L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Perseides Uriz

 

Ostaturako bidexkak topatu arte,

Zure mintzean zehar korrika egin nezake.

 

Emanen nuke bi egun zure bularretako estalpean,

Handik barrunduko nintzateke basamortu berotsuetaruntz,

Eta sabel gertuan koko batetan itxuraldatzeko izu gabe,

Zuregandiko palmondo ur gutxia gogoz nuke edanen.

 

Eta urrutirantz —Venus— mendikateruntz,

Nire expedizioari segitzeko aginduko nioke.

 

Eta lehengo tontorrak behin atzeraturik,

Mintzo arrotzezko herriaren hazi agortuxea,

Zure bustiunean ezarriko nuke

—zer mundura ote lezakeen—

ezagutzeagatik

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.