Rincón poetazale
Mitilene-ko Alceo
(Kristo aurreko 600 urte inguru)
Hordi gaitezen orain eta edan dezagun mukuraraino,
Mirsilo hil baita.
Arnoa, bada, gizonaren ispilu da.
Ez ezazu arbolarik landa mahatsondoa baino lehen!
Zurrut egin dezagun. Kandelak zertarako itxadon?
Argi izpi bat dago. Deseskegi eta ekar itzazu
berehalaxe pintaturiko goporrak. Zeren ardoa,
penak ahaztearren Sémele eta Zeus-en semeak
eman bait zien gizakiei.
Eradan ezazu burduntzali bat eta bi nahasturik,
eta bete itzazu edalontziak ertzeraino, eta
gopor batek bestea bultza dezala...
Ardoa, lagun mina, egia ere da.
|