Zenbat gazteri
Iratzeder
I
Zenbat gazteri herriratzean
piztu zaioten begia,
Gethariako bide gainetik
ikusiz Larrun-mendia.
Oi itsas-ondo maite horri so
bihotz-barneko loria
Mundu guzian zure parerik
ez duzu, Eskal-Herria.
II
Soldado nintzen urthe belz hoitan
maiz naukan irriz bertzerik:
Etchekoari pentsa orduko
Herriko mina pizturik
Akabo orain orduko minak
airatu bainaiz hartarik:
Eskual-gainetan banabil orain
pottoka bezein librorik.
III
Herrirat noan aldi guziez
arrotzago dut aurkitzen...
Diru egarriz arrotzak ez utz
Euskal-Herrian nausitzen.
Hek ere hunat udan jitea
nork erran ez dela zuzen?
Bainan Eskuara eta Fedea
osorik egon ditezen.
|