Erabiltzeke, eztugu euskara lantzen ahal
Erkiagarre
Bai, Agramuntea jauna, "etimologitis" era badugu.
Zuzen ari zara, Tristan zaldun hori, nor zaren eztakidan arren.
Badirudi, egitan ere, nehoiz euskal-gaiez deus idaztekotz lehenbizi egin behar dena etimologiaren bat agertu, hauteman eta igartea dela.
Bainan, ez othe dugu orainarte etimologiarik larregi eta sobera ukhan?
Nonbaiten gerthatua erranen derautzuet.
Bazen herrixka tipi bat, menditartean edo basaburuan zetzan hiri irribera.
Udaran lagunik anhitz biltzen zan lekhu hartan; iende askok zuten ioera bazter atsegin hartara.
Hauien artean, zaldun buruiantzi eta ikasiak era baziran: asmalari, lege-gizon, bai eta atxeter edo osagilerik aski ere.
Behindola, udazaleetariko andere eder, zabal koloregorri bat ondoezak io zuan, eta eri eta makhal zetzan. Lahenbizi, miriku adiskide bateri hotsegin zeraukoten. Udatiarretakoa, alegia. Hau, beharrik, espezialista zan, eta berehala andre eria mirikuak ikhusi zuenentz galdetu zuen.
Ezetz, ba! hiriko osagilea huazoan baitzan.
Eta begietako espezialista zenez geroz, andere eria zerbaixka ikheru eta gaitzaren berri hauteman gabe, alde egin zuan.
Bertze atxeter ezagun bat erathorri zuten. Hura, eztarri-beharrietakobaitzan, ikhus eta mikhus, ezeren ahantzik eman gabe ilkhi zan. Hirugarren osagile udazalea ere deitarazi zuten, eta.
Mirikuak zer erran du? galdetu zuan.
Hiriko osagilea kanpoan baita ihardetsi zeraukoten eztugu haren agerraldiaren ukhaiterik ardietse.
Eta hirugarren espezialistak ere, X izpieri eta odol analisisari buruz mintza ondorean, bere hartan utzi zuan andere gaisoa.
Handik geroetan itzuli zan hiriko mirikua. Apala, laua, hanpuruskeria gabea genuen gure gizona. Agian, ahalke zerbaitek zirikatu zuan haren barna, hiri haundietatiko osagile bereixien aitzinean ager beharrez.
Hamaika haur ikusi izan zuan iaioten! Hamaika zahar hiltzen! Hamaika gazte eta garatu osatzen eta sendotzen! Bertze espezialistak, agitz iakintsuak izan arren, etzekitena!... Eta heldu, eta ikhusi, eta garaitu! Andre eria ikhertuala, osabidean iarri zuan. Eta egun gutiren buruan, eder eta panpoxa ageri zan gure andere zabala.
Handik ziri, hortik uki, hemendik kilika, gure mintzairak ere baditu espezialistarik anhitz. Batat ioskerari buru ekin detauko; bertzeak, phonetikari buruz; hunek, aditzaren bihurkerak azaldu ditu; bioakioez ene txakoak.
Bainan, Jaingoikoarren, aski dugu etimologiari buruzko erdal-lanik! Espezialistak, teknikaren zorrozkeriaz eta lankailuen laguntasunaz ari diren artean, bada, eria, osasun osoaren behar den eria ¡euskara gaisoa! osatzen ahal ezpaita.
Unerik larrienen dugu gure mintzaira, euskaldunok, eta ezta aski ahalegin theori rizkoetan aritzea. Erabiltzeke, eztugu euskara aintzen ahal, eta gauk landu ezik, bertzek egingo eztu.
Bizpairu hilabethe duela, Iphar Ameriketan sorthu euskaldun seme bat heldu zan Bizakaira. Bazekin ingeles, nabaski, bainan baita euskaraz ere. Heriburu hutako Benku-etxe batera io zuan, eta euskaraz mintza. Hango sehiak etzekian tutik bere odolaren minzorik. Eta Iphar-amerikarrak, harridura zerbait arindurik, ialki zeraukon bizi-bizi:
¿Zer egiten duzue, bada, euskaldunok, zeuon hizkuntza alde?
¡Etimologiñoak erdaraz, iauna!...
¡¡¡Guti ahal da, arranopola, ogeigarren mende iakinduriatsu hutan!!!
|