L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 22. zkia (1953-urtarrila/martxoa) —<gern2200>




 

 

Ernio'ko gurutz-egalpean

 

Zelai

 

Zure oñetan gurutze laztan, ninduzun bein malkoz ari

Nere errian oñaze-miña zitzaidan ordun ixuri,

Gure lorraren mingostasuna etzazu, arren, luzetsi!

   Iguzu, otoi, itxaropena, gal ez gaitezen betiko

Irain-osin au oi zein dan garratz egonarriz eroateko!

Ernio'ko gurutz zuria iguzu indar irauteko!

   Etsai zitalak garaiturikan, geroztik zenbat oñaze!

Euskaldunaren biotz bakoitzak barruan bere gurutze.

Ekaitz gaizto onen zurrunbillotik eutsi, arren, erortzeke.

   Ezpatadunak izan ba'lira soil-soilki gure etsaiak,

Euskal-fedeak ez luke arturik orrenbesteko zastadak.

Zerorren seme saiestu oiek gauzkate apitik joak.

   Zure legea urratu dute, maitasunari uko egin,

Beren artalde ederrenari diote zaputz eragin,

Yainko Yaunaren lege zuzenak ezpaidituzte berekin!

Berri-ona aldarrikatuz Yainko-Gizonak erakutsi:

"Bi yaunen morroi ezin zintezke iñola ere zintzoz ari,

Bat nai ba'duzu ziñez serbitu bestea bearko antzi.

   Eliz-gizonok ari dituzu bi Yaun zurika bearrez,

Bekoarekin atsegiñetan Goikoa dute negarrez,

Eusko-Fedea kordokaturik beren yokatze makurrez.

   Beso zabalik Ernio mendin zauden gurutze laztana,

Izan erruki artalde ontaz, eman zaiozu kemena

Zure kerizpe maitagarrian jarraitu dezan aintzina.

 

Donosti, 1952

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.