Bainan liburu hoik, ipuin mythu eta gorabehera phantastikoez betherik agiri direnez gero, bat baino bildurr izan da Assumpzinoko doktrina ere berak asmatua ez othe den. Alde huntatik Apokriphuen itzal edo influxua dogmata hunentzat oso galgarri eta kaltegarri izan da. Bainan liburu hoik beharr bezala interpretatuz gero, argumenta nabarmena dugu heuretan. Hain zuzen ere, phantasia guzti hoien erraiean muin ezkutu bat aurkhitzen da historitik edo fede giristinotik harrtua eta gero gorabehara phantastiko hoiekin aphaindua. Evangeli Sainduen murriztasuna nolabait hornitzeagatik, fededunen debozino ta jakin-nahiari janari ta alearen amaiteko sorrtu ziran liburu hoik. Ama Birginaren heriotza ta zeruetako Assumpzino psykhosomatikoa den-denek kondatzen deraukute; gorabehera differenteakin, gauza phantastiko askorekin nahasian, hori bai, bainan bo gauza hauietan, Mariaren eriotzean eta bere Assumpzino psykhosomatikoan bat dathorrz. Zergatik othe? Unanimitate hori ez ahal da harritzekoa, hainbertze gauza phantastiko dagoen thokian? Eta nola explika diteke? Bi fakta hauk (Mariaren Heriotza ta Assumpzinoa, alegia) giristino ororen fedetik harrtu zitutelako, nabaski, gero bertze ipuin, legenda ta mythu askorekin nahasi ta aphaintzen ba ditute ere (4).

        Seigarren gizalditik huna testimoniak ugaritzen dira. Huna hemen lekhuko nagosien izenak: Toursko Jondoni Andreas, Jondoni German Konstantinupolitarra, Damaskotarr Jondoni Johannes, ta abarr. Bai Oriente eta bai Okzidenteko elizetan ere aurkhitzen dira, Eliza Orotarraren fedea argi osotan jarrten deraukutelarik. Elizako Gurasoek beren homilietan, Theologuek beren ixtudi sakonetan, Leiturgiak mysteri hau ospatzeko aintzina-antzinatik egiten duen jaiean, denek egertzen deraukute ederrki asko Assumpzinoko doktrina hori fede giristinoko artikuluetatik bat dela. Hala ta guztiz ere Aita Sainduak, egia haur definitu aurretik, eta Eliza osoaren fedea arakatzeagatik, mundu guztiko Aphezpiku denei arthez eta auktoritatez galdera bat egin zerauen; eta huaien erantzupenak berriz ere alde huntan dagoen batasun miragarria erakhutsi ukhan dute. Azkenik, dogmata definitzeko emana izan den Konstituzino Apostolikoan biltzen dira argumenta guztiak (5).

        Eliza Katholikoak, bada, bere, dogmata deklaratuen sorta edo mordoska dogmata berri batekin gehitu du, bainan ikhusi dugunez, dogmata hunek mende guztietako fedean erro sakonak eginak ditu. Ama Birginaren bikaintasun ta handitasuna hobeki ezagutzeko, eta Jainkoaren asmo ta oikonomian hark duen thoki berezia barruntzeko dogmata berri hunek asko lagunduko duela erran beharrik ezta. Eta bukatzeko, una hemen dogmata berri huni buruz iskribatzaile batek diona:

        "... Assumpzino dogmatak gizadiari bere bikaintasun, anditasun, azken helburu eta munduan duen thoki berezia gogoratzen derauko... Razionalisten doktrinak, berriz, gauza premiatsu hauien izildu egiten dira. María gizon redimentuaren irudi ideala da eta hortarakotz humanismu berri sorr-arazteko idarra dugu beragan. Assumpzino dogmata hunen giristino ororen kollaborazinoa zailago ta nekhezago bihurrtu duela Eliza Katholikoari Canterburryko goi-apezpikuak aurpegirat bota derauko. Bainan definizino berri hunek dakharren doktrina Marxismuaren idealogiari aurpegi emaieteko miragarriki dathorrela guk ihardesten deraukogu" (6)

 

Arantzazuko Sanktuarian

 

        1) Evangeli Sainduko zitazino guztiak Haranederren Testament Berritik egiten dira Baionan, 1855.

        2) Timoteus Hierosolim. Oratio in prophetam Simeonem; Migne, Patrologia Graeca 86, 246-7.

        3) Haer, 78, n. 11.

        4) Bover, José María S.I. "Los apócrijos y la tradición asuncionista"; Estudios Marianos, Madrid, 1946. Balic, Carolus O. F. M. "Testimonia de Assumtione B. M. V. ex omnibus saeculis". Romae 1943.

        5) "Munificentissimus Deu" izeneko Bulla Dogmatikoak; ikhus Acta Apostolicae Sedis v. XXXII (4 Novembris 1950) p. 753 ss. Bulla hunen euskal-itzulpena "Arantzazu" aldizkarian artiratu da, 1951'ko urthe huntan, Ephain, Jorrail eta Ostariko hilabethetan.

        6) P. Caballi; ikhus Ilustración del Clero, Julio 1951, vol. XLIV, n. 849, p. 309.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.