Hitz laburretan
Aldizkari bat sortzen denean lehenbiziko orrialdetan aurkezpena etorri ohi da. Gure aldizkariak, inon izkribatuta ez dagoen lege hori kunplitu beharko, beraz, hor doa agurra.
Egin dugun honi, "aldizkari" edo "errebista"ren izena eman diogu. Gu ere panfleto txukun bat besterik ez dela konturatu ba gara ere. Batzutan, ez eta txukuna ere: txistorra jan eta gero orriak kolpez zikintzen ditugu eta. Hala ere pozik gaude. Guk geuk egiten dugu lan guztia. Idatzi, marraztu, makinaz pasa, montatu, banatu, grapatu, zenbait tokitara bidali eta erregalatu. Brikolaje honetan "Auzolan Liburudendak" laguntzen gaitu. Hoiek ezartzen dute presupuestoa. Eskergarria da bere gain har ditzatela, neurri batean behintzat, botere publikoak hartu nahi ez dituen ardurak.
Saiatuko gara hilean behin edo kaleratzen, honetan ere oso formalak ez izatea gerta litekeen arren.
Gure orri hauetan, Iruñako euskaldun guztien izkribuak sar daitezke. Beraz, ez izan lotsa lanen bat bidali nahi baduzu.
Badakizu "Auzolan Liburudenda" S. Gregorio 3ean dagoela. Iruñan. Telefonoa 223614 izanik.
Eta bidali beharrean, hortik pasatzen bazara, hobe. Gure aldetik literatura aldizkarien atalik inportanteenetariko bat egitea pentsatu dugula jakin ezazu, besterik ez.
Enfin, hemen gaituzu, irakurri eta zu zeuk atera ondorioak. Ez zaizu ez eta pezeta bat kostatuko. Ez da oferta txarra. Iruñan kaleratzen den lehendabiziko aldizkari euskaldunak horrenbeste eskaini behar zuen.
Parte hatu dugunok:
Burnitx, Manolo Karakol, Mikel Taberna, Ana Iribar, Lamina, Kapi, Jon Alonso, Kakabeltz, Jokin Pastor, La Boina Taldea, ta Jose Azkona.
|