1984 abendua
Perseides Uriz
Ez naiz sekula
Knosos-en laberintoan galdu
ez bait naiz sekula
nire laberintotik
atera joana.
Metil isozianatoak
ez du akautu Bhopalerria
ezta laguntza-taloietan
izena jarri duten Manhattango
gorbatadun zorrotzek ere.
Reagan eta Wojtila anaiek
ez diete Etiopiako marxistei
nekerik bat ere leporatu;
gosez hiltzen direnei
zer ote bota gehiago?
Ez dakigu segurantza haundiz
Kristo bazen ala ez.
Zalantza horren kariaz sorturikoa:
izugarria, txo!
Vicente Aleixandreren gorpua
oraindik bero zelarik:
"Kongreso honetara
ez gara etorri
poesia egitera"
zioen Rodríguez de la Borbollak
Horretarako OTAN-en lehiaketara
joan beharra dago beharbada?
Orwel-en urtea?!...
Ez da horrenbeste izana!
Euskalerrirako berririk
par-negargarriena ezin zuelako
funtsean barrundatu:
Jelkide Abertzaleen Kraskadura!!!
Ondorengo urtearen lehen berrearen zain nago.
Horren ardura burura datorkit
ez naizela sekula
Knosos-en laberintoan galdu
ez bait naiz sekula
nire laberintotik
atera joana.
|