L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 23. zkia (1953-apirila/ekaina) —<gern2300>




 

 

¡Zeñen pollita den Berá!

 

Larramendi'tar Iñaki

 

Bera-ko erriya pollita dela

Eztut guttitan erratten,

Zembat ta geigo ikusten duten

Pollitago zait egitten.

Emen yayua banazu ere

Eztut orretaz lauadatzen,

Erramen dizut, Apez arrotz bat

Zértaraño zaletu zen.

 

Ikast-itxe bat egokitu zen

Mutikuat ikasteko,

Lau apez arrotz etorri ziren

Oikiri erakusteko.

Lauetatik bat autatua zen

Denan burua izatteko,

Etzuten noski eben artian

Xoxuena berexiko.

 

Apez arrotzak sayatzen ziren

Zakittena erakusten,

Mutillak berriz, buruz argiyak,

Ederki ikasten zuten.

Apez arrotzak au ikusirik

Lore artian zagozten,

Erri pollita, mutiko onak

¿Zér geyago naiko zuten?

 

Erakusketa egin-orduan

Kuaten ziren menditara,

Gorputzetako asnas-tokiyak

Aize garbiz betetzera.

Ykusirikan baserri onak

Bazter ederraz gañera,

Alaitasuna gañez egiñik

Ytzultzen ziren itxera.

 

Ludi onetan goxotasunak

Eztute aunitz irauten,

Apez ok ere, eben aldiyan,

Nai-gabia izan zuten.

Goiko buruak biyalitako

Eskut-itz bat etorri zen,

Buru-zagiya Amerikara

Yuateko agindu zioten.

 

Samintasunaz betía yuan zen

Bere gogoko erritik,

An egondu zen urte mordoxkan

Errana betetzegatik.

Itxe ona zen, egiñ-berriya,

Gauza ausarki denatik,

Biño Berako zaletasuna

Eziñ kendu biyotzetik.

 

Ango dembora bete zenian

Mintzatu zen nagusiya.

"Lana azkarki eginduzu-ta

Orain biar duzu sariya

Kontuarekin autatu-zazu

Zure gogoko erriya

Goxo-goxo-ki erametteko

Ondako bizi guziya".

 

"Dudarik gabe erranen dizut

Biyotz-barrengo izkeran,

Nik nai bezela paratu nazu

Ongi izatteko eran.

Ni bizitzeko eman nazkitzu

Aimbzertze erri aukeran,

Eztá neretzat toki oberik

Ni utzi nazazu Berán".

 

Aukeratzian atzi zittuen

Aimbertze erri egoki,

Ez naiz arritzen gauza unekin

Emengo berri bai-taki,

Ongi zekiyen izanen zela

Bertzetan biño obeki,

Zér den Berako goxotasuna

Emen bizi denak daki.

 

Etorri zattez egun batian

Xoko on au ikustera,

Ibilli-aldi bat bat egiñen dugu

Erriyan lau aldetera,

Begi zabalaz begitu ongi

Alde bat eta bertzera,

Arritturikan erranen duzu

¡Zéñen pollita den Berá!

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.