Sarrera
Hasieran keinua
izan zen. Gero, edo agian keinuekin batera, oihua, karraixia, marruma eta ahopekoak
agertu omen ziren... Hizkuntza eratzeraino, gauzak izendatuz eta gauzen arteko
harremanak ere espresatuz. Hizkuntzak mugak jarri zizkien hiztunei. Estuegiak;
hain estuak non gizakumeek, komunikatzeko egarriz garunetatik bitsa zeriela,
mugak hautsi zituzten kode berri baten bila, hizkuntza bera zutelarik ama. Eta
literatura sortu zen.
Eroaldietako
itukina, edertasunaren erregina? Zer da literatura? Maitemindu zozo baten goragalea,
amairik gabeko ikerketa hitzen eta ideien elkartzeaz? Gauza bat ziur da: literatura
atsegingarri gertatu behar litzaizuke; edo negargarri, edo ikaragarri... Barnea
eragin behar lizuke.
Idazleok ere
hor gaituzu: noiz bihotza kezkaz beterik, noiz hizkuntza lantzeaz, hizkuntzaz
jolasteaz adoretsu. Eta literatura hori da: idazlea, hitza eta irakurlea. Sintesi
hori, letren akelarre hori lortzeko asmoz eta gurekin akelarrera zaitezen eskuratzen
dizugu KANDELA.
|