L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 21. zkia (1952-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Errimin

 

Zelai

 

                                Iturain'dar Juan-José, Orio'ko

                                legezko alkate jaunari.

 

Egoize latzak bakandu giñuzen

uztail erditsuko egun gori baten.

Geroztik eztago guregan atseden!

 

            ....................................

 

  Pillotak erriz-erri ziñun eraman,

laister zure izena eda zan yendetan,

oi, biziak ba'lirau atsegiñetan!

 

  Erriak ziñun autu alkatetzarako

ta zu izan ziñan beraren guraso,

arrantzalien kerizpe ta abaro.

 

  Gudu-zurrunbilloak oro nasturik,

mundu zabaleko itxas-lurretik

kai-billa asi giñan miñez urturik.

 

  Zu ere erten ziñan ekaitzak erasota,

iñoiz erri-yaun, gero galernak yota

ijito baitziña etzenun nun koka.

 

  Donibane'n ikus ziñuztan, beñola,

Orio erriko alkate gotorra,

zure lekuan irmo, ez ate-yoka.

 

  Amabost egun barru itzuli ustetan,

amabost urte yoan zaizkitzu neketan.

Alkate yaun, ez etsipenari eman!

 

  Geroak idekiko al-dizu ate

sortutako errian dezazun aterpe

anima gorputzetik bereizi arte.

 

            ....................................

 

  Egoaize latzak bakandu giñuzen

uztail erditsuko egun gori baten,

geroztik eztago guregan atseden!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.