L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<igel0200>— Igela-2 (1962-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Afrika Baionan hasten

 

D. Peillen

 

Exker mila, bere huts larrien gatik, IGELA-ri konfiantxa egin duteneri; abonatueri eta berhiziki ohorezko abonatueri hala nola Karl Bouda jauna, Erlangen-eko Unibertsitatean irakasle, Beñat Possompès jauna Paris-ekoan irakasle, Haritschelhar jauna, Musée basque-ko buruzagiari, bai eta Gueraçague, Ibarrondo, Echaide, jaun andereri. Beren adiskide kritikez baliatuz IGELA beti obetzen entseiatuko da, egin dioten ohorea merezitzeko.

        IGELA arraotzetan zelarik, gure satiraren sujetak edo gaiak zein izango ziren ez genekien. Populuaren bidea jarraitu dugu eta beti segituko dugu. Etxahun Barkoxe beraren ber gaiak hartu ditugu: herriko buruzagiak, politikeru, aberats eta aphez. Gure koblakarien gisa jende horien hutsak txistatzen ditugu, uste baitugu horiek direla behar jorratu, populuari etsenplua eman bear luketenak, baitira.

        Aitortzen dugu illunpean ginela eta gure makila gogorrak exker eta eskuin jo duela, asto xuri eta apo beltz batzueri orrua bat egineraziz. Beren burua miratzen eta goresten okupatuak ernatu ditugu eta beren kexua atsegin zaiku. Uste genuen halarik ere satira-agerkari bat egitez, hala hartuak izango ginela. Baina gure piperrak artotako hartu dituzte eta ebanjelioko hitzak balira gure dritxoak sinhetsi. Beraz gipuzkoarrek dioten gisa, txantxetan ari ere, ez genuen arraza beltzeko jendeak ginela aitortu bear, sinistuak izango baikinen.

        Bein euskualdun ezkribazale batek liburu bat egin zuen seta batetan. Pertsuegileak erakusten du ez dela lenbizikoz jendek non parre egin edo non irri egin jakin zezaten. IGELA-k ez du aski betarik doblean agertzeko, humorea zer den konprenitzen ez dutenentzat.

        Kritika onak ez dira falta izan. Baina izenik gabeko zikinkeri bat ere publikatu, errespetagarri uste genuen kaseta batetan. Pertsu egileak erakusten du ez dela lenbizikoz ari, beltzkeri, gorroto eta herra ixurtzen, jariotzen.

        Hainbeste behazun eta elder ez da giristiño baten aotik ixurten aal. Berdin uste dugu beltzkeri hori ez dela naski kasta batena, gizon batena baino, zeren Espaniatik katoliko batzuek kritikatuxe gaituztenean jendeki egin dute, ez otsoki. Espaniako euskaldun horiek bermatu gaituzte ideia batean, alegia frantses Euskal Herrian maiz faltsukeria eta ezinikusi intolerantiak handiago eta okerrago direla Espanian baino.

        Halarik ere frantses euskaldunak oro ez baitira xuri fanatiku horietatik, ez ditugu gure irakurleak apho ixtori horiekin aspertuko edo enoatuko. Hortatik kanpo ere, IGELA-ri ez zaio apoaren konpania gustatzen. Jende-txikiak, populuak, beharrez, kontsolatzen gaitu batzuetan, ahalge edo lotsa gabe bere buruzagiak judikatzen baititu, uzku-xuriak ez duelarik zorro gorriak baino errespetu geiago merezitzen.

        Kritikek ongi erakutsi dute IGELA funtsean eta axalean hobetzen ahal zela; baina zikinkeri anonimuak, guk senditu intolerantzia, gure demokrata eta giristino hon anonima batzuen fantsezko karaktera zela. Gure euskaldun intelektual batzu eta konzentzi libertatea biga dira. Holako añañek Frantzian behera goberna baleze, gaur giren baino gaizkiago giñateke alde hortatik. Afrika Baiona-n hasten da. Baina Españian konprenitzen asi badira, frantses-euskalerrian, ez. Gehiago dena Afrika kanbiatzen ari delarik, gure erria afrikanotzen ari, oraino hurrun delarik Europatar izatetik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.