|  
              
               
 
 
Ferminen heriotzari
 
 
 
Txiki
 
 
 
Hik ez huen bizi nahi 
 
Bakardadea eta isiltasuna heuzkan lagun 
 
hi hire bizitzaren jabea 
 
honela erakutsi diguk bizitzaren balioa 
 
ez dik inporta 
 
hire kariak 
 
negarrak eta malkoak guttiegi, pobreegi 
 
somatzen dizkiat 
 
Bakardadea eta isiltasuna heuzkan lagun 
 
hi hire bizitzaren jabea 
 
Bidegurutzean gaituk 
 
eta hil ala bizi hautatu behar diagu 
 
hik egin huelako 
 
hi hire bizitzaren jabea haizelako
 
Ez diat uste oihurik eginen hukeenik 
 
erortzerakoan 
 
Bakardadea eta isiltasuna heuzkan lagun 
 
hi hire bizitzaren jabea 
 
hire bizitzat hiltzeko, amaitzeko balio zian 
 
Hire lagun guztiak tristatu zituan
 
      denek negartu ziaten hire heriotza
 
      denak beren buruarekin aitortu zituan 
 
    baina ezer ez ulertu 
 
Bakardadea eta isiltasuna heuzkan lagun 
 
hi hire bizitzaren jabea 
 
    Ez ziaten ulertu hire azken hatsa 
 
    bizitza bera 
 
    dela 
 
    oraindik
 
84.eko Abuztuan
 
 
 
              
              |