L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<korr0400>— Korrok-4 (1984-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Ondo pasau ta gutti gastau

 

Korrok

 

        Laugarren ale hau esku artean duzuenok, seguraski ez zineten harrituko, Korrokerook gehien-gehienak iruñearrak izanik Festari eskeintzea.

        Ba dakigu erabat topiko-tipiko dela geure erabakia. Urtero agertzen bait dira Festa madarikatu hauek etengabeko propagandaz laudatzen dituzten programak eta artikuluak egunkarietan. Beraz, dena idatzita dagoela erraten bada maiz, festaz eta san Ferminetaz konkretuki zer erranik ez. Halaere, ezin ginen geratu gure korrokadak azaldu gabe zeren bestalde, ikusten genuen gaiaz eta euskeraz, artikuloren bat besterik ez dela argitaratzen. Eta arrazoi hau exkasa dela uste duzuenontzat, ba dugu baita ere bertze bat, alegia: Festa honetan eta oroetan parte hartu nahi izatea.

        Uztailak sei, txapleguak zorabioaren sarrera markatzen du. Hortik aurrera, argi musika-kolore-ke-kiliki-ardo ta farrez osaturiko ortzadarrak geure hiria kutsatzen du egunoroko bizimodua atertuz.

        Behin zurrunbiloaren barnean:

        poza, amodioa, negarra, gorrotoa, herioa, matxismoa, odola, musika, bizia, bihotz-errea, botaka... nahasten dira dastatu nahi dituenarentzako prest..

        Ihesari ekiteko bidea batzuentzat, bertze batzu Salou-ra igesi egitea nahiago badute ere... zortzi eguneko leherketa hau ez baita txantxetako apostua.

        Gai honen inguruan, Korrok aldizkariak ohi dituen atalak, dantzan jartzen ditugu.

        Gero udako atsedenak izkutatuko gaitu hilabete batzuetan.

        Urria inguruan bizirik, gogo eta diruz ongi baldin bagaude, KORROK-ari ekinen diogula agintzen dizuegu.

 

                "txurrun txanketan

                min dut anketan

                sendatuko naiz

                sanferminetan"

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.