L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Kandela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Kandela-10 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

/.../

 

Giussepe Arroyo

 

...eta barnearoa izan zen

itzalak maldan behera irristakor.

itzal-etxola, itzal-beldur, itzal-ni neu

zihoazen emeki emeki.

kiskal, kizkur, koxkor

barnean irudi urtu bihurtuz

musika apur batez urdinduz

gaueko mozoloak

fantasma amaigabeak

kateak erresuma ixileraino luzatuz

Warol, Andy; Gibran, Kalil

Steinbeck, John; han zeuden

kopeta esanguratsuaz

azken egia «moda joven» aztertzen

kandela argiaz jantzirik

kanpoko neoi dizdira ehortzirik

bilatzen, bilakatzen

garaun anbiguoak jorratzen

                           izorratzen

                           larrutzen

eta barnearoa (barnaroa) izan zen...

(nihil obstat)

                          (Materiala: bi paper, boligrafoa, lapitza

                                           hogei minutu eta añil pixka bat)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.