Eklipsea
Agustin Monterroso
euskaratzailea: Itsule
Ipuin hau Mexikoko "El Gallo Ilustrado" aldizkaritik aterata dago. Bere egilea Agustin Monterroso izanik.
Fray Bartolome Arrazola bere burua galduta ikusi zuenean, ezerk ezin zuela salbatu, onartu zuen. Guatemalako oihan boteretsuak, zorrotz eta behin betiko atxilotu egin zuen. Bere topografiko ezjakintzaren aurrean, heriotzaren esperoan eseri zen. Han hiltzea nahi izan zuen, inongo itxaropenik gabe, bakarti, urrutiko Espanian pentsamendutan zegoelarik, "Los Abrojos" zeritzan komentuan partikularki, non Carlos V.garrenak bere goragunetik behin amore eman zuen bere erlijioz zeloaren lan erredentorengan zuen konfidantza esateko.
Esnatzerakoan, aldare baten aurrean, sakrifikatu nahi zuten aurpegi ikaragaitzezko indigena batzuz inguraturik aurkitu zuen bere burua. Aldare horrek bere temore, patu, hitz hatetan, bere baitarengandik askatuko zuela iruditu zitzaion.
Herri hartan pasa zituen hiru urte haietan bertako hizkuntzen baliakuntza lortu zuenez, zerbait esatera saiatu zen.
Orduan, Aristotelesen jakinduri sakonaz eta bere kultur unibertsalaren adierazle zen ideia bat bururatu zuen. Eguzki elipse orokorra egun hortan gertatzekotan zela oroitzean. Bere baitan, jakinduri horri esker bizitza salbatzeko zapaltzaileak engainatzea erabaki zuen.
Erahiltzen banauzue esan zien eguzkia bere goiduran ilun dadin egin dezaket.
Bertakoek adi-adi begiratu zuten, Bartolomek sinesgogortasuna beren begietan atzematen zuela. Baina batzar txiki bat antolatzen ari zirela ikusiz, fidakor, destaina zeriola, itxoin zuen.
Bi ordu barru Bartolome Arrazolaren bihotzak sakrifizio harri gainean odola zurrutatzen zuen bortizki (eguzki elipsatu argi opakupean disdiratsu), indijena batek, poliki, banan bana, inflexiorik gabeko abots batez, Aristotelesen laguntzarik gabe, Maya herriko astronomoek aldez aurretik beren lege liburuetan idatzitako izateko ziren eguzki ta ilargi elipse data infinituak, errezitatzen zuen bitartean.
|