Mendi ferdea
Gabriel Aresti
Maitatzen nuen mendi ferdea
denbora zaharrean hitz noblea
gainera jautsi zaio ilunbea
horrela galdu nuen libertatea
Lambroetan zergaitik sartu al zen?
oinazea barnean zait ugaltzen
libertade zaharrak dira estaltzen
diru merke batean genituen saltzen
infernura gaituzte gu bidaltzen
ongi jakin dut ohorea galtzen
Nun aurkituko hainbeste mendi ferde
nun bilatuko hainbeste libertade
ezin bizi naiteke mendia gabe
mila mundu irabazten badut ere
Zergaitik negu gogor honen gara beldur?
Zergaitik sufrituko dugu aberrian hainbeste elur?
Bai, zergaitik?
Bai, zergaitik?
|