L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Igela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Igela-2 (1962-maiatza) —<igel0224>




 

 

Xikitoak

 

D.P.

 

Leen numeroan itz eman bezala, Zubero-ko artzainen xikito batzu bildu ditugu. Xikitoak pertso berdeak dira artzainek egiñak. Gure herrian olha izena dauka beste errietan sel edo korta izenekin ezagutua dena; eta duela bost urte oraino artzainik falta ez zenean, olha batetik bestera, ibar batetik bestera artzainek elgarri, holako kobla horietatik, botatzen zuten. Eunka dira xikitoak baina folklore bildumek baztertzen dituzte, nahiz horiek ere populuaren frutuak izan.

 

                Haxeriak lau zankho

                lauak khako

                badutu khako

                khaka dela hiretako. Chikito!

 

                Orhi phuntan lanhu

                gure baatzian phorru et'uñhu;

                hebentik eta hona ikusten deiat

                ehun mila morpiu. Xikito!

 

                Ahuntzaren buztan txuta,

                Haren peko xilo hutsa

                Sarezak sar sudurra

                Ezkapa ez dakion hutza. Xikito!

 

                Eraik'ak erhia

                Hunk'ak zelia

                Ordian ukhenen duk bai

                Gure xerh'ama zaharraren alia. Xikito!

 

                Hamar eta sei, hamasei

                Gure labeko bi suthei

                Xikitokako beno hobe hintzate

                Alhor bazterreko khuso gei. Xikito!

 

        Hitztegia: zankho = anka, khako = mako, uñhu = tipula, morpiu = sabel zorri, buztan = isatsa, xilo = zulo, txut = (erguido), eraik'ak: altxezak, unk'ak: ukitu edo ikutu'ezak, xerh'ama = zerrien ama, suthei: labe karrakatzekoa, khuso-gei: txorimalo, izugarri edo onbretxaparo egiteko baizik ez dela hon adierazi nai du eta utzi dezan xikito egitea. zelia = zerua, erhia = beatza, atza.

        Kronika hau akitu eta nekatu arte emango dugu, baina irakurlea berreungarrena gabe nekatu baledi konkursu bat egin genezake ea Xuberotarrek baino obeki egiten dezuten.

(Jarraitzeko)

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.