Rincón poetazale
Teos-ko Anacreonte
(Kristo aurreko 530 urte inguru)
Cleobulo maite dut,
Cleobulok kilikatzen nau,
Cleobuloz xoraturik nago.
Léucade arrokatik neure burua jaurtikiz berriro
olatu zuritan naiz murgiltzen,
amodioz mozkor!
Eros-ek, neure bizarra zuritzen ikusterakoan,
bere urre-distirazko hegalen haize leunen artean,
ez ikusiarena eginez hegaka doakit.
...lotolorez ehunduriko txirikordak bularrari
kiribildu zitzazkion...
Berriro ere Eros-ek kolpatu ninduen,
harotz batek bezala aizkora izugarri batez
eta erreka ekaiztsu batetan
garbitzen jarri ninduen.
|